fr
en
es
eu
Bisitaria Egile ezezaguna
Ornitho Euskadi sarrera orria.
 
Erakunde laguntzaileak
Kontsultatu
  Behaketak
    - 
Azkeneko 2 egunak
    - 
Azkeneko 5 egunak
    - 
Azkeneko 15 egunak
 - 
Soinu eta irudien galeria
Informazioa
 - 
Albiste guztiak
 - 
Zure gai-zerrendan
  Laguntza
    - 
Erdi ezkutaturiko espezieak
    - 
Ikurren azalpena
    - 
FAQ (ohiko galderak)
  Erabileraren estatistikak
Mapak
 - 
Hegazti habia-egileak
 - 
Presentzia mapak
www.ornitho.eus-ri buruz
 - 
Legezkotasuna
 - 
Harremanetarako
 - 
Dokumentuak
 - 
Kode etikoa
 - 
Ornitho Berriak
 - 
Ornitho Euskadi Saria
Euskadiko Batzorde Ornitologikoa
 - 
Ezohiko Behaketen Batzordea
Proiektuak
  Hilabete bat espezie bat
    - 
Proiektuari buruz
    - 
2021, apirila
    - 
2021, maiatza
    - 
2021, Ekaina
    - 
2021, uztaila
    - 
2021, abuztua
    - 
2021, iraila
    - 
2021, urria
    - 
2021, azaroa
    - 
2021, abendua
    - 
Emaitzak
  Censo de rapaces forestales diurnas
    - 
Protokoloa
    - 
Zentsotarako laukien esleipena
  ENARAK
    - 
Proiektua
    - 
Nola parte hartu
    - 
Hitzaldiak
Bioblitz
 - 
Zer da Bioblitz bat
 - 
2022ko Deialdia
 - 
Adituak
 - 
Txostenak
Albiste guztiak
|<
<
10
11
12
13
14
15
16
17
18
>
Itema/orrialdea :
Zenbakia : 173
 
1999-11-30
tipnews
ORNITHO BERRIAK ALDIZKARIAREN ZENBAKI BERRIA HEMEN DA!

Ornitho Berriak seihilero argitaratzeko konpromisoarekin , 2. zenbakia eskuragarri dago, 2017ko azkeneko seihilekoari dagokiona. Kontsultatzera animatzen zaituztegu esteka honetan.

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
1999-11-30
tipnews
EUSKADIKO LEHENENGO BIOBLITZA ANTOLATZEN DUGU

Bioblitz bat leku eta data zehatzetan elkarlanean egindako laginketa bat da, talde taxonomiko bat edo hainbatena. Beste era batean esanda, Bioblitz bat herritarren zientzian oinarritutako ekitaldi partehartzaile bat da, leku eta data zehatz batzuetan dauden espezie kopuru maximoa erregistratzea helburu duena.

Bioblitzen jatorria Ameriketako Estatu Batuen Parke Nazionalen Zerbitzuak izandako ekimen batean dago, 1996. urtean Washington D.C.-n egin zena. Bioblitz hartan, Kenilworth-eko Ur-Lorategietan antolatu zena, 1.000 espezie inguru erregistratu ziren. Geroztik asko dira mundu osoko hainbat hiri eta naturgunetan antolatu diren Bioblitzak.

Euskadin, orain arte, ez da inoiz Bioblitz bat burutu. Aranzadi Zientzia Elkarteak, lurralde honetako naturaren historiaren ezagutzan aitzindaria, urtero Bioblitz bat antolatuko du hemendik aurrera: Bioblitz Euskadi.

Helburu zientifiko bat betetzeaz gain (leku batean dauden espezieen zerrenda osatzea), Bioblitz bat primerako tresna da formakuntza, ingurumen hezkuntza eta zientziaren sustapen alorretan.

