fr
en
es
eu
Bisitaria Egile ezezaguna
Ornitho Euskadi sarrera orria.
 
Erakunde laguntzaileak
Kontsultatu
  Behaketak
    - 
Azkeneko 2 egunak
    - 
Azkeneko 5 egunak
    - 
Azkeneko 15 egunak
  Espezieen banaketa
    - 
Zerynthia rumina 18-21
    - 
Harkaitz-zozo urdina 19-21
    - 
Ur-igel arrunt 19-21
    - 
Ischnura elegans 19-21
    - 
Antzandobi arrunta 20-21
    - 
Dragoitxo arrunt 19-21
    - 
Rosalia alpina 19-21
    - 
Landa-txolarrea 19-21
    - 
Basakatu 15-21
 - 
Soinu eta irudien galeria
Informazioa
 - 
Albiste guztiak
 - 
Zure gai-zerrendan
  Laguntza
    - 
Erdi ezkutaturiko espezieak
    - 
Ikurren azalpena
    - 
FAQ (ohiko galderak)
  Erabileraren estatistikak
Mapak
 - 
Hegazti habia-egileak
 - 
Presentzia mapak
www.ornitho.eus-ri buruz
 - 
Legezkotasuna
 - 
Harremanetarako
 - 
Dokumentuak
 - 
Kode etikoa
 - 
Ornitho Berriak
 - 
Ornitho Euskadi Saria
Euskadiko Batzorde Ornitologikoa
 - 
Ezohiko Behaketen Batzordea
Proiektuak
  Hilabete bat espezie bat
    - 
Proiektuari buruz
    - 
2021, apirila
    - 
2021, maiatza
    - 
2021, Ekaina
    - 
2021, uztaila
    - 
2021, abuztua
    - 
2021, iraila
    - 
Emaitzak
Bioblitz
 - 
Zer da Bioblitz bat
 - 
Txostenak
 - 
Adituak
 - 
2021eko Deialdia
Adituak

Iñaki Mezquita: Lehen hezkuntzako irakaslea eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Entomologia saileko kide aktiboa. Burruntzietan eta tximeletetan aditua. Euskal Herriko burruntzien populazioen inbentarioa eta jarraipen lanak egiten ditu, arlo horretan erreferentea izanik.

https://cdnfiles1.biolovision.net/www.ornitho.eus/userfiles/IakMezqOK.jpg

 

Juan Tomás Alcalde: Biologian doktorea, kiropteroetan aditua. Aranzadiko bazkidea eta Saguzarren Ikerketa eta Kontserbaziorako Espainiko Elkartearen (SECEMU) kidea. Banaketa, zentsu eta kontserbazioari buruzko lan espezifikoak egiten ditu, baita, obra publikoei, parke eolikoei eta baso-kudeaketaren buruzko proiektuetan aholkuak ematen ditu, ugaztun hauen populazioei laguntzeko asmotan.

https://cdnfiles1.biolovision.net/www.ornitho.eus/userfiles/JuanAlcaOK.jpg

 

David Galicia: Nafarroako Unibertsitateko Ingurumen Biologiako Saileko irakaslea eta  ugaztun lurtar txikietan aditua da. Bere irakaskuntzak eta ikerketak ekologia, animalien biogeografia eta biodibertsitate datuen azteketeta arloan izaten dira. 15 urte baino gehiago daramatza irakaskuntzan eta ikerketan, animalia talde zoragarri honen espezien biologiaren alderdi ezberdinak ikertuz. Nafarroako Unibertsitateko (UNAV) Ingurumen Kalitatearen Datuen Analisiari buruzko ikerketa taldearen koordinatzailea eta UNAV-eko Zientzia Museoaren bilduma zoologikoen arduraduna da.

https://cdnfiles1.biolovision.net/www.ornitho.eus/userfiles/DaviGaliOK.jpg

 

Juan Arizaga: Biologian doktorea eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia Sailaren zuzendaria.  Gaur egun, ornitologiako hainbat proiektu koordinatzen ditu, esate baterako, Euskadi eta Donostiako hegazti habiagileen atlasak, Hegazti Habiagileen Monitorizazio Programak eta aipatutako sailaren hainbat ikerketa lerro ere.

https://cdnfiles1.biolovision.net/www.ornitho.eus/userfiles/JuanArizOK.jpg

 

Maite Laso: Biologia lizentziatua, gaur egun Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia saileko formakuntza eta ingurumen heziketa arloaren arduraduna da. Hegaztietan aditua, jarraipen proiektuen koordinazioan parte hartzen du eta hegaztien identifikazioari eta eraztunketari buruzko hainbat ikastaro ematen ditu.

https://cdnfiles1.biolovision.net/www.ornitho.eus/userfiles/MaitLasoOK.jpg

 

