fr
en
es
eu
Bisitaria Egile ezezaguna
Ornitho Euskadi sarrera orria.
 
Erakunde laguntzaileak
Kontsultatu
  Behaketak
    - 
Azkeneko 2 egunak
    - 
Azkeneko 5 egunak
    - 
Azkeneko 15 egunak
 - 
Soinu eta irudien galeria
Informazioa
 - 
Albiste guztiak
 - 
Zure gai-zerrendan
  Laguntza
    - 
Erdi ezkutaturiko espezieak
    - 
Ikurren azalpena
    - 
FAQ (ohiko galderak)
  Erabileraren estatistikak
Mapak
 - 
Hegazti habia-egileak
 - 
Presentzia mapak
www.ornitho.eus-ri buruz
 - 
Ornitho Euskadi Saria
 - 
Legezkotasuna
 - 
Harremanetarako
 - 
Dokumentuak
 - 
Kode etikoa
 - 
Ornitho Berriak
Euskadiko Batzorde Ornitologikoa
 - 
Ezohiko Behaketen Batzordea
Proiektuak
  Hilabete bat espezie bat
    - 
Proiektuari buruz
    - 
2021, apirila
    - 
2021, maiatza
    - 
2021, Ekaina
    - 
2021, uztaila
    - 
2021, abuztua
    - 
2021, iraila
    - 
2021, urria
    - 
2021, azaroa
    - 
2021, abendua
    - 
Emaitzak
  Censo de rapaces forestales diurnas
    - 
Protokoloa
    - 
Zentsotarako laukien esleipena
  ENARAK
    - 
Proiektua
    - 
Nola parte hartu
    - 
Hitzaldiak
Bioblitz
 - 
2022ko Deialdia
 - 
Zer da Bioblitz bat
 - 
Adituak
 - 
Txostenak
2021, abendua

 

 

‘Negua’ proiektua. Ornitho Euskadi-ko parke eta lorategietako hegaztien II. neguko zentsoa.

Abenduko erronka ‘Negua’ proiektuari bideratzen dugu. Proiektu hau 2020 urtean hasi zen eta parke eta lorategietako neguko hegaztiak zentsatzean datza.

Hegaztien neguko zentsoak oso baliagarriak dira ugalketa ez den aldian hegazti-populazioei buruzko hainbat parametro ezagutzeko, aldaketak banaketa geografikoan edo hauen ugaritasunean adibidez. Epe luzera, klima-aldaketak hegaztiengan duen eragina zehaztea ahalbidetzen dute, besteak beste. Tradizioz, neguko zentsoak eskandinaviar herrialdeetan egin ohi dira, hegazti jantokiak jartzen oso kultura sendotua baitago. Britainiarrek, adibidez, 1970etik daramate Garden Bird Feeding Survey egiten, hau da, milaka familiek beren etxebizitzetako lorategietan dituzten jantokietako hegaztiak zenbatzen dituzte. Estatu Batuetan, Great Backyard Bird Count da ekimen horietako bat, zentsu-protokoloekin eta antzeko helburuekin.

Euskadin, pixkanaka-pixkanaka, hegaztien behaketak gero eta jarraitzaile gehiago ditu, eta, ondorioz, gero eta gehiago dira zaletasun horretaz gozatzen duten pertsonak. Dena den, jantokiak jartzea eta horien jarraipena egitea ez dago oso zabaldua oraindik gure lurraldean. Neurri handi batean, gure lurraldea antolatzeko moduagatik ere izan daiteke hori. Azken finean, biztanle gehienak eraikin-blokeetako pisuetan bizi dira, eta jantokiak jartzeko aukerak oso txikiak, edo, askotan, aukerarik gabekoak dira. Beraz, inguruko beste herrialde batzuetako esperientziak berdintzen saia gaitezke, nahiz eta gure etxebizitzen errealitateak, hegaztiak jantokietan zenbatzearen arrakasta erlatiboki txikia izatea ekar dezakeen. Hiri handiei erreparatzen badiegu behintzat, horiek baitira, bestalde, euskal biztanleriaren kopuru handiena hartzen dutenak. Zorionez, parke eta lorategi sare zabala dugu eta guztiok, neurri handiago edo txikiagoan, lorategi eremu bat dugu gure etxebizitzatik 500 metro baino gutxiagora.

Neguko hegaztien zentsoak egiteak duen balioaz jabetuta, proiektu hau proposatzen dugu abenduko erronkarako.

2020ko proiektuaren emaitzak esteka honetan kontsultatu daitezke.

NOLA PARTE HARTU?

Jarraibideak.

1) Aukeratu zein lorategi edo lorategiak, parke edo parkeak zentsatu nahi dituzun. Lorategi pribatuen kasuan, gure lorategi-moduluaren bitartez alta eman beharko diezu oraindik egin ez baduzu. Honi buruz informazio gehiago nahi izanez gero, hurrengo estekan aurki dezakezu.  Bestela, zure behaketak parke edo lorategi publiko horrekin erlazionatzeko ziurtatu puntu hori bat dagoela. Puntu horia ez badago, bidali mezu bat alta emateko (ornitho@aranzadi.eus).

2) Zentsoaren egunean eta orduan, behatzen duzunaren zerrenda oso bat egin, behaketak, 'Negua' proiektuarekin lotuz. Horrelako zerrendak nola egiten diren zalantzarik baduzu, begiratu gure tutorialak esteka honetan.

3) Zentsoak 2021eko abenduaren 25etik 2022ko urtarrila 2ra bitartean (biak barne) egingo dira. Zentsoak 15 minutuko iraupena izango du gutxienez, eta parke handienetarako beharrezko iruditzen zaigun denborara luzatuko da. Posible bada, goizeko lehen orduan egingo dira (egunsentitik 4 ordu) edo arratsaldeko azken orduan (ilunabarra baino 2 ordu lehenago). Egun horietan zehar parke bat behin baino gehiagotan zentsatu daiteke.

4) Zentso eguna baino lehen, ingurua bisitatzea gomendatzen dizugu, inguruarekin eta bertan egon daitezkeen espezieekin ohitzen joateko. Datu guztiak baliagarriak eta interesgarriak dira, bai parke handi bat bisitatzen baduzu edo lorategi txiki batean edo terrazan ikusten duzuna kontatzen badiguzu.

Ikusten duzunez, parte hartzea oso erraza da. Anima zaitez.

Biolovision Sàrl (Switzerland), 2003-2024