Hemendik aurrera saguzahar behaketak erregistratu ahalko dituzu. Azken honekin, hamar dira www.ornitho.eus plataforman dagoeneko eskuragarri dauden talde taxonomikoak. Saguzarren kasuan, 32 espezieko zerrenda bat jarri dugu eskuragarri eta bertan sartu dira EAEan inoiz behatu ez diren zenbait espezie, mugaldeko eremuetan ikusten direnak. Zerrenda hau, UPV/EHU-ko Jokabide-Ekologia eta Eboluzioa Saguzarretan Ikerketa Taldeak aztertu eta onartu du.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2015-04-23
technews
WWW.ORNITHO.EUS PLATAFORMA UGAZTUN LURTARREN AIPAMENEN KUDEAKETA
Ugaztun espezieen identifikazioa ez da beti lan erraza izaten, eta askotan, beharrezkoa izaten da animalia eskuetan eduki edota hezur atal zehatz batzuk neurtzea (adib. egagropiletan aurkitutako hezurrak) espezie bat behar bezala identifikatzeko.
www.ornitho.eus plataformak, zuzen identifikaturiko animalia espezieen bilketa zehatza du helburu. Horrela ez balitz, fidagarritasun eskaseko mapak sortzeko arriskuan geundeke, zientzia eta kudeaketa kontuetan ia erabilgarritasunik gabeak.
Arrazoi honegatik, ugaztunen kasuan espezie askoren aipamenak, ziurtasuna emango dioten frogekin batera aurkeztu beharko dira, behaketa baliozkoa izango bada. Froga hauek, espeziearen arabera, honakoak izango dira: (1) indibiduo bat eskuan identifikatu dela baieztatzea, hau bizirik ala hilik egon; (2) indibiduo bat harrapariengandik eskuratutako materialaren bidez (gorotzak, egagropilak, partzialki irentsitako gorpuzkiak, etab.) identifikatua izan dela baieztatzea; (3) espezie bati dagozkion arrastoak aurkitu direla baieztatzea (oinatzak, gorotzak, etab.).
Jarraian (1. Taula) datorren zerrendako espezien aipamenak sistemak automatikoki zalantzan jarriko ditu, behatzaileak aipamena balioztatzeko beharrezko frogak egiaztatzaileei eman ezean. Zerrenda honetan agertzen ez diren espezien aipamenak ez dira zalantzan jarriko eta automatikoki onartuak izango dira.
Egun hauetan Txio Txistularietako hainbat zita egoten ari dira E.A.E.an. Gure inguruan ugaltzen ez den ezpeziea da, horrexegatik behatzen ari garenak ale migratzaileak dira bere ugaltzeko tokietara abiatzen ari direlako, Europako iparraldera hain zuzen ere. Urte honetan hiru zita daramagu jadanik, denak apirilean, bi Araban eta best bat Gipuzkoan. Zorionak behatzaile guztioi!
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2015-03-31
technews
TAXON BERRIAK ESKURAGARRI!
Hemendik aurrera taxon berriak eskuragarri daude www.ornitho.eus plataforman. Zehazki, Liztor Asiarraren eta Zebra-Muskuiluaren behaketak sartu daitezke. Aste batzuen buruan, espezie gehiago egongo dira eskuragarri azken talde taxonomiko hauen (Himenopteroetan eta ur gezetako bibalboetan) barruan.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2015-03-19
avinews
LEHENENGO EGUNEKO BALANTZEA
Martxoaren 18, egun bat pasa da www.ornitho.eus inauguratu genuenerik, eta jada badauzkagu 77 behaketak. Hauetatik, 60 hegazti espezieak dira; besteak ugaztun bat, narrasti bat eta anfibio espezie bat dira. Zorionak behatzaileei!
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2015-03-17
technews
www.ornitho.eus plataformari buruzko jardunaldi informatiboak:
2015.04.13. Ordua: 19:00. Tokia: La Bolsa eraikina (Alde Zaharra, Bilbo). Izate Ingurumen Elkartea eta Miradas Cantábricas-en kolaborazioarekin antolatuta.
www.ornitho.eus plataforma abian da gaurtik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoan. Gunea Eusko Jaurlaritzako egoitzan nagusian (Gasteiz) aurkeztu da jardunaldi baten bitartez eta Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolakuntzako sailburuak zuzendu du. Oregirekin batera eragile desberdinetako ordezkariak bildu dira jardunaldi honetan: Juantxo Agirre eta Juan Arizaga Aranzaditik; Marta Iturribarria eta Amaia Barredo, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolakuntzatik; Gabriel Gargallo Institut Català d’Ornitologiatik (www.ornitho.cat); Bernat Claramunt GBIFetik; Gorka Belamendia, Ataria CEA-Gasteizeko koordinatzailea; Teresa Andrés Birding Euskaditik; Pello Urrutia Arabako Natur Institutotik; eta Daniel Villero, Espainiako Herpetologia Elkartetik. Ekitaldira gainera estatu, autonomia, foru eta herri mailako administrazioko adituak gerturatu dira, unibertsitateko ordezkari, elkarte naturalista eta ekologistak, ikerketa zentruak, kontsultoria eta teknologia enpresak.