Ion Garin: Euskal Herriko Unibertsitateko Biologiako lizentziatua. Herpetologian aditua da eta espezie mehatxatuen eta populazioen jarraipenean, espezie exotiko inbaditzaileen kontrol eta erradikazioan eta anfibioen ikerketa ekotoxikologiko proiektuetan parte hartzen du. Aldi berean, habitaten hobekuntzari zuzendutako kudeaketa proiektuetan parte hartzen du, bereziki uretako organismoetan oinarrituta, NATURA 2000 sarean espazio babestuen barruan eta kanpoan dauden lursail pribatu eta publikoetan putzuak eraiki eta berreskuratzen ditu ere.

https://cdnfiles1.biolovision.net/www.ornitho.eus/userfiles/IonGarOK.jpg

 

Xabier Rubio: Biologian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, herpetologian espezializatu da, batik bat anfibio espezie zein populazio mehatxatuen jarraipenean. Baso-igel jauzkaria, baso-igel piriniarra, hegoaldeko zuhaitz-igela edota apo lasterkariarekin erlazionatuta egon diren ikerketa egitasmoak diseinatzeaz gain, ingurumen hezkuntza landuz hainbat ekintza antolatu ditu, besteak beste irteerak, auzolan jardunaldiak edota tailerrak. Azken ekimen hauen helburua, egun anfibio eta narrastiek bizi duten egoera latzgarria azaleratzea izan da, mehatxuengan arreta berezia ezarriz.

https://cdnfiles1.biolovision.net/www.ornitho.eus/userfiles/XabiRubiOK.jpg

 

Alejandro Iñiguez de Heredia: Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea, 30 urte baino gehiago daramatza mikologia departamentuan. Gipuzkoako herrietan egiten diren mikologiari buruzko jardunaldi eta erakusketetan urtero parte hartzen du, onddoak identifikatzen eta sailkapen lanak egiten. Bere ikerketa ildo nagusia Russula generoan zentratzen du. Egun, departamentuko herbarioaren mantenua eta jarraipen lanak egiten ditu.

https://cdnfiles1.biolovision.net/www.ornitho.eus/userfiles/AlejIigOK.jpg

 

Joakin Martin: Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea, 20 urte baino gehiago daramatza mikologia departamentuan. Gipuzkoako herrietan egiten diren mikologiari buruzko jardunaldi eta erakusketetan urtero parte hartzen du, onddoak identifikatzen eta sailkapen lanak egiten. Besteak beste, bere ikerketa ildo nagusia Ascomycota taldeko onddoetan zentratzen du. Egun, Aranzadiko mikologia web orriarren mantenuan eta kudeaketan parte hartzen du.

https://cdnfiles1.biolovision.net/www.ornitho.eus/userfiles/JoaqMartOK.jpg

 

Jesús Riezu: Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea, 30 urte baino gehiago daramatza mikologia departamentuan. Besteak beste, bere ikerketa ildo nagusia Polyporales taldeko onddoetan zentratzen du, espezie horien identifikazio, egoera eta banaketaz ekarpen ugari eta garrantzitsuak egiten ari delarik. Egun, departamentuko liburutegian mantenu lanak egiten ditu, Aranzadiko web orriaren kudeaketan parte hartuz ere.

https://cdnfiles1.biolovision.net/www.ornitho.eus/userfiles/JoseMRiezOK.jpg

 

Joxepo Teres: Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea, 20 urte baino gehiago daramatza botanika eta mikologiari buruzko lanak egiten. Bere ikerketa ildo nagusia Basidiomycota eta Ascomycota taldeko hainbat onddo motatan zentratzen du. Egun, Aranzadiko mikologia web orriarren mantenuan eta kudeaketan parte hartzen du eta, herbarioan edota datu basean jasotako onddo genero eta espezieen berrazterketa eta eguneraketa lanak egiten ditu.

https://cdnfiles1.biolovision.net/www.ornitho.eus/userfiles/JoxeTereOK.jpg

 

Yeray Monasterio: Presidente de la Asociación ZERYNTHIA. Dedicado a transmitir la importancia de la conservación de los lepidópteros españoles a través de la educación ambiental. Autor de diversos trabajos de investigación y coautor de varios libros regionales de las mariposas españolas.

https://cdnfiles1.biolovision.net/www.ornitho.eus/userfiles/YeraMona.jpg

 

Ruth Escobés: Licenciada en Biología y secretaria de la Asociación ZERYNTHIA. Participa en proyectos de investigación de diversa índole, entre los que destaca por su interés su papel en el “Programa de seguimiento de los ropalóceros de Euskadi”. Autora de artículos científicos y libros en los que además ha realizado labores de ilustración y maquetación.

https://cdnfiles1.biolovision.net/www.ornitho.eus/userfiles/RuthEsco.jpg

 
Biolovision Sàrl (Switzerland), 2003-2021