fr
en
es
eu
Bisitaria Egile ezezaguna
Ornitho Euskadi sarrera orria.
 
Erakunde laguntzaileak
Kontsultatu
  Behaketak
    - 
Azkeneko 2 egunak
    - 
Azkeneko 5 egunak
    - 
Azkeneko 15 egunak
  Espezieen banaketa
    - 
Zerynthia rumina 18-20
    - 
Aspis sugegorri 18-20
    - 
Harkaitz-zozo urdina 19-21
    - 
Basakatu 15-20
 - 
Soinu eta irudien galeria
Informazioa
 - 
Albiste guztiak
 - 
Zure gai-zerrendan
  Laguntza
    - 
Erdi ezkutaturiko espezieak
    - 
Ikurren azalpena
    - 
FAQ (ohiko galderak)
  Erabileraren estatistikak
Mapak
 - 
Hegazti habia-egileak
 - 
Presentzia mapak
www.ornitho.eus-ri buruz
 - 
Kode etikoa
 - 
Ornitho Euskadi Saria
 - 
Ornitho Berriak
 - 
Dokumentuak
 - 
Harremanetarako
 - 
Legezkotasuna
Euskadiko Batzorde Ornitologikoa
 - 
Ezohiko Behaketen Batzordea
Proiektuak
  Hilabete bat espezie bat
    - 
Proiektuari buruz
    - 
2021, apirila
Bioblitz
 - 
Zer da Bioblitz bat
 - 
2019ko Deialdia
 - 
Adituak
 - 
Txostenak
Albiste guztiak
orrialdea :
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
>
>|
Itema/orrialdea :
Zenbakia : 112
 
2021-03-18
tipnews
HILABETE BAT, ESPEZIE BAT

SARRERA

“Hilabete bat, espezie bat” proiektuaren helburua, banaketa-eremu osoa ezagutzen ez ditugun espezieen aipamenak biltzea da. Gainera, espezie urrietan, detektatzeko zailak direnetan edo arriskuan dauden espezieetan egingo dira ahaleginak. Espezie bakoitzaren aipamenen bilketa detekzio-probabilitatea handiena den hilabetean egingo da, edo urteko zikloan duen egoeragatik zentsoa egitea komenigarria denean.

Ornitho Euskadi taxoi ugariko ataria denez, eta animalia- edo landare-talde batzuetan behaketa-aldirik onena urteko hilabete gutxi batzuetan kontzentratzen denez, baliteke noizean behin hilean espezie bat baino gehiagoren aipamenak biltzearen proposamena egitea.

Hilabete bakoitzeko helburu bezala dauden espezieak aldez aurretik iragarriko dira, Ornitho Euskadiko ohiko kanalen bitartez (Albisteen atala, aldizkariak).

Proiektu honen bidez, gure fauna- eta flora-espezieen banaketari buruzko ezagutza hobetzeaz gain, gure geografia hobeto ezagutzeko aukera ere izango duzu; izan ere, hilabete bakoitzeko erronkak hainbat habitat eta eremu zeharkatzea eskatuko du.

 

NOLA PARTE HARTU?

Animatzen zara? Proiektua parte hartu nahi duten erabiltzaile guztientzat irekita dago. Ez da beharrezkoa aldez aurretiko konpromisorik hartzea, eta ez da beharrezkoa hileko erronka guztietan parte hartzea.

Nola parte hartu? #MES proiektuaren kodea erabiliko da. Gogoratu behaketak sartzeko formulario estandarrean eskuragarri dagoela kode hori. "Proiektuaren kodea" bezala agertzen da "beste datuak/informazioak" izeneko formularioaren atalean.

Horrela, bai zerrenda osoetan, bai ustekabeko aipamenetan, nahikoa izango da kode hori aktibatzea proiektuari lotu nahi ditugun behaketak sartzen diren bakoitzean.

 

ITZULTZEA

Proiektuaren kodea bilaketa-motorrean eskuragarri egongo da "bilaketa aurreratua" atalaren barruan; horrela, erabiltzaile guztiek proiektuaren testuinguruan emandako behaketa guztiak ezagutzeko bilaketak egin ahal izango dituzte.

Gainera, aldizka laburpenak eta analisiak eskainiko ditugu, proiektuak helburu diren espezieengan sortzen den ezagutzaren eragina zehazteko.

 

HILABETEKO ERRONKA…APIRILA

Adi! Aldizka, nahiko denborarekin, hilabete bakoitzean helburu diren espezieak iragarriko ditugu.

