fr
en
es
eu
Bisitaria Egile ezezaguna
Ornitho Euskadi sarrera orria.
 
Erakunde laguntzaileak
Kontsultatu
  Behaketak
    - 
Azkeneko 2 egunak
    - 
Azkeneko 5 egunak
    - 
Azkeneko 15 egunak
 - 
Soinu eta irudien galeria
Informazioa
 - 
Albiste guztiak
 - 
Zure gai-zerrendan
  Laguntza
    - 
Erdi ezkutaturiko espezieak
    - 
Ikurren azalpena
    - 
FAQ (ohiko galderak)
  Erabileraren estatistikak
Mapak
 - 
Hegazti habia-egileak
 - 
Presentzia mapak
www.ornitho.eus-ri buruz
 - 
Ornitho Euskadi Saria
 - 
Legezkotasuna
 - 
Harremanetarako
 - 
Dokumentuak
 - 
Kode etikoa
 - 
Ornitho Berriak
Euskadiko Batzorde Ornitologikoa
 - 
Ezohiko Behaketen Batzordea
Proiektuak
  Hilabete bat espezie bat
    - 
Proiektuari buruz
    - 
2021, apirila
    - 
2021, maiatza
    - 
2021, Ekaina
    - 
2021, uztaila
    - 
2021, abuztua
    - 
2021, iraila
    - 
2021, urria
    - 
2021, azaroa
    - 
2021, abendua
    - 
Emaitzak
  Censo de rapaces forestales diurnas
    - 
Protokoloa
    - 
Zentsotarako laukien esleipena
  ENARAK
    - 
Proiektua
    - 
Nola parte hartu
    - 
Hitzaldiak
Bioblitz
 - 
2022ko Deialdia
 - 
Zer da Bioblitz bat
 - 
Adituak
 - 
Txostenak
Legezkotasuna

1. Sarrera eta definizioa.

www.ornitho.eus-en erabileraren baldintza eta kondizioak oinarri gardena eta argia ezartzen dute plataformaren erabiltzaile eta lege-plataformaren ordezkari bitarteko hitzarmenean. Hitzarmen honek bakarrik EAE-n balio du.

Dokumentu honetan hurrengo definizioak agertuko dira:

  • www.ornitho.eus lege ordezkariaAranzadi Zientzia Elkarteada (orain AZE bezala agertuko da).
  • www.ornitho.eus–en bazkideak instituzio publikoak edo pribatuak, baita legez eratuta ez dauden lan-taldeak ere, idatzitako hitzarmenen bidez bazkide laguntzaile edo finantza-bazkideak dira. Bazkide laguntzaileak kide espezialistak dira, bere lana maila teknikoan garatzen da, baina baita kontzeptual edo ekonomikoki ere. Finantza-bazkideek plataforma finantzatzen dute. Bazkideen lista hau www.ornitho.eus-en argitaratuta dago.
  • www.ornitho.eus-en Gestore-komitea osatuta dago AZE-ko ordezkariekin eta pertsona horiekin, nahiz eta AZE ez ordezkatu, plataforma gestionatzeko izendatuak izan daitezkeenekin. Komite honetan AZE-ko ordezkariak beti gehiengo izango dira. Komite honen kideek beti www.ornitho.eus-ez arduratuko dira. Komiteren kideen osaera www.oritho.eus-enazaltzen da.
  • Erabiltzailea: Www.ornitho.eus plataforman erregistratutako edozein pertsona fisiko edo juridiko da.
  • Balioztatze komite: Espezialistek osatzen dute, eta haien eginkizuna zalantzazko behaketak berrikustea eta balioztatzea da. Komiteren kideen osaera www.oritho.eus-enazaltzen da.
  • Ebaluatze komite: EAE-ko Administrazio Publikoan espezialistak eta/edo ingurumen kudeaketan ardurak dituzten pertsonek osatzen dute. Hauek plataformako ezkutuko datuak  deskargatzeko eskaerak ebaluatzeko eta erabakitzeko arduradunak dira.
  • Hirugarren parte: dokumentu honetako baldintza eta kondizioetan zehaztuta ez dagoen edozein pertsona fisiko edo juridiko.
  • Ezkutuko behaketa (=ezkutuko datua): sisteman erregistratutako behaketa da, baina dagona, baina ez gara gai ikusteko. Sentikor espezieei buruzko behaketak dira (urte osokoa edo zati batekoa) edo erabiltzaileak "ezkutuko datu" bezala jarri du. Ezkutuko behaketak bakarrik ikus ditzakete baimena ematen zaie bazkide laguntzaileei eta erabiltzaile berak. Gutxienez, AZE, Diputazioak eta Euskal Jaurlaritzak beti aukera izango dute datu hauek lortzeko.
  • Ustekabeko behaketa: edozein behaketa programa espezifikoan erregistratuta ez dagoena edo zerrenda beteta bidez osatua (hegaztien kasuan).
  • Zerrenda beteta: garai eta leku jakin batean erabiltzaileak behatutako hegaztien espezie guztiak dira. Zerrenda beteta egiterakoan, erabiltzaileak behatutako espezie guztiak idazten ditu, eta beraz, aldi berean, behatu ez dituen espezieak esaten ditu.
  • Datu gordinak: behaketa bakoitzean prozesatu ez den zerrenda da, informazio guztia jasotzen da: espezie, indibiduo zenbakia, lekua, data, …

