Gero eta irteera pelagiko gehiago antolatzen dira itsas hegaztiak eta zetazeoak ikusteko helburuarekin. Animalia talde biek interes handia dute zientzia eta kontserbazio aldetik. Horregatik, itsasoan ikusten duzunaren aipamenak www.ornitho.eus atarian sartzera gonbidatzen zaitugu. Modurik ohikoenean egin dezakezu, ikusitako espezieen datuak sartuz, nahi izatera espezie bakoitzetik ikusitako ale kopurua gehituz, edo, oraindik hobeto, zerrenda oso batean irteeran ikusi duzun guztia bilduz.
www.ornitho.eus atariak itsasoko kokapenak sartzen uzten ez duenez, puntu hori batzuk sortu ditugu irteera pelagikoetako datuak errazago sartzeko.
Zehazki:
-Abra inguruan puntu hori bat aurkituko duzu "irteera pelagikoa: Santurtzi-->50 milia". Gorka Ociok antolatzen dituen irteerak dira eta bertan ikusitako edozer puntu honi lotuta aipatu daiteke.
-Bermeon beste puntu hori bat dago: "Irteera pelagikoa: Hegaluze".
-Hauez gain, bere garaian azaldu genuen moduan, beste hiru puntu hori daude Matxitxako, Getaria eta Higer lurmuturren aurrean, Kantauri itsasoa hiru eremutan banatzeko sortu zirenak.
Aurkitu zure eremua eta datuak sartzera animatu! Xehetasun gehiagorako ikusi 2015eko irailaren 30eko albistea.
Animatu eta lagundu zetazeo eta itsas hegaztien gaineko ezagutza hobetzen!
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2016-10-7
tipnews
ALMIRANTE GORRIEN BEHAKETAK BIDALTZEKO DEIA
Almirante gorriaren Vanessa atalanta Europa eta Afrika iparraldeko migrazi o patroiak ikertzen ari dira Bernako Unibertsitatean (Suiza).
Hegaldien norabidea, luzera eta bidaiaren iraupenaren gainean gehiago jakite aldera, 7000 Almirante gorri markatu ditugu kolore bidezko kode batekin. Iraileko azken bi egunetan egin dugu hau, Suitzako hego-mendebaldean. Animalia hauek mediterraneo alderako bidaian Alpeak zeharkatzen ari zirela harrapatu genituen. Horregatik behar dugu zure laguntza; Almirante gorri markatuak ikusten badituzu, mesedez, helbide honetara bidali behaketa: tagging@gmx.ch.
Zure aipuak bidaltzean ez ahaztu gehitzea lekuaren informazioa, behaketa-ordua eta bi hegaletako kolore-kodea (argazki bat gehituz, posible bada).
Gure proiektuari difusioa emanez ere lagundu dezakezu. Proiektuaren gaineko informazio gehiago eskuratu dezakezu hemen:
Jarraitu gaitzazu Facebook-en edo Twitter-en Almirante gorriaren proiektuko azken berriak ezagutzeko edo intsektuen migrazioaren gaineko beste lan batzuen berri izateko.
Ikerketa lepido.ch-ren laguntzarekin burutu da.
Eskerrik asko zure laguntzagatik!
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2016-09-19
avinews
IRTEN DIRA URDAIBAITIK AZKEN ARRANO ARRANTZALEAK
Pasa den Irailaren 10an, urte honetan askatutako azken hiru arrano arrantzaleek Urdaibai utzi zuten. Hiru indibiduo horien migrazioaren hasiera bateratuak baliteke zer ikusia izatea Gautegiz Arteagako Kanala auzoko festekin, izan ere, zenbait bolandera bota ostean irten baitziren garaia baino lehenago. Indibiduo horiek, urte honetan askatutako 12 arrano arrantzaleen parte ziren, hilabete eta zenbait egun zeramaten askatuta Urdaibaitik. Espero dugu egoera fisiko onenean egon izana migrazio luze eta gogorrari aurre egin ahal izateko.
Bidaian irten diren hiru indibiduoetatik batek satelite bidezko transmisorea darama. Cousteau izenez ezagutzen den arrano arrantzale horren bitartez Argos satelitetik datuak jasotzen ditugu eta zer posiziotan dagoen eta zein abiaduran hegan egiten ari den jakin ahal dezakegu.