Apirila hilabetearekin ekingo diogu proiektuari. Horretarako harkaitz-zozo urdinen aipamenak ematea proposatzen dugu. Harkaitz-zozo urdina zozo arrunt bat baino pixka bat txikiagoa da. Arrak urdinxkak kolorekoak dira eta emeak marroixkak. Euskadin, harkaitzetan bizi da batez ere, bai kostaldean, bai barnealdeko mendiguneetan. Arabako hegoaldeko muturrean, hala ere, nekazaritzako mosaikoetan ere agertzen da, eta hormekin eta txabolekin lotu ohi da.

Espezie urria bada ere (inoiz ez da dentsitate handitan agertzen), askotan oharkabean igarotzen da. Euskadin espeziearen banaketari buruzko ezagutza ez dela osoa pentsatzeko arrazoiak ditugu, eta gaur egun ezagutzen direnak baino eremu gehiagotan egon daitezkeela pentsatu daiteke.

Kostaldeko hainbat tarte eta barrualdeko harkaitz eta mendigune askotan ez daude harkaitz-zozo urdinen aipamenak, baina litekeena da espeziea bertan egotea.

Beraz, espeziea detektatzeko itxuraz egokiak diren habitat horiek zeharkatzera animatzen zaituztegu. Zein eremu izango lirateke lehentasunezkoak? Gutxienez, honako hauek: (1) Gipuzkoan Jaizkibelgo mendebaldeko sektoretik Oriora doan kosta-zatia; (2) Gipuzkoako mendebaldetik Urdaibaira doan kosta-zatia; (3) lurralde osoko mendigune nagusiak eta harkaiztiak (dauden aipamenak Urkiolara mugatzen dira); (4) Ebroko haran osoa.

Esteka honetan orain arte bildutako aipamenen banaketa ikus dezakezu:

Bestalde, honako esteka hauetan espeziea identifikatzeko informazio erabilgarria duzu:

 

INFORMAZIO IRAUNKORRA

Azkenik, jakinarazten dizugu proiektuari buruzko informazio guztia 'Proiektuak' menu berrian eskuragarri izango duzula. Bertan aurkituko duzu dokumentu guztiak, espezieen zerrenda hilabeteka, etab.

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2021-03-11
avinews
DONOSTIAKO HEGAZTI HABIAGILEEN ATLASA AURRESALMENTAN

Hiru urte baino gehiagoko lanaren ondoren, Donostiako hegazti habiagileen atlasa eskaintza berezian eros dezakezula iragartzeko plazerra daukagu. Lankidetzan egindako proiektu honetan 60 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute, udalerrian ugaltzen diren hegazti-espezie guztiak detektatzeko. Lana oso zehatza da eta lehen aldiz erakusten du hauteman diren 90 espezie baino gehiagoren banaketa espaziala eta populazio tamainaren zenbatespenak. Monografia honen ardatza diren espezieen fitxekin batera, arriskuan dauden espezieei eta kontserbaziorako lehentasunezko eremuei buruzko kapitulu interesgarri bat dago. Obra honetan hegaztien irudi bikainak agertzen dira eta horiek udalerriko hainbat txoko irudikatzen dituzten atzealdeekin osatzen dira. Atlas hau Donostirako erreferentziazko lan ornitologikoa da, baita Euskadiko edozein liburutegi ornitologikotan falta ezin den liburua ere.

Atlasa burutzeko, Ornitho Euskadiko erabiltzaile ugarik jasotako milaka aipamen ere erabili dira. Ondorioz, eskerrak eman behar dizkiegu egindako ekarpenagatik.

Liburua martxoan edo apirilean argitaratuko da, baina esteka honen bidez eskaintzen dugun aurresalmentan eskura dezakezu.

Zuen interesekoa izango delakoan jaso ezazu agur bero bat,

Ornitho Euskadi taldea

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2021-03-4
tipnews
ESKURAGARRI DAGO ORNITHO EUSKADI ATARIAREN 2020KO BALANTZEAREN TXOSTENA

Urtero bezala, Ornitho Euskadiko 2020 urteko balantzearen txostena igo dugu dagokion biltegian ('Ornitho Euskadi-ri buruz' menuko Dokumentuak atalean). Esteka honetan ere deskargatu dezakezu.

Besterik gabe, jaso ezazu agur bero bat,

Ornitho Euskadi taldea

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2021-02-9
tipnews
PARTE HARTU ORNITHO EUSKADI HOBETZEKO INKESTAN

Urte berri honen hasierarekin, Ornitho Euskadiri bultzada bat eman nahi diogu. Hainbat alderditan hobekuntzak egin nahi ditugu, baina, horretarako, atariaren erabiltzaile zarenez, zure iritzia jakin nahiko genuke. Testuinguru honetan,  esteka honetatik sartzen den inkesta betetzeko minutu batzuk igarotzea asko eskertuko genuke. Zure entzumena gara!