Euskadiko I Bioblitz-ean parte hartzera gonbidatzen zaitugu, bertaratu besterik ez edo aditu bezala etor zaitezke, gainontzeko adituekin elkarlanean aritu edo oraingoz hartuta ez dagoen edozein talde taxonomikoren buru izan zaitezke.

 

DEIALDIA:

2018ko Bioblitz Ornitho Euskadi edizioa Ametzagaina Parkean ardaztuko da, Donostiako udalerrian. Ekainaren 9an gauzatuko da, 00:00etatik 24:00etara. Emaitzak ekainaren 11ko astean zehar jakinaraziko dira.

Ikerketa eremua:

Ametzagaina Parkea Donostia udalerriko hiri inguruan kokatutako parke bat da. 38 ha hartzen ditu eta hiriko parkerik handiena da. Bertako baso hostogalkor azalera garrantzitsua du, batez ere haritzez osatua dagoena. Basoa ez diren eremuak, hein handi batean, belardiak dira. Guzti honengatik, gaur egun udalerriko hiri-egitura barruan topa daitekeen basa-bizitzaren babesleku garrantzitsuenetako bat da Ametzagaina parkea.

Oinarrizko estazioa:

Oinarrizko estazio bat ezarriko da boluntarioen topaleku gisa eta laginketei hasiera emateko. Estazioa parkeko piknik gunean kokatuko da, sagastien eremuaren ondoan. Halaber, oinarrizko estazioan zentsoen bilakaerari buruzko informazioa emango da denbora errealean (talde taxonomiko bakoitzeko hautemandako espezie kopurua).

Ordutegia:

Talde taxonomiko ezberdinen laginketak egun osoan zehar burutuko dira. Jarraian laginketa desberdinen ordutegia zehazten da:

  • 22:00 (2018/06/08)- 02:00 (2018/06/09) (4 h): Saguzarrak.
  • 07:00 - 09:00 (2 h): Hegaztiak.
  • 09:00 - 11:00 (2 h): Ugaztun lurtarrak.
  • 09:00 - 12:00 (3 h): Onddoak.
  • 11:00 - 14:00 (3 h): Burruntziak eta narrastiak.
  • 14:00 - 17:00 (3 h): Koleopteroak.
  • 17:00 - 19:30 (2,5 h): Araknidoak.
  • 19:30 - 22:00 (2,5 h): Hegaztiak.
  • 22:00 - 24:00 (2 h): Anfibioak eta hegazti gautarrak.

 

ADITUAK:

Hurrengo loturan laginketetan egongo diren adituen taula kontsultatu dezakezu.

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
1999-11-30
tipnews
ORNITHO BERRIAK ALDIZKARIAREN ZENBAKI BERRIA HEMEN DA!

3. zenbakia eskuragarri dago, 2018ko lehenengo seihilekoari dagokiona. Kontsultatzera animatzen zaituztegu esteka honetan

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
1999-11-30
avinews
ORNITHO EUSKADI SARIAREKIN SWAROVSKI EL 10X32 PRISMATIKO BATZUK IRABAZI ITZAZU

Zure behaketak zerrenda osoen bidez bidali itzazu eta 2.000 €-tan baloratuta dauden Swaroski EL 10x32 batzuen zozketan parte hartuko duzu. Hegaztien zerrenda osoek balio handia dute, izan ere, datu solteekin egin daitezkeenak baino analisi sendoagoak egitea ahalbidetzen dute. Zerrenda osoen balioaz gehiago jakin nahi baduzu, hurrengo estekan klikatu ezazu.

Zenbat eta zerrenda oso gehiago egin, Ornitho Euskadi saria irabazteko aukera gehiago izango dituzu. Oraindik garaiz zaude! Zozketa irailaren 28an, ostirala, egingo da 12:00etan. Izena ematea oso erraza da, esteka honetako formularioa baino ez da bete behar.

Ornitho Euskadi Sariari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, hemen sakatu.