2. www.ornitho.eus-en printzipioak eta helburuak.

www.ornitho.eusataria hiriko zientzia plataforma bat da, EAE-ko taxonomiko talde desberdinen behaketa erregistroak estandarizatzea, gordetzea eta helaraztea du xedea. Une honetan, www.ornitho.eus-en erregistratu ditzakezu honako talde hauei buruzko aipuak: sorgin-orratz, eguneko tximeletak, anfibioak, narrastiak, hegaztiak eta ugaztunak.

www.ornitho.eus plataformak EAE-ko taxonomiko talde desberdinen espazio-denbora banaketari buruzko ikuspegi zehatza eta eguneratua lortzeko aukera ematen du. Plataformaren ezaugarriek behaketen balio zientifikoa bermatzen dute. Azken hau,  Balioztatze komiteari esker posible da. Azken helburua da informazio guztia helburu zientifiko eta kontserbaziorako erabiltzeko aukera izatea, baita beste edozein helburu aukera ematen duenak edo laguntzen duenak, gure ondare naturala kontserbatzen dituzten jarduerak garatzea eta proiektuen jasangarriak egitea. Azken eremu honetan sartzen dira, adibidez, ingurumen hezkuntza eta turismo ekologikoa.

3.1 Erregistroa.

www.ornitho.eus-en erregistratzeko zure izena, postal-kodea eta helbide elektronikoa eman behar duzu. Erregistratzerakoan datu pertsonalak gordeko direla eta  3.2. puntuan azaldutako baldintzen arabera erabiliko direla onartzen duzu. Gainera,  igotako informazioa zehatza dela eta aldaketak egongo balira eguneratuko dela adierazten duzu. Plataforman sartzean zure helbide elektronikoa erabiltzaile izena bezala erabiliko da, baita plataformarekin harremanetan egoteko ere. Izengoitiak ez dira onartzen. Plataforman behaketa igotzerakoan, anonimoa izateko aukera duzu.

3.2. Datu pertsonalak babesa eta publikazioa.

www.ornitho.eus–ko AZE eta Balioztatze Komitea datu pertsonalen pribatasunaz jakitun dira beraz, informazio hori zuhurtasun eta konfidentzialtasun osoz erabiliko dutela onartzen dute. Erabiltzaileen datu pertsonalen sarbidea mugatua da, bakarrik AZE-k eta Balioztatze Komiteak sarbidea dute. Horrela, informazio osagarria edo behaketa bat egiaztatzeko helburuarekin erabiltzailearekin harremanetan jarri daitezke. Www.ornitho.eus-ean erregistratzean, www.ornitho.eus-ekobeste kideek zure datu pertsonalak (izena) ikusgai ez izateko aukera duzu. 

3.3. Behaketak, argazkiak eta audio-artxiboak.

www.ornitho.eus–era behaketa bat bidaltzean baieztatzen duzu, dakizuneraino egiazkoa dela eta argazkiak eta audio-artxiboak zuregatik edo beste bitartekotik, www.ornitho.eus–en artxiboak publikatzeko baimena eman duenak, lortu direla. lagungatik izanez gero. 30 egun tarte epe barruan, behaketak ezabatu edo editatu ahal dituzu. Epea pasa ondoren, bakarrik plataformaren administratzaileak egin ahal izango du (hau da, AZE).

Espezie arraroa behatzen baduzu, beharrezkoa da txosten zehatz bat EAE-ko Hegazti-faunaKomitearentzat, gerta daiteke zu beharrezko izatea behaketa balioztatzeko helburuarekin informazio osagarria eskaintzeko.

Behaketa, argazkia edo audio-artxiboa bidaltzean, modu ezeztaezinean,  bere erabilpen publikoa baimentzen duzu. www.ornitho.eus–era bidalitako behaketak AZE-k, Diputaziok eta Euskal Jaurlaritzak, bazkide laguntzaileek, edo 2. ataleko printzipioak eta helburuak kontutan izanda eskatzen duten beste erabiltzaileek erabil ditzakete. Argazki eta audio-artxiboen jabetza intelektuala egilearenak dira. Egilea aipatu gabe inork ez du eskubiderik erabiltzeko.

www.ornitho.eusplataformak informazioa komertzialki erabiltzea debekatzen du. Arau hau ez betetzeak, plataformaren kudeatzaileek erabakitzen duten ekintza administratibo eta judizialetan eragina izan dezake.

www.ornitho.eus–ean izena ematen duzunean, dokumentuaren terminoak eta baldintzak onartzen dituzula eta ados zaudela adierazten duzu.