Larunbatean, goizeko 11:00etan hasi zen bidaian Cousteau. Hegoalderanzko norabidea hartu zuen eta eguerdiko 12:00etan Amorebieta-Etxanotik igaro zen. Bi ordu beranduago (14:00etan) Miranda de Ebrora iritsi zen. Aranda de Duero (Burgos) inguruan pasa zuen gaua goizean goiz berriz ere bideari ekin eta Segoviako probintzia zeharkatu zuen Avilara iritsi arte. Azken puntuaren arabera (igandean arratsaldeko 15:00etan) Avilako Sotillo de Adraba herri txikia zeharkatzen zihoala dakigu 1.700 metroko altueran. Urdaibai Bird Centerreko web orrialdean ar gazte horren gora-behera guztiak jakinaraziko dizkizuegu astero.
Arrano arrantzalea Urdaibain berreskuratzeko proiektua lehen emaitzak ematen ari da. Urte honetan, 2013an askatutako hiru ar behatu dira (pasa den urtean ere ikusi ziren) eta laugarren bat 2014an askatutakoa. Momentuz bueltan etorri eta behatu diren lau arrano arrantzaleak arrak izan dira. Bikote ugaltzaileren bat osatzea espero da datorren urterako.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2016-09-13
avinews
HEGAZTIEN ADINA MUDAREN BIDEZ ZEHAZTEKO IKASTARO AURRERATUA
Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia Sailak urriaren 7tik 23ra egingo den ikastaro praktiko bat antolatu du Atarian (Gazteizen). Ikastaroaren helburu nagusia hegaztien adina mudaren bidez zehaztea izango da, eta 180€ko salneurria izango du ikastaro osoak eta saio bakoitza 80 €.
Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Espainiako Ornitologia Elkartearekin batera, eta Atariak, Urdaibai Bird Centerrek, Ekoetxea Urdaibaik eta Txingudi Parketxeak koordinaturik, hegaztiak behatzeaz gozatzeko ekitaldi honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Jarduera honetan, zeinetan nahi duten herritarrek oro parte hartu ahal izango duten. 24 orduz ahalik eta hegazti-espezie gehien identifikatzea da helburua —EAEko edozein lekutan—.
Mugikorretarako ornitho-ren Naturalist aplikazioaren erabilera errazteko asmoz, bideo tutorial batzuk sortu ditugu. Hurrengo esteketan begiratu ditzakezu. Laguntzazkoak izatea espero dugu:
ORAIN ZURE MUGIKORRETIK SARTU DITZAKEZU ZERRENDA OSOAK.
Orain dela gutxi berrikuntza garrantzitsu bat gehitu da mugikorrerako aplikaziora, Naturalist: hemendik aurrera zure mugikorretik sartu ahal izango dituzu zerrenda osoak.
Plataforman zerrenda osoen bidez igotako behaketek balio izugarria dute ondorengo analisien garapenerako. Zerrenda osoetan behaturiko espezie guztiak sartzen direnez, inplizituki behatu ez diren espezieak zein diren jakin dezakegu. Informazio hau oinarrizkoa da espezien banaketa eta fenologia aldaketen analisi zehatzagoak egiteko.
Nola bidaltzen dira zerrenda osoak Naturalist-etik? Oso erraza da! Bi aukera daude horretarako. Jarraian azalduko ditugu biak.
Aurreneko aukerak, errazena eta web orrialdeko (www.ornitho.eus) metodoaren antzekoena dena, zerrenda osoak denbora errealean (zuzenean, mendian) edo beranduago (behaketak egin ondoren edozein unetan) egiteko aukera ematen digu. Naturalisten zerrenda osoak sartzeko aukerak "por lista en el campo" edo "por lista mas tarde" izena du. Bi aukerak aplikazioaren goian eta ezkerraldean dagoen ikonoa klikatzean zabaltzen den menuan agertzen dira. Zerrenda "por lista mas tarde" aukerarekin osatzean aplikazioak behin-behineko data eta ordu bat finkatzen du, zerrenda bukatu ondoren aldatu daitekeena.
