Protokoloa
Euskadiko eguneko baso-harraparien jarraipen programaren (ZAPELATZ programa) helburua lurraldean gutxi ezagutzen den hegazti talde honen monitorizazio estandarizatua egitea da. Programa, Aranzadi Zientzia Elkartetik koordinatuta, honako parametro hauek kalkulatzeko aukera emango du:
-
Agerpen-probabilitatea; hau da, espeziea presente dagoen laginketa-unitateen ehunekoa (5x5 km-ko UTM laukiak). Hortik, Euskadin espezie bakoitzaren agerpen-probabilitatea modelizatuko da.
-
Kolonizazio-, desagerpen-probabilitatea; hau da, espeziea agertzen edo desagertzen den laginketa-unitateen ehunekoa. Azken hori, berez, aldaketa-indize bat da espezie bakoitzaren banaketa-eremuan.
-
Hautemateko probabilitatea.
Ornitho Euskadiko erabiltzaile guztiak programa honetan parte hartzera animatzen ditugu. Prokoloa esteka honetan eskuragarri dago.
|