III. Euskal Kongresu Ornitologikoa 2022ko azaroak 26-27an Donostian.
III. Euskal Kongresu Ornitologikoa Donostian (Gipuzkoa) izango da 2022ko azaroaren 26-27 bitartean, Euskal Batzorde Ornitologikoak antolatuta, Aranzadi Zientzia Elkartearen egoitzan eta bere laguntzarekin.
Kongresura etortzeko izen-ematea irekita dago eta edozein txorizaleri irekita dago, bere ezaguntza-maila edozein dela ere. Behin-behineko egitaraua (esteka) ere prest daukagu; datozen asteotan joango gara osatzen.Gai nagusietako bat 2023an kaleratuko den “Hegazti Habiagileen Atlasa” izango da eta Atlasean jaso diren emaitzen aurrerapena emango da. Atlas berri horren aurkezpen bezala funtzionatuko du Kongresuak.
Eta egin ordainketa beste helbide honetan. Esteka.
Kongresura etortzeko prezioa 30 eurokoa izango da (prezio murriztua, irailaren 30 arte).
Kongresuaren informazio guztia www.ornitologia.eus webgunean aurki dezakezu.
Bertan ikusiko dugu elkar!
(-ek) bidalia Maite Laso
2022-06-10
tipnews
BIOBLITZ ORNITHO EUSKADI 2022: LARUNBAT HONETAN ETORRI ARAIARA.
Geroz eta gutxiago geratzen da 2022ko IV. Bioblitz Ornitho Euskadi antolatzeko. Larunbatean zehar hainbat adituk inguru honetako mota guztietako fauna behaketak biltzen lagunduko digute. Aukera ona izango da Euskadiko biodibertsitatearen ezagutzan laguntzeko eta animalien identifikazioan eta laginketaz gehiago ikasteko, adituen eskutik.
Ornitho Euskadiko erabiltzaile guztiei ekainaren 11n, larunbata, behaketak atarian sartzera animatzen zaituztegu. Topagunea Aizkorri-Aratzeko Interpretazio Zentroan egongo da, Araian (Araba).
Taxoi ezberdinetako gidatutako laginketetan ere parte hartu daiteke.
Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu esteka honetan.
Bertan ikusiko dugu elkar!
(-ek) bidalia Olatz Aizpurua San Roman
2022-05-27
avinews
ENARAK PROIEKTUA: ONLINE HITZALDIAK ETA HITZALDI PRESENTZIALAK ZESTOAN ETA BERGARAN
Hitzaldi honetan gure lurraldeko enarai buruz hitz egingo dugu. Espezie ezberdinak ezagutu ditugu eta dituzten arazoak eta babesteko arrazoiak ikusiko ditugu.
ENARAK proiektuan nola parte hartu ere ikusiko dugu.
ENARAK PROIEKTUA: ONLINE HITZALDIAK ETA HITZALDI PRESENTZIALAK BEASAINEN ETA IRUNEN.
ONLINE HITZALDIAK.
Hitzaldi honetan gure lurraldeko enarai buruz hitz egingo dugu. Espezie ezberdinak ezagutu ditugu eta dituzten arazoak eta babesteko arrazoiak ikusiko ditugu.
ENARAK proiektuan nola parte hartu ere ikusiko dugu.
Ostirala, maiatzak 20, 18:00tan Lezoko Kultura Aretoan (Donibane kalea 2).
Hitzaldi honetan Lezoko enarai buruz hitz egingo dugu. Espezie ezberdinak ezagutu ditugu eta dituzten arazoak eta babesteko arrazoiak ikusiko ditugu.
Hegazti intsektujale hauek babesteko Lezon martxan dugun proiektua ezagutu eta parte hartu. Iazko emaitzak aurkeztuko ditugu eta hiriguneko enara azpizuriren habiak ikusiko ditugu.
Iraupena: 1 ordu eta 30 minutu.