Zerrenda osoak sartzeko bigarren aukera aplikazioaren goiko eta eskuinaldeko ikonoa klikatzean agertzen da (formulario baten itxura duen ikonoa). Aukera honek datuak denbora errealean sartzeko bakarrik balio du. Aurreneko aukeraren aldean, oraingo honetan behaketa bakoitzaren kokapena zehaztu ahalko dugu. Beraz, ahalegin handiagoa eskatzen duen aukera da bigarrena, baina informazio zehatzagoa sartzeko aukera ematen duena.
Berrikuntza honekin zerrenda oso gehiago sartzera animatuko zaretela espero dugu!
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2016-04-18
avinews
IRITSI DA URDAIBAIRA BERRESKURAPEN PROIEKTUKO LEHENENGO ARRANO ARRANTZALEA.
Aste honetan bertan, arrano arrantzalearen berreskurapen proiektuko lantaldeak hainbeste itxaroten zuen gertaera iritsi da Urdaibaiko paduretara: Erreserban ugaldu daitekeen lehenengo hautagaiaren etorrera.Izan ere etorri den arranoa, 2013an Eskozian jaio eta Urdaibain askatutako ar bat da. Identifikazioa ezkerreko hankan jarrita daraman N3 jartzen duen eraztunari esker egin ahal izan dugu. Aste hasieran ikusi genuen, baina atzo arte Kanala aurrean platuxa bat jaten ikusi genuen arte ezin izan genuen identifikatu. N3 iazko urtean ere gure ingurura hurbildu zen eta udan zehar Legutio ondoko Undurragako urtegian ikusi zen ere. Gainera 2012an Eskozian jaiotako eme batekin ere ibili zen gorteiatze lanetan. Gaur egun N3k 3 urte dauzka beraz, bikotea eratzeko eta ugaltzeko gai da. Hori horrela izanda, berreskurapen proiektuaren ikuspuntutik arrakasta itzela litzateke. Denok animatzen zaituztegu eraztun horia daraman edozein arrano arrantzaleren edozein behaketei buruz Urdaibaiko lan-taldea jakitun jartzera.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2016-04-1
avinews
10.000 BEHAKETA BAINO GEHIAGO!
Gure plataforma finkatzen ari da eta apirilera errekor berri batekin iritsi gara: 10.000 behaketatik gora erregistratu dira martxoan! Zorionak www.ornitho.eus atariko erabiltzaile guztiei. Honela, Euskadiko hegaztien banaketa espazio-tenporala hobeto ezagutzen lagunduko digun proiektu bat eraikitzen ari gara, ikerketa, kudeaketa eta kontserbazio alorrean eragin zuzena izango duena. Gainera, atlas kodearekin, www.ornitho.eus oinarrizko pieza bat izango da Euskadin habia egiten duten hegaztien atlasa osatzeko, dagoeneko martxan dagoena. Plataforma kudeatzen dugunok eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen parte-hartzeagatik, eta aurrerantzean ere plataforma erabiltzera animatu nahi zaituztegu.
Bestalde, gogorarazi nahi dizuegu www.ornitho.eus plataforma ireki bat dela eta datuak eskuragarri daudela erregistratutako erabiltzaile guztientzat. "Bilaketa aurreratuak" menuan aurkituko dituzue.
Besterik gabe, agur bero bat.
www.ornitho.eus plataformako taldea.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2016-03-3
avinews
LEHORRERATUTAKO ALZIDOEN GORAKADA
Azken asteetako tenporalen segida nabarmen eragiten ari zaie alzidoei. Kaltetuenak martin arruntak izaten ari dira. Neka-neka eginda edo hilda lehorreratzen ari dira gure hondartzetan. Oso ahul daude, itsaso zakarra dela eta nekez egin dezaketelako arrantza. Hildakoen artean ale ugaltzaile gutxi aurkitzen dira, hauek Iparraldeko Europako kolonietara iristen hasita baitaude azaroaz geroztik. Gainera, gogora dezagun Bizkaiko golkoan negua igarotzen duten martin gehientsuak lehen neguko ale ez ugaltzaileak direla, britaniar Irletatik etorritakoak.