EUSKADIKO II BIOBLITZA 397 ESPEZIE HAUTEMANDA AMAITU ZEN
Pasa den ekainaren 1-2an Euskadiko II Bioblitza antolatu zen Valederejoko Parke Naturalean (Araba). Onddo, landare, intsektu, anfibio eta narrasti, hegazti eta ugaztunetan adituek osatutako taldeak guztira 397 espezie aurkitu zituzten. Egun osoan zehar metereologia aldetik bero handia egin zuen, maximoak 28ºC-tik gora (batez bestekoa: 21ºC).
Esteka honetan jardunaldiko txostena eta espezieen zerrenda kontsultatu daitezke. Aipamen guztien artetik nabarmentzekoak dira Parkerako espezie berriak (Valderejon Bioblitz hau baino lehen sekula aipatuak izan ez direnak), hala nola, landare batzuen kasua (xehetasun gehiagorako ikusi txostenaren I. Eranskina).
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2019-06-24
tipnews
BIOBLITZ ATARIAN
BioBlitz bat antolatu du Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak, Ataria Salburuko Hezeguneak Interpretatzeko Zentroaren inaugurazioaren hamargarren urteurrena ospatzeko. Herritarren Zientziaren alorreko jarduera bat da, bizitza naturala deskubritzeko, non flora- eta fauna-talde desberdinak aztertzen dituzten zientzialariek Salburuko hezeguneetako —Gasteizko Eraztun Berdearen parte den eremu babestua—kontserbazio-eremu berezian bizi diren ahalik eta organismo bizidun gehien identifikatzen saiatuko baitira.
2019ko uztailaren 13an, larunbata, eta 14an, igandea, herritarren zientziaren arloko jarduera bat egin nahi duten interesdun guztiek zentrora joan ahal izango dute, natura ezagutu, ikasi eta gozatzeko.
BioBlitz zabalik dago parte hartu nahi duten guztientzat, dela beren kasa laginketak eginez, dela laginketa gidatuetakoren baten barruan. Laginketan parte hartzeko, aukeran hobe da aldez aurretik izena ematea, ataria@vitoria-gasteiz.org e-mailan.
Ataria zentroan bertan eratuko dira taldeak —laginketa bakoitza hasi baino 30 minutu lehenago bertan izatea gomendatzen da—. Eskaria handia bada, laginketa gidatuetako parte-hartzaileen kopurua mugatzerik izango dute antolatzaileek, nolako laginketa egin behar den aintzat harturik.
BIOBLITZ 2019: ASTEBURU HONETAN VALDEREJON ESPERO ZAITUGU
Geroz eta gutxiago geratzen da 2019ko Bioblitz Euskadi antolatzeko. Aurten, gure geografian gutxien ezagutzen den naturgune batean antolatu dugu Bioblitz edizioa. Ia 24 ordutan zehar, hainbat adituk Arabako naturgune honetako mota guztietako fauna eta flora behaketak biltzen lagunduko digute. www.ornitho.eus webguneko erabiltzaile guztiei laginketa horietan laguntzeko animatzen zaituztegu. Aukera ona izango da Euskadiko biodibertsitatearen ezagutzan laguntzeko eta animalien eta landereen identifikazioan eta laginketaz gehiago ikasteko, hainbat erakunde zientifikoetako adituen eskutik.
Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu estekahonetan.
Bertan ikusiko dugu elkar!
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2019-04-11
tipnews
BIOBLITZ EUSKADI, 2019: ERRESERBATU EKAINAK 1 ETA 2-KO ASTEBURUA!
2019ko Bioblitz Euskadi edizioa Valderejo-Sobron KBEan (Araba) izango da Ekainaren 1 eta 2-ko asteburuan . Valderejo, Euskadiko inguru ezkutu eta ezezagunetako bat da. Natura ondare ikaragarria izan arren, gutxi ikertua izan den eremua da. Gabezi honi aurre egiteko eta gure geografiako inguru natural ezezagunenetan behaketen garrantziaz ohartarazteko, Vanderejon izango den, Bioblitz Euskadi, 2019, edizioaren deialdia egiten dugu.
Oinarrizko estazio bat ezarriko da boluntarioen topaleku gisa eta laginketei hasiera emateko. Estazioa Lalastrako (Gaubea) Parketxean kokatuko da. Halaber, oinarrizko estazioan zentsoen bilakaerari buruzko informazioa emango da denbora errealean (talde taxonomiko bakoitzeko hautemandako espezie kopurua). Horretaz gain, laginketa gidatuetan parte hartu nahi duten pertsonentzat taldeak antolatuko dira. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, klikatu esteka honetan.
Bioblitz hau parte hartu nahi duten pertsona guztiei irekita dago, bai bere kabuz laginketak eginez bai laginketa gidatuetan parte hartuz. Orokorrean, http://www.ornitho.euswebguneko erabiltzaile guztiei dei egiten zaie ekainaren 1ean, larunbata, edo/eta ekainak 2an, igandea, Valderejora joateko eta gune honetako behaketak atarian sartzeko.