3.4. www.ornitho.eus-eko hitzarmena baliogabetzea.

www.ornitho.eus plataforman erabiltzaile izaten usteko, plataformako kudeatzaileekin kontaktatu behar duzu posta elektronikoare bidez (ornitho@aranzadi.eus). Une horretan, erabiltzaile bezala ezabatuko dizute, baita zure datu pertsonal guztiak ere. Behaketak, argazkiak eta audio-artxiboak plataforman jarraituko dute eta dokumentu honetako termino eta baldintzak jarraituz erabiliko dira.

3.5. www.ornitho.eus–etik kanporatzeaz.

Dokumentuko terminoak eta baldintzak, eta bereziki plataformako printzipioak eta xedeak, ez badira betetzen AZE-k erabiltzailea kanporatzeko aukera du. Erabaki hau posta elektronikoz helaraziko da. 14 egun pasa ondoren, erabiltzaileak ez baditu eragozpenik, plataforman baja emango zaio kanporaketaren erabakia helarazi denetik 30 egun baino gutxiagoko epean. Behaketak, argazkiak eta audio-artxiboak plataforman jarraituko dute eta dokumentu honetako termino eta baldintzak kontutan izanda erabiliko dira.

4.1. Behaketa, argazki eta audio-artxiboen erabilera.

Edozein erabiltzaileak sarrera librea du behaketa, argazki eta audio-artxibo guztientzako, bai bereak bai besteenak. Espezie batzuekin, edo aipuekin, informazioa ez da erabilgarriakontserbazio motiboarekinedo informazio hori datu “ezkutatuta” bezala erregistratuta dagoelako. Informazio hori edukitzeko eskaera formal bat bidali behar duzu posta elektroniko bidez, helbide honetara: ornitho@aranzadi.eus. honetan zehaztu behar dira ondorengo datuak: (1) zein espezie  edo espezieentzat eskatzen den informazioa; (2) garaia; (3) zonaldea (udalerria, probintzia …); (4) eskaera egiten duen pertsona/erakundearen xehetasunak; (5) titulua eta proiektuaren azalpen labur bat; (6) zein produktuetarako erabiliko duen informazioa (argitalpen zientifikoak, argitalpen dibulgatiboak, iragarkiak, web orria, txosten teknikoa …). Plataformaren Ebaluatze Komiteak erabakiko du datu horiek erraztea edo ez. AZE-k, Diputazioak, Euskal Jaurlaritzak eta bazkide laguntzaileek hitzarmen bat eratu dute, betirako datu-base erregistro guztietarako sarbidea dute, espezie sentikor eta datu ezkutuak barne.

4.2. www.ornitho.eu-eko behaketen aipamenak.

www.ornitho.eus–eko behaketak ez dira %100 zehatzak, balioztatzeko garaian datuak aldatzea edo ezabatzea gerta daiteke. www.ornitho.eus-etikateratako datuek plataforma hau informazio iturri gisa aipatu behar dute, paragrafo honetako lehenengo esaldian esandako zehaztasuna kontutan izanez. Honela aipatu behar da: “Lan honetan erabilitako behaketak www.ornitho.eus–etik lortu ditut. www.ornitho.eusplataforma ez da datu hauen zehaztasunaz arduraduna egiten, akatsik egoteko ehuneko txiki bat dago (<%5). Argazkiak edo audio-artxiboak erabiltzen badira, derrigorrezkoa da egilea aipatzea.

5. Erantzukizun eta kalteak.

www.ornitho.eus–aren funtzionamendua denbora mugagabez bermatzen da. Hala ere, AZE-k ez du bermatzen www.ornitho.eus edo plataformak eskaintzen dituen osagai edo zerbitzu batzuen erabilgarritasun etengabea, ezta %100 behaketak zehatzak edo osatuak izatea ere.

www.ornitho.euslan egiteari usteko kasuan, erabiltzaileak gutxienez 3 hilabeteko aurrerapenarekin informatuak izango litzateke, datuak hartzeko eta gordetzeko denbora izateko. Kasu honetan, datu-base osoaren kopia bat bermatuko zen, gutxienez,  Euskal Jaurlaritzan dagokion sailean.

6. www.ornitho.eus–eko termino eta baldintza aldaketak.

AZE-k dokumentu honen edukia aldatzeko eskubidea du. Kasu honetan, www.ornitho.eus–eko erabiltzaileei berria emango zitzaien. Aldaketak ez badira onartzen, erabiltzaileek plataformatik baja eman behar dute, 3.4. puntuaren arabera. Bestela, erabiltzaileak termino eta baldintza berriak onartzen dituela kontuan hartuko da.

7. Dokumentu honetan deskribatzen diren termino eta baldintzen aplikazioa.

2015-eko ekainaren 1-etik, agiri honetan jasotako termino eta baldintzak indarrean egongo dira.

Biolovision Sàrl (Switzerland), 2003-2024