fr
en
es
eu
Bisitaria Egile ezezaguna
Ornitho Euskadi sarrera orria.
 
Erakunde laguntzaileak
Kontsultatu
  Behaketak
    - 
Azkeneko 2 egunak
    - 
Azkeneko 5 egunak
    - 
Azkeneko 15 egunak
 - 
Soinu eta irudien galeria
Informazioa
 - 
Albiste guztiak
 - 
Zure gai-zerrendan
  Laguntza
    - 
Erdi ezkutaturiko espezieak
    - 
Ikurren azalpena
    - 
FAQ (ohiko galderak)
  Erabileraren estatistikak
Mapak
 - 
Hegazti habia-egileak
 - 
Presentzia mapak
www.ornitho.eus-ri buruz
 - 
Legezkotasuna
 - 
Harremanetarako
 - 
Dokumentuak
 - 
Kode etikoa
 - 
Ornitho Berriak
 - 
Ornitho Euskadi Saria
Euskadiko Batzorde Ornitologikoa
 - 
Ezohiko Behaketen Batzordea
Proiektuak
  Hilabete bat espezie bat
    - 
Proiektuari buruz
    - 
2021, apirila
    - 
2021, maiatza
    - 
2021, Ekaina
    - 
2021, uztaila
    - 
2021, abuztua
    - 
2021, iraila
    - 
2021, urria
    - 
2021, azaroa
    - 
2021, abendua
    - 
Emaitzak
  Censo de rapaces forestales diurnas
    - 
Protokoloa
    - 
Zentsotarako laukien esleipena
  ENARAK
    - 
Proiektua
    - 
Nola parte hartu
    - 
Hitzaldiak
Bioblitz
 - 
Zer da Bioblitz bat
 - 
2022ko Deialdia
 - 
Adituak
 - 
Txostenak
Ornitho Euskadi Saria

ORNITHO EUSKADIKO SARIARI BURUZ.

Ornitho Euskadi Sariaren lehen edizioaren arrrakastaren ondoren, 2019rako Sari hau berriro iragartzen dugu, beste behin Esteller Swarovski Optik laguntzarekin.

Ornitho Euskadi Saria hegaztien zerrenda osoak bultzatzeko antolatzen da eta bere erabilera esteka honetan kontsultatu daiteke. Horrela, bi helburu betetzen ditu: (1) kalitatezko herritarren zientzia sustatzea, zientzia eta kontserbazioaren ikuspegitik erabilgarritasun eta balio handiagoa duten datuen bilketa sustatuz; (2) behatzaileei euren ekarpena aitortzea, behaketa ahaleginerako zozketa sistema haztatu bat erabiliz.

 

OINARRIAK.

  1. Gutxienez 30 minutuko iraupena duten zerrenda osoak (ZO) bakarrik hartuko dira kontutan, Euskadiko edozein tokitan eginak, Trebiñu Konderria eta Villaverde Turtzioz barne. 2018ko abenduaren 1etik 2019ko irailaren 29ra bitartean eginiko zerrendak hartuko dira kontutan.
  2. Nahi haina ZO egin daitezke, nahiz eta sarirako erabiltzaile bakoitzeko eta eguneko ZO bakarra hartuko den kontutan.
  3. Saria zozketa bidez emango da, eta erabiltzaile bakoitzak ZO sartu duen egun bakoitzeko txartel bat edukiko du. Hau horrela, erabiltzaile batek 2 ZO egiten baditu 2 egunetan (ZO bat eguneko), erabiltzaileak 2 txartel edukiko ditu. Erabiltzaile batek 2 ZO egiten baditu egun batean, txartel bakarra edukiko du zozketarako.
  4. ZO www.ornitho.eus web orri edo NaturaList mugikorreko aplikazioaren bidez sartu beharko dira, 2019ko irailaren 29ko 24:00ak baino lehen.
  5. Mota guztietako ZO onartuko dira, habitat mota guztietan, espezierik erregistratu ez diren ZO ezik.
  6. Sarian parte hartzeko ez da izena eman beharko. Besterik adierazi ezean, ZOk dituzten erabiltzaile guztiak zozketan parte hartuko dute.
  7. ZOk egiten dituzten www.ornitho.eus-eko erabiltzaileak honako oinarriak onartzen ditu: (1) ZOan sartzen diren espezie guztiak ZO egitean ikusi edo entzun diren espezie guztiak direla; (2) ZOan ez dira sartzen ZO irauten duen denboran antzeman ez diren espezieak, nahiz eta aurretik jakin inguruan badaudela; (3) www.ornitho.eus-eko administratzaileek ZOk baztertu ditzakete goran aipatutako oinarrietan irregulartasunak antzematen badira.
  8. 1.500€ baino gehiagotan baloratuta dagoen EL 10x32 Swarovski prismatikoz osatuta egongo da saria.
  9. Irailaren 30ean, astelehena, 12:00etan egingo da zozketa, Aranzadi Zientzia Elkarteko egoitzean. Sariaren banaketa oraindik erabaki gabe dagoen leku batean egingo da.

 

BABESLEAK.

Saria Esteller – Swarovski Optik-ek babesten du.

Resultado de imagen de swarovski optik

 

LEGE-OHARRA:

2016/679 Araudiak (EB) eta 34/2002 Legeak (LSSICE) ezarritakoaren ondorioz, www.ornitho.eus erabiltzaileen datu-basean dauden datu pertsonalak J.ESTELLES S.L. duen fitxategiaren parte direla informatzen  dugu. Horren helburua, komunikazioa eta publizitatea edo merkataritza-informazioaren bidalketa kudeatzea da, bai gurekin duten harremanagatik edo aipaturiko fitxategian zure datuak egon daitezen baimentzeagatik. Datu horien lanketa eta kontserbazioa konfidentzialtasunez egingo da, dagokion segurtasun neurriak hartuz eta gure zerbitzuak hornitzeko behar den denboraz eta legeak ezarritakoaren arabera. Datuak ez dira hirugarrenei emango, legezko betebeharra egon ezean. Zuzeneko interesatu bezala, edozein unetan eskubidea izango duzu sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, lanketa mugatzeko edo kontrakotasuna azaltzeko. Horretarako, idatzi bat bidali beharko duzu zure identitatearen egiaztagiriarekin batera, J.ESTELLER, S.L., IFK B-59.590.042 zenbakira zuzendua eta honako helbidera: Molí delsFrares, C-34 Poligono Industriala 08620 - SantVicenç del Horts (Bartzelona), edo mail bidez info@esteller.com helbidera. J. Esteller merkatariza-informazioa jaso nahi ez badazu, sakatu hemen mesedez.

Biolovision Sàrl (Switzerland), 2003-2024