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
1999-11-30
avinews
BADATOR ORNITHO EUSKADI SARIAREN ZOZKETA

Hurrengo irailaren 28an, 14:00etan, Ornitho Euskadi Sariaren zozketa egingo da. Zozketa Aranzadi Zientzia Elkarteko ekitaldi aretoan izango da, publikoari irekita egongo den ekitaldi labur batean.

Sariaren banaketa, Swarovski EL 10x32 prismatiko batzuk, urriko lehenengo asteburuan izango da, oraindik zehazteke dauden egun eta leku batean. Sariaren irabazlea web honen bitartez iragarriko da egun horretan bertan, arratsaldean.

Gogorarazten dizuegu oraindik egunak geratzen direla eta zenbat eta zerrenda oso gehiago egin saria irabazteko aukera gehiago daudela. Era berean, bakarrik Sarian izena eman duten pertsonek izango dute hau irabazteko aukera, iazko irailean argitaratu eta urte osoan zehar iragarri izan diren arauak jarraituz.

Besterik gabe, eta izena eman duzuen guztioi zortea opaz, agur bero bat bidaltzen dizuegu.

www.ornitho.eus-eko taldea.

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
1999-11-30
avinews
EUSKADIKO HEGAZTI EZOHIKOEN LEHENENGO TXOSTENA ESKURAGAI DAGO

2017ko urtarrilean Euskadiko Ezohiko Behaketen Batzordea sortu eta martxan jarri ondoren, Euskadiko hegazti ezohikoen lehenengo txostena dagoeneko eskuragai dago. Orain arte, Euskadik ez du eduki hegazti ezohikoen zerrenda ofizialik eskualde mailan, ezta mota hauetako behaketak bildu, aztertu eta homologatzen dituen adituez osaturiko batzorderik ere. 2017ko txostena dagoeneko argitaratuta dago eta eskuragai dago esteka honetan.

Bestalde, azpimarratu beharra dago www.ornitho.eusataria Euskadiko hegazti ezohikoen behaketen informazio iturri nagusia dela. Hori dela eta, eskertzekoa da behaketa mota hauek erregistratzen dituzuen erabiltzaileen ekarpena. Honelako behaketak erregistratzen jarraitzera animatzen zaituztegu, modu honetan gure lurraldeko hegazti urrienen ezagutza hobea eduki ahal izateko.

Euskadiko Ezohiko Behaketen Batzordeari buruzko xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero, esteka hau bisitatzea gomendatzen dugu.

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
1999-11-30
avinews
EUSKADIKO HEGAZTI EZOHIKOEN LEHENENGO TXOSTENA ESKURAGAI DAGO

2017ko urtarrilean Euskadiko Ezohiko Behaketen Batzordea sortu eta martxan jarri ondoren, Euskadiko hegazti ezohikoen lehenengo txostena dagoeneko eskuragai dago. Orain arte, Euskadik ez du eduki hegazti ezohikoen zerrenda ofizialik eskualde mailan, ezta mota hauetako behaketak bildu, aztertu eta homologatzen dituen adituez osaturiko batzorderik ere. 2017ko txostena dagoeneko argitaratuta dago eta eskuragai dago esteka honetan.

Bestalde, azpimarratu beharra dago www.ornitho.eus ataria Euskadiko hegazti ezohikoen behaketen informazio iturri nagusia dela. Hori dela eta, eskertzekoa da behaketa mota hauek erregistratzen dituzuen erabiltzaileen ekarpena. Honelako behaketak erregistratzen jarraitzera animatzen zaituztegu, modu honetan gure lurraldeko hegazti urrienen ezagutza hobea eduki ahal izateko.

Euskadiko Ezohiko Behaketen Batzordeari buruzko xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero, esteka hau bisitatzea gomendatzen dugu.

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
1999-11-30
avinews
II. ORNITHO EUSKADI SARIA

Ornitho Euskadi Sariaren lehen edizioaren arrrakastaren ondoren, 2019rako Sari hau berriro iragartzen dugu, beste behin Esteller Swarovski Optik laguntzarekin.

