fr
en
es
eu
Bisitaria Egile ezezaguna
Ornitho Euskadi sarrera orria.
 
Erakunde laguntzaileak
Kontsultatu
  Behaketak
    - 
Azkeneko 2 egunak
    - 
Azkeneko 5 egunak
    - 
Azkeneko 15 egunak
 - 
Soinu eta irudien galeria
Informazioa
 - 
Albiste guztiak
 - 
Zure gai-zerrendan
  Laguntza
    - 
Erdi ezkutaturiko espezieak
    - 
Ikurren azalpena
    - 
FAQ (ohiko galderak)
  Erabileraren estatistikak
Mapak
 - 
Hegazti habia-egileak
 - 
Presentzia mapak
www.ornitho.eus-ri buruz
 - 
Ornitho Euskadi Saria
 - 
Legezkotasuna
 - 
Harremanetarako
 - 
Dokumentuak
 - 
Kode etikoa
 - 
Ornitho Berriak
Euskadiko Batzorde Ornitologikoa
 - 
Ezohiko Behaketen Batzordea
Proiektuak
  Hilabete bat espezie bat
    - 
Proiektuari buruz
    - 
2021, apirila
    - 
2021, maiatza
    - 
2021, Ekaina
    - 
2021, uztaila
    - 
2021, abuztua
    - 
2021, iraila
    - 
2021, urria
    - 
2021, azaroa
    - 
2021, abendua
    - 
Emaitzak
  Censo de rapaces forestales diurnas
    - 
Protokoloa
    - 
Zentsotarako laukien esleipena
  ENARAK
    - 
Proiektua
    - 
Nola parte hartu
    - 
Hitzaldiak
Bioblitz
 - 
2022ko Deialdia
 - 
Zer da Bioblitz bat
 - 
Adituak
 - 
Txostenak
2021, abuztua

KAKALARDO ZERAMBIZIDOAK.

https://cdnfiles1.biolovision.net/www.ornitho.eus/userfiles/RosaliaAlpina-shutterstock388246000.jpg

Kakalardo zeranbizidoak beraien antena luzeengatik ezagunak diren koleoptero xilofagoz (hau da, egurrez elikatzen dira) osaturiko  familia bat dira. Kakalardo familia ugarienetarikoa da, mundu mailan 25.000 zeranbizido espezie baino gehiago izanik.

Europako zeranbizido batzuk mehatxupean daude, geroz eta urriagoak diren pagadi edo harizti helduekiko daukaten menpetasunaren ondorioz. Euskadin Rosalia alpina eta Cerambyx cerdo dira zeranbizido espezie adierazgarrienetariko bi. Biak interes komunitariodunak; lehena, gainera, lehentasuna duen espeziea. Espezie hauen banakoak eta populazioak detektatzea, beraz, hauen kontserbaziorako berebizikoa da.

Abuztuko erronka beraz, zeranbizido espezie hauei eskainiko diegu. Hauen identifikazioari buruz pixka bat gehiago jakin nahi baduzu, bere garaian argitaratu genuen eta esteka honetan aurkitu dezakezun  gida deskargatzera animatzen zaitugu. Gainera, hirugarren espezie bat ere izango dugu erronkan, Cerambyx welensii, ugariagoa den eta gertuko duen C. cerdo-ren oso antzekoa. C. welensii oso zabalkunde mediterranearra duen kakalardoa da eta orain dela gutxi Euskadi hegoaldean izan da zitatua. Espezie hau ezberdintzeko kolorazioan fijatzea komeni da (C. cerdo-k baino kolore marroiagoa du, ez da hain beltza), baita elitroek bukaeran hartzen duten forman ere, C. welensii espeziean forma borobilagoa eta bizkarraldearen luzera-ardatzerantz muxarratua, C. cerdo espeziean aldiz, zuzena da. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, hurrengo estekara jotzea gomendatzen dizugu.

Hortaz, R. alpina, C. cerdo eta C. welensii espezieen inguruan dugun jakintza sendotzeko, abuztuan zehar animalia hauen zita posible guztiak igotzera animatzen zaitugu. Hauek aurkitzeko hoberena zuhaitz oso helduetan bilatzea da, are gehiago lehorrak edota erorita baldin badaude; pagoak R. alpina-ren kasuan eta haritzak Cerambyx espezieen kasuan. Egun eguzkitsu eta beroak dira hoberenak; egun hotz eta euritsuak ekidin. R. alpina eguneko espezie bat da, Cerambyx-ak aldiz, ilunabarrekoak.

Biolovision Sàrl (Switzerland), 2003-2024