fr
en
es
eu
Bisitaria Egile ezezaguna
Ornitho Euskadi sarrera orria.
 
Erakunde laguntzaileak
Kontsultatu
  Behaketak
    - 
Azkeneko 2 egunak
    - 
Azkeneko 5 egunak
    - 
Azkeneko 15 egunak
  Espezieen banaketa
    - 
Zerynthia rumina 18-21
    - 
Harkaitz-zozo urdina 19-21
    - 
Ur-igel arrunt 19-21
    - 
Ischnura elegans 19-21
    - 
Antzandobi arrunta 20-21
    - 
Dragoitxo arrunt 19-21
    - 
Rosalia alpina 19-21
    - 
Landa-txolarrea 19-21
    - 
Mendi-tuntuna 19-21
    - 
Basakatu 15-21
 - 
Soinu eta irudien galeria
Informazioa
 - 
Albiste guztiak
 - 
Zure gai-zerrendan
  Laguntza
    - 
Erdi ezkutaturiko espezieak
    - 
Ikurren azalpena
    - 
FAQ (ohiko galderak)
  Erabileraren estatistikak
Mapak
 - 
Hegazti habia-egileak
 - 
Presentzia mapak
www.ornitho.eus-ri buruz
 - 
Legezkotasuna
 - 
Harremanetarako
 - 
Dokumentuak
 - 
Kode etikoa
 - 
Ornitho Berriak
 - 
Ornitho Euskadi