Behar duzun informazio guztia esteka honetan aurkituko duzu. Animatu! Valderejon ikusiko dugu elkar.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2019-02-20
tipnews
2018 URTEKO MEMORIA DESKARGATU DEZAKEZU
Prest dago 2018 urteko balantzea jasotzen duen txostena. Bertan plataformak 2018. urtean zehar izan duen aktibitatea erakusten duten estatistika orokorrak aurkitu ditzakezu: atariaren erabilera, erabiltzaile kopurua, ekarpen kopurua eta askoz gehiago. Espero dugu gustoko izatea atariaren erabilera gardentasun osoz erakusteko ekintza hau. Etorkizunean plataformaren gaineko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harrementan. Beti egongo gara hobetzeko prest!
ORNITHO BERRIAK ALDIZKARIAREN ZENBAKI BERRIA HEMEN DA!
4. zenbakia eskuragarri dago, 2018ko bigarrengo seihilekoari dagokiona. Kontsultatzera animatzen zaituztegu esteka honetan.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2019-02-7
avinews
EUSKADIKO HEGAZTI HABIAGILEEN ATLASEAN PARTE HARTZEKO DEIALDIA
Euskadiko hegazti habiagileen atlasa egiteko martxan dauden errolden testuinguruan, Bizkaian eta Araban hegaztiak behatzen dituzten www.ornitho.eus webguneko erabiltzaileei dei egiten diegu, Bi probintzia horietan, oraindik ere kuadrikulak falta dira, eta, beraz, egindako ekarpen guztiak ongietorriak dira.
Euskadiko hegazti habiagileen atlasak hegazti habiagileen banaketa-mapak lortzea ahalbidetuko du, orain arte lortu ez den zehaztasunarekin.
Parte hartzeko, eskualdeko koordinatzaileekin harremanetan jarri behar da:
Ornitho Euskadi Sariaren lehen edizioaren arrrakastaren ondoren, 2019rako Sari hau berriro iragartzen dugu, beste behin Esteller Swarovski Optik laguntzarekin.
Ornitho Euskadi Saria hegaztien zerrenda osoak bultzatzeko antolatzen da eta bere erabilera esteka honetan kontsultatu daiteke. Horrela, bi helburu betetzen ditu: (1) kalitatezko herritarren zientzia sustatzea, zientzia eta kontserbazioaren ikuspegitik erabilgarritasun eta balio handiagoa duten datuen bilketa sustatuz; (2) behatzaileei euren ekarpena aitortzea, behaketa ahaleginerako zozketa sistema haztatu bat erabiliz.
Deialdi berri honen oinarriak esteka honetan kontsultatu daitezke.
Besterik gabe, zorioneko behaketak opa dizkizuegu.
www.ornitho.eus-eko taldea.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2018-11-20
tipnews
ZURE LORATEGIKO BEHAKETAK PARTEKATU!
Hegaztiak erabiltzen duten lorategi, balkoi edo jantoki bat baduzu, "Lorategiko hegaztiak" modulua erabiltzera animatzen zaitugu. Horretarako, "Parte hartu" menuan, "Lorategiko hegaztiak" izeneko atala ikusiko duzu. Bertan, lorategiak erregistratu daitezke eta bertako behaketak sartu. Hegazti behaketa alorrean hasi berri diren pertsonentzako eta hegazti eta jantokiekin erlazionatuta heziketa-esperientzietan erabiltzeko oso tresna egokia da. Modulu honetako hegazti-zerrenda mugatua da eta parke, lorategi eta jantokietan aurki ditzakegun ohiko espezietara murriztuta dago.
Xehetasun gehiagorako, jantokien inguruan prestatu dugun eskuliburua kontsultatzeko dudarik ez izan. Esteka honetan aurkituko duzu.
Besterik gabe, agur bero bat bidaltzen dizugu,
www.ornitho.eus-eko taldea.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2018-11-6
avinews
EUSKADIKO HEGAZTI EZOHIKOEN LEHENENGO TXOSTENA ESKURAGAI DAGO
2017ko urtarrilean Euskadiko Ezohiko Behaketen Batzordea sortu eta martxan jarri ondoren, Euskadiko hegazti ezohikoen lehenengo txostena dagoeneko eskuragai dago. Orain arte, Euskadik ez du eduki hegazti ezohikoen zerrenda ofizialik eskualde mailan, ezta mota hauetako behaketak bildu, aztertu eta homologatzen dituen adituez osaturiko batzorderik ere. 2017ko txostena dagoeneko argitaratuta dago eta eskuragai dago esteka honetan.
Bestalde, azpimarratu beharra dago www.ornitho.eus ataria Euskadiko hegazti ezohikoen behaketen informazio iturri nagusia dela. Hori dela eta, eskertzekoa da behaketa mota hauek erregistratzen dituzuen erabiltzaileen ekarpena. Honelako behaketak erregistratzen jarraitzera animatzen zaituztegu, modu honetan gure lurraldeko hegazti urrienen ezagutza hobea eduki ahal izateko.
Euskadiko Ezohiko Behaketen Batzordeari buruzko xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero, esteka hau bisitatzea gomendatzen dugu.