Maiatza eta ekainean zehar hitzaldiak egongo dira Gipuzkoako hainbat herrietan. Informazio guztia hurrengo estekan ikus dezakezu.
(-ek) bidalia Maite Laso
2022-05-17
tipnews
BIOTOP: BIODIBERTSITATE TOPAKETAK MAIATZAK 21EAN. ANIMATU ETA PARTE HARTU!
BIOTOP: BIODIBERTSITATE TOPAKETAK GEOPARKEN.
Aurtengo Biotop-a maiatzak 21ean larunbatean izango da Galarretako atsedenlekuan (Elorriaga). Etorri Geoparkeko hegazti eta landareak ezagutzera, Aranzadiren eskutik.
Irteera-orduak:
09:00-10:30: Hegaztiak (gaztelania).
09:00-10:30: Landareak (euskera).
10:30-12:00: Hegaztiak(euskera).
10:30-12:00: Landareak (gaztelania).
Talde eta plaza mugatuak. Izena-eman https://labur.eus/biotop2022 edo 943 19 24 52 telefonoan.
Hitzaldi honetan Tolosako enarai buruz hitz egingo dugu. Espezie ezberdinak ezagutu ditugu eta dituzten arazoak eta babesteko arrazoiak ikusiko ditugu.
Hegazti intsektujale hauek babesteko Tolosan Biodibertsitate Gunearen egitarauaren baitan martxan jarriko dugun proiektua ezagutu eta parte hartu.
Maiatza eta ekainean zehar hitzaldiak egongo dira Gipuzkoako hainbat herrietan. Informazio guztia hurrengo estekan ikus dezakezu.
(-ek) bidalia Maite Laso
2022-05-6
avinews
ENAREN, ENARA AZPIZURIAREN ETA SORBELTZEN HABIAK ERREGISTRATZEKO DEIALDIA.
ENARAK: Herritar-zientzia proiektua.
ENARAK herritar-zientzia proiektu bat da. Bere helburu nagusia enara azpizurian, enara arrunta eta sorbeltzen jarraipen-programa bat martxan jartzea da Ornitho Euskadi ataria erabiliz. Proiektu honek, gainera, hegazti intsektujaleek duten garrantziari buruz eta habien babesari buruz herritarrak sentsibilizatzea da.
Hegazti kolonialen modulua.
Ornitho Euskadi atariak eskaintzen dizkigun aukeren artean, hegazti kolonial batzuen habiak erregistratzeko modulu berri bat ireki dugu. Gaur egun, modulua eskuragarri dagoen hegazti zerrenda honako hau da: enara azpizuria, uhalde-enara, haitz-enara, enara arrunta, enara ipurgorria eta sorbeltz arrunta.
Nola erregistratu datuak.
Modulu hau eskuragarri dago sarrerako formulario estandarrean. Espezie hauen datua B6 atlas-kode (umatzeko erabili daitekeen leku bat bisitatzen) edo handiagoarekin sartzean aktibatu egiten da. Formularioan, habiez gain, aleen kopurua eta bikoteak ere adierazi daitezke.
Xehetasun gehiagorako, honako gidak eta bideotutorial hauek kontsultatu ditzazkezu.
Para más detalle puedes consultar las siguientes guías y videotutoriales:
Ugalketa garai honetan jasotako datuek ENARAK izeneko bisore digital berri bat elikatuko dute eta 2022 urte bukaeran egongo da eskuragarri. Gure udalerrietako habiak bistaratzea du helburu, boluntario guztien lankidetzari esker. Bisore hau aitzindaria da Euskadin eta eta Kutxa Fundazioaren 2022ko laguntzei esker finantzatu da.
Proiektuaren informazio eguneratua eta herrietan egongo diren hitzaldi informatiboak "Proiektua" "Enarak" atalean kontsultatu daitezke.
Lagundu informazio gehiago lortzen espezie hauek babesteko eta kontserbatzeko!