LANDA-TXOLARREAREKIN (Passer montanus) jarraitzen dugu.
Iraileko erronkan ez dugu landa-txolarrearen behaketarik jaso. Hori dela eta, urrian zehar txolarre honen bila jarraitzeko proposamena egiten dugu, azken urteotan gainbehera nabarmenean baitago.
Iraileko erronkan azaldu bezala, espeziea sedentarioa da eta beraz, hilabete hauetan behatutako banakoak hurrengo udaberrian inguru horretan ugaltzen direnak izango dira ziurrenik.
Beheko presentzia-mapan ikus daiteke orain arte landa-txolarreari buruz dugun informazioa (berdez espeziea hauteman den laukiak). Oso garrantzitsuak dira, batez ere, espeziearen presentzia ezagutzen ez den eremuetako aipamenak.
Beti bezala balio berezia izango dute zerrenda osoei lotutako behaketek eta aztertze negatiboek (nahikoa da '0' bat jartzea aleen zenbaketan).

|