Aldez aurretik zure ekarpena eskertuz, agur bero bat.

Ornitho Euskadi Taldea

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2021-01-27
tipnews
EUSKAL HERRIKO ODONATUEN IDENTIFIKAZIORAKO GAKOAREN EDIZIO BERRIA

Euskal Herriko odonatuak identifikatzeko gakoaren bigarren edizioa argitaratzen dugu (esteka). Bertan, lehenengo edizioko akats batzuk zuzendu dira eta Euskadin lehen aldiz aipatu diren espezie berriak gehitu dira.

Udaberria heldu bitartean, une egokia da gakoa aztertzeko eta gure lurraldeko burruntzi eta sorgin orratzak identifikatzen ikasteko. Anima zaitez!

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2021-01-14
avinews
ORNITHO EUSKADI-KO PARKE ETA LORATEGIETAKO HEGAZTIEN I. ZENTSOAREN BALANTZEA

Joan den Abenduaren 26an, Euskadiko parke eta lorategietako hegaztien zentsoa antolatu zen lehen aldiz. Lehenik eta behin, parte hartu zuten erabiltzaile guztien inplikazioa eskertu behar da. Ornitho Euskadiren erabiltzaile guztiek parte har zezaketen. Bertan, parke eta lorategi bati lotutako hegaztien zerrenda osoak lehentasunez betetzea eskatzen zen eta 'Negua' proiektu kodeari lotu. 

Lurralde osoan 34 puntu zentsatu ziren, zerrenda osoetan 51 espezie aurkituz, gehi ustekabeko aipamen gisa erregistratu ziren beste batzuk. Hegaztirik ohikoena zozo arrunta izan zen (zerrenden %80an baino gehiagotan aipatu zen), eta ondoren, txolarre arrunta, kaskabeltz handia eta txantxagorria.  Proiektuaren emaitzei buruzko xehetasun gehiago ikusteko, esteka honetan deskargatu daitekeen txostena begiratzea gomendatzen dugu. 

Etorkizuneko kanpainei begira, protokoloan aldaketa txiki batzuk egitea aurreikusten da, hala nola zentsoaren denbora-tartea zabaltzea, estaldura geografikoa eta partaidetza hobetzeko.

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2020-12-24
avinews
BI EGUN BAKARRIK GELDITZEN DIRA ORNITHO EUSKADI-KO PARKE ETA LORATEGIETAKO I.NEGUKO ZENTSORAKO

Bi egun bakarrik gelditzen dira hurrengo larunbatean, hilaren 26ean, Ornitho Euskadi-ko parke eta lorategietako I. Neguko Zentsorako. Dena prest? Ohar garrantzitsu batzuk gogorarazi nahi dizkizugu:

  • Edozein parkeetan parte hartu dezakezu, baita zure lorategi, terraza edo balkoian. Azken kasu honetan, “Parte hartu” menuaren barruan “Lorategi bat gehitu” behar duzu.
  • Zerrenda osoak gomendatzen ditugu ustekabeko behaketen aldean. Nolanahi ere, ez ahaztu “Negua” proiektuaren laukitxoa aktibatzen.
  • Parke edo lorategi bakoitzeko gutxienez 15 minutuko zentsoa nahikoa da. Jakina, leku bat baino gehiago bisita dezakezu eta behatzaile bat baino gehiago egon daiteke leku berean (bakoitza bere zerrendarekin).

Parte hartzera animatzen zaitugu elkarlaneko zentso honetan.  Urtarrileko lehen egunetan emaitzen laburpena eta ebaluazioa eskainiko dugu, hala ere atarian momentuan kontsultatu ahal izango duzu proiektua.

Eguberri on eta datorren urterako gure desiorik onenak opa dizkizugu. Zentso zoriontsua izan dezazula!

Orniho Euskadi taldea.

 

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2020-12-4
avinews
ORNIHO EUSKADI-KO PARKE ETA LORATEGIETAKO HEGAZTIEN I. NEGUKO ZENTSOA. GUTXIAGO GERATZEN DA!