Ornitho Euskadi Saria hegaztien zerrenda osoak bultzatzeko antolatzen da eta bere erabilera esteka honetan kontsultatu daiteke. Horrela, bi helburu betetzen ditu: (1) kalitatezko herritarren zientzia sustatzea, zientzia eta kontserbazioaren ikuspegitik erabilgarritasun eta balio handiagoa duten datuen bilketa sustatuz; (2) behatzaileei euren ekarpena aitortzea, behaketa ahaleginerako zozketa sistema haztatu bat erabiliz.

Deialdi berri honen oinarriak esteka honetan kontsultatu daitezke.

Besterik gabe, zorioneko behaketak opa dizkizuegu.

www.ornitho.eus-eko taldea.

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
1999-11-30
avinews
II. ORNITHO EUSKADI SARIA

Ornitho Euskadi Sariaren lehen edizioaren arrrakastaren ondoren, 2019rako Sari hau berriro iragartzen dugu, beste behin Esteller Swarovski Optik laguntzarekin.

Ornitho Euskadi Saria hegaztien zerrenda osoak bultzatzeko antolatzen da eta bere erabilera esteka honetan kontsultatu daiteke. Horrela, bi helburu betetzen ditu: (1) kalitatezko herritarren zientzia sustatzea, zientzia eta kontserbazioaren ikuspegitik erabilgarritasun eta balio handiagoa duten datuen bilketa sustatuz; (2) behatzaileei euren ekarpena aitortzea, behaketa ahaleginerako zozketa sistema haztatu bat erabiliz.

Deialdi berri honen oinarriak esteka honetan kontsultatu daitezke.

Besterik gabe, zorioneko behaketak opa dizkizuegu.

www.ornitho.eus-eko taldea.

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
1999-11-30
tipnews
BIOBLITZ EUSKADI, 2019: ERRESERBATU EKAINAK 1 ETA 2-KO ASTEBURUA!

2019ko Bioblitz Euskadi edizioa Valderejo-Sobron KBEan (Araba) izango da Ekainaren 1 eta 2-ko asteburuan . Valderejo,  Euskadiko inguru ezkutu eta ezezagunetako bat da. Natura ondare ikaragarria izan arren, gutxi ikertua izan den eremua da. Gabezi honi aurre egiteko eta  gure geografiako inguru natural ezezagunenetan behaketen garrantziaz ohartarazteko, Vanderejon izango den,  Bioblitz Euskadi, 2019, edizioaren deialdia egiten dugu.

Oinarrizko estazio bat ezarriko da boluntarioen topaleku gisa eta laginketei hasiera emateko. Estazioa Lalastrako (Gaubea) Parketxean kokatuko da. Halaber, oinarrizko estazioan zentsoen bilakaerari buruzko informazioa emango da denbora errealean (talde taxonomiko bakoitzeko hautemandako espezie kopurua). Horretaz gain, laginketa gidatuetan parte hartu nahi duten pertsonentzat taldeak antolatuko dira.  Xehetasun gehiago nahi izanez gero, klikatu esteka honetan.

Bioblitz hau parte hartu nahi duten pertsona guztiei irekita dago, bai bere kabuz laginketak eginez bai laginketa gidatuetan parte hartuz. Orokorrean, http://www.ornitho.euswebguneko erabiltzaile guztiei dei egiten zaie ekainaren 1ean, larunbata, edo/eta ekainak 2an, igandea, Valderejora joateko eta gune honetako behaketak atarian sartzeko.

Behar duzun informazio guztia esteka honetan aurkituko duzu. Animatu! Valderejon ikusiko dugu elkar.

(-ek) bidalia Juan Arizaga
|<
<
10
11
12
13
14
15
16
17
18
>
Itema/orrialdea :
Zenbakia : 173
Biolovision Sàrl (Switzerland), 2003-2025