SARRERA
“Hilabete bat, espezie bat” proiektuaren helburua, banaketa-eremu osoa ezagutzen ez ditugun espezieen aipamenak biltzea da. Gainera, espezie urrietan, detektatzeko zailak direnetan edo arriskuan dauden espezieetan egingo dira ahaleginak. Espezie bakoitzaren aipamenen bilketa detekzio-probabilitatea handiena den hilabetean egingo da, edo urteko zikloan duen egoeragatik zentsoa egitea komenigarria denean.
Ornitho Euskadi taxoi ugariko ataria denez, eta animalia- edo landare-talde batzuetan behaketa-aldirik onena urteko hilabete gutxi batzuetan kontzentratzen denez, baliteke noizean behin hilean espezie bat baino gehiagoren aipamenak biltzearen proposamena egitea.
Hilabete bakoitzeko helburu bezala dauden espezieak aldez aurretik iragarriko dira, Ornitho Euskadiko ohiko kanalen bitartez (Albisteen atala, aldizkariak).
Proiektu honen bidez, gure fauna- eta flora-espezieen banaketari buruzko ezagutza hobetzeaz gain, gure geografia hobeto ezagutzeko aukera ere izango duzu; izan ere, hilabete bakoitzeko erronkak hainbat habitat eta eremu zeharkatzea eskatuko du.
NOLA PARTE HARTU?
Animatzen zara? Proiektua parte hartu nahi duten erabiltzaile guztientzat irekita dago. Ez da beharrezkoa aldez aurretiko konpromisorik hartzea, eta ez da beharrezkoa hileko erronka guztietan parte hartzea.
Nola parte hartu? #MES proiektuaren kodea erabiliko da. Gogoratu behaketak sartzeko formulario estandarrean eskuragarri dagoela kode hori. "Proiektuaren kodea" bezala agertzen da "beste datuak/informazioak" izeneko formularioaren atalean.
Horrela, bai zerrenda osoetan, bai ustekabeko aipamenetan, nahikoa izango da kode hori aktibatzea proiektuari lotu nahi ditugun behaketak sartzen diren bakoitzean.
ITZULTZEA
Proiektuaren kodea bilaketa-motorrean eskuragarri egongo da "bilaketa aurreratua" atalaren barruan; horrela, erabiltzaile guztiek proiektuaren testuinguruan emandako behaketa guztiak ezagutzeko bilaketak egin ahal izango dituzte.
Gainera, aldizka laburpenak eta analisiak eskainiko ditugu, proiektuak helburu diren espezieengan sortzen den ezagutzaren eragina zehazteko.