Abenduko azken larunbatean, hilak 26, parke eta lorategietako hegaztien neguko I. zentsoa egingo da. Dena prest daukazu? Gure parke eta lorategietan neguan bizi diren hegazti espezieak hobeto ezagutzeko egingo den laginketan parte hartzera animatzen zaitugu. Parke edo lorategi bat aukeratzea nahikoa da. Zure etxeko lorategia edo bizilagunen komunitatekoa ere izan daiteke! Hilaren 26a baino lehen bisitaren bat egitea gomendatzen dizugu, inguruko espezieak ezagutzeko eta, hala badagokio, identifikatzeko zalantzak argitu ahal izateko. Honetarako gainera, zuzenezko online ikastaro bat antolatu dugu parke eta lorategietako hegaztiak identifikatzen ikasteko (informazio gehiago esteka honetan; izena emateko: www.bibe.me/ekitaldiak-aranzadi)

Parte hartzea oso erraza da; esteka honetan jarraibideak gogorarazten dizkizugu.

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2020-11-2
avinews
ORNITHO EUSKADI-KO PARKE ETA LORATEGIETAKO HEGAZTIEN I. NEGUKO ZENTSOA

Hegaztien neguko zentsoak oso baliagarriak dira ugalketa ez den aldian hegazti-populazioei buruzko hainbat parametro ezagutzeko, aldaketak banaketa geografikoan edo hauen ugaritasunean adibidez. Epe luzera, klima-aldaketak hegaztiengan duen eragina zehaztea ahalbidetzen dute, besteak beste. Tradizioz, neguko zentsoak eskandinaviar herrialdeetan egin ohi dira, hegazti jantokiak jartzen oso kultura sendotua baitago. Britainiarrek, adibidez, 1970etik daramate Garden Bird Feeding Survey egiten, hau da, milaka familiek beren etxebizitzetako lorategietan dituzten jantokietako hegaztiak zenbatzen dituzte. Estatu Batuetan, Great Backyard Bird Count da ekimen horietako bat, zentsu-protokoloekin eta antzeko helburuekin.

Euskadin, pixkanaka-pixkanaka, hegaztien behaketak gero eta jarraitzaile gehiago ditu, eta, ondorioz, gero eta gehiago dira zaletasun horretaz gozatzen duten pertsonak. Dena den, jantokiak jartzea eta horien jarraipena egitea ez dago oso zabaldua oraindik gure lurraldean. Neurri handi batean, gure lurraldea antolatzeko moduagatik ere izan daiteke hori. Azken finean, biztanle gehienak eraikin-blokeetako pisuetan bizi dira, eta jantokiak jartzeko aukerak oso txikiak, edo, askotan, aukerarik gabekoak dira. Beraz, inguruko beste herrialde batzuetako esperientziak berdintzen saia gaitezke, nahiz eta gure etxebizitzen errealitateak, hegaztiak jantokietan zenbatzearen arrakasta erlatiboki txikia izatea ekar dezakeen. Hiri handiei erreparatzen badiegu behintzat, horiek baitira, bestalde, euskal biztanleriaren kopuru handiena hartzen dutenak. Zorionez, parke eta lorategi sare zabala dugu eta guztiok, neurri handiago edo txikiagoan, lorategi eremu bat dugu gure etxebizitzatik 500 metro baino gutxiagora.

Neguko hegaztien zentsoak egiteak duen balioaz jabetuta, Ornitho Euskadi-ko Parke eta Lorategietako Hegaztien  I. Neguko Zentsoa aurkezten dugu.

 

JARRAIBIDEAK

1) Aukeratu zein lorategi edo lorategiak, parke edo parkeak zentsatu nahi dituzun. Lorategi pribatuen kasuan, gure lorategi-moduluaren bitartez alta eman beharko diezu oraindik egin ez baduzu. Honi buruz informazio gehiago nahi izanez gero, hurrengo estekanaurki dezakezu.  Bestela, zure behaketak parke edo lorategi publiko horrekin erlazionatzeko ziurtatu puntu hori bat dagoela. Puntu horia ez badago, bidali mezu bat alta emateko (ornitho@aranzadi.eus).

2) Zentsoaren egunean eta orduan, behatzen duzunaren zerrenda oso bat egin, behaketak, 'Negua' proiektuarekin lotuz. Horrelako zerrendak nola egiten diren zalantzarik baduzu, begiratu gure tutorialak estekahonetan.

3) Zentsoak urteko azken larunbatean egingo dira, aurten abenduaren 26an. Zentsoak 15 minutuko iraupena izango du gutxienez, eta parke handienetarako beharrezko iruditzen zaigun denborara luzatuko da. Posible bada, goizeko lehen orduan egingo dira (egunsentitik 4 ordu) edo arratsaldeko azken orduan (ilunabarra baino 2 ordu lehenago).

4) Zentso eguna baino lehen, ingurua bisitatzea gomendatzen dizugu, inguruarekin eta bertan egon daitezkeen espezieekin ohitzen joateko. Datu guztiak baliagarriak eta interesgarriak dira, bai parke handi bat bisitatzen baduzu edo lorategi txiki batean edo terrazan ikusten duzuna kontatzen badiguzu.

Ikusten duzunez, parte hartzea oso erraza da. Anima zaitez.

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2020-08-17
tipnews
'FAUNAPYR' BIOBLITZAREN EMAITZAK

FAUNAPYR Bioblitza FAUNAPYR ataria ezagutzera emateko eta Pirinioetako fauna aipamenen erregistroa bultzatzeko antolatu zen. COVIDak eragindako egoera dela eta, mendikateko lekuren batean elkarlanean egindako laginketa-ekitaldi handi bat antolatzea ezinezkoa izanik, FAUNAPYR proiektua osatzen dugun kideok Bioblitz bat online deitzea erabaki genuen.

Bioblitz hau uztailaren 20tik abuztuaren 2ra bitartean egin zen. Aldi horretan, neurri handi batean FAUNAPYR atariaren datuak elikatzen dituzten Ornitho atariek 7.000 behaketa baino gehiago erregistratu zituzten Pirinio osorako (421 espezie guztira). Espezie gehienak hegaztiak (186) eta tximeletak (128) izan ziren, eta atzetik, burruntziak (43), ugaztunak (35), narrastiak (16) eta anfibioak (13). Eskerrik asko parte-hartzaile guztiei!

http://files.biolovision.net/www.ornitho.eus/userfiles/EUS-Graficos-Resultados-Bioblitz.jpg

10x10 km-ko koadrikula bakoitzean behatutako espezieen batezbestekoa 18 izan zen, eta gehienez ere 96 espezie ikusi ziren lauki bakar batean. Datu guzti horiek Pirinioetako faunaren banaketa espazialari buruzko ezagutza hobetzen lagunduko dute. Informazio guzti hori eskuragarri dago gure atarian: www.faunapyr.eu.

http://files.biolovision.net/www.ornitho.eus/userfiles/EUS-Mapa-especies-Resultats-Bioblitz.jpg

Bestalde, aste hauetan #faunapyr hashtagarekin argazkiak Instagramen jarri zituzten parte-hartzaileen artean egindako zozketen irabazleak ditugu. Bioblitza amaitzean, 400 argitalpen baino gehiago sortu ziren hashtag horrekin. Hauek dira zozketetako irabazleak:

- 1. zozketa: Olympus grabagailua (ICO saria)- @lili_quinquin; esteka argazkira.

https://www.instagram.com/p/CDHToKPgLr8/

- 2. zozketa: Aranzadi Zientzia Elkarteko liburu sorta - @petits_naturalistes; esteka argazkira.

https://www.instagram.com/p/CDWROX_gzZi/

- 3. zozketa:Conservatoire d’Espaces Naturels-eko liburu sorta - @rosa.merce; esteka argazkira.

https://www.instagram.com/p/BH27hkShxnw/

- 4. zozketa: Ordesa Viñamala Biosfera Erreserbako liburu sorta - @socpep; esteka argazkira.

https://www.instagram.com/p/BlmjSeLBg0a/

- 5. zozketa: ORYX dendako liburu sorta - @daniel_aparicio_serrano; esteka argazkira.

https://www.instagram.com/p/CC-W-f7AM2W/

- 6. zozketa: Biotope 1 liburu sorta (Biotope Éditions saria) - @juanjoor; esteka argazkira.

https://www.instagram.com/p/CC6jNlNBoJt/

- 7. zozketa: Biotope 2 liburu sorta - @stvornitoloco; esteka argazkira.

https://www.instagram.com/p/BlaoYg_n21d/

- 8. zozketa: Biotope 3 liburu sorta - @weisses_katzchen; esteka argazkira.

https://www.instagram.com/p/BxaVNUglPBX/

- 9. zozketa: Biotope 1 liburu sorta - @trens_i_tresc; esteka argazkira.

https://www.instagram.com/p/B0OsFsyoxJr/

- 10. zozketa: Biotope 1 liburu sorta - @virsanat; esteka argazkira.

https://www.instagram.com/p/CC0sQVRqlZG/

(-ek) bidalia Juan Arizaga
orrialdea :
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
>
>|
Itema/orrialdea :
Zenbakia : 112
Biolovision Sàrl (Switzerland), 2003-2021