www.ornitho.eus ataria interneteko plataforma bat da, talde taxonomiko ezberdinen behaketa-erregistroak estandarizatu, gorde eta gizartera zabaltzea helburu duena. Une honetan, www.ornitho.eus atarian, honako talde hauei buruzko aipamenak erregistratu ditzakezu: burruntziak, eguneko tximeletak, anfibioak, narrastiak, hegaztiak, ugaztunak, saguzarrak, himenopteroak (liztor asiarra) eta muskuiluak (zebra muskuilua).
(-ek) bidalia Gaëtan Delaloye
"ornitho" proiektua
“Ornitho” proiektua Suitzan jaio zen, herrialde honetako hegazti habia-egileen atlasa egiten ari zirela. Hasiera batean hegaztien behaetak erregistratzeko sortu bazen ere, gaur egun talde taxonomikoen kopurua askoz handiagoa da.
“Ornitho” atari desberdinak, Biolovisionetik (www.biolovision.net) sortzen eta mantentzen dira eta Suitzan du egoitza nagusia, baina ezartzen den lurraldeetan bertako entitateek kudeatzen dute. Sistema honek tokiko beharrei egokitzeko aukera ematen du.
(-ek) bidalia Gaëtan Delaloye
Non dago ezarrita “ornitho” sistema?
Gaur egun, “Ornitho” sistema Europako zati handi batean ezarrita dago: ia Frantzia osoan, Alemanian, Luxenburgon, Andorran, Suitzan, Austrian, Italia, Katalunian eta Euskal Autonomia Erkidegoan.
(-ek) bidalia Gaëtan Delaloye
----------LEGALTASUNA
(-ek) bidalia Gaëtan Delaloye
Nor da www.ornitho.eus datu-basearen jabea?
Aranzadi Zientzia Elkartea da ornitho.eus plataformako datu-basearen jabea. Dena den, datu-basea publikoa da eta kopia osoa dute EAEko ondorengo administrazioek: Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritza.
(-ek) bidalia Gaëtan Delaloye
----------SARBIDE ETA ERREGISTROA
(-ek) bidalia Gaëtan Delaloye
www.ornitho.eus-en sartzeko, edozein nabigatzailea erabil dezaket?
Bai, nahiz eta plataforma Firefox nabigatzailearentzat optimizatuta egon. Saia zaitez zure nabigatzailea eguneratuta edukitzen. Edozein arazo izanez gero, jarri gurekin harremanetan: ornitho@aranzadi.eus. Arazoei buruzko ahalik eta xehetasun gehien ematen saiatu (konexioaren data eta ordua, gertatutakoaren erregistro zenbakia – kasua bada -, etab.).
(-ek) bidalia Gaëtan Delaloye
Nola erregistratu naiteke www.ornitho.eus plataforman?
Plataformaren hasierako orrialdean, goialdean eta erdikaldean, lauki bat dago, helbide elektronikoa eta pasahitza sartzea eskatzen duena. Ez bazaude erregistratuta sakatu “Erregistratu” eta izen-emate formulario batean sartuko zara. Bete eta onartu ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu zure pasahitzarekin. Hortik aurrera, plataforman sar zaitezke zure erabiltzaile izenarekin (helbide elektronikoa) eta pasahitzarekin.
Datu pertsonalak aldatzeko, pasahitza barne, menuan: “Nire kontua” taulan, “Helbide elektronikoa eta pasahitza” laukitxoa.
(-ek) bidalia Gaëtan Delaloye
Nire pasahitza ahaztu dut, zer egin dezaket?
Ahaztutako pasahitza berreskuratzeko (gogoratu, erabiltzaile izena zure helbide elektronikoa da) joan zaitez hasierako orrialdera eta zure e-maila eta pasahitza sartzen duzun eremuaren azpian sakatu “Nire pasahitza galdu dut”. Zure e-maila sartzeko eskatuko dizu sistemak eta segituan jasoko duzu mezu elektroniko bat zure pasahitza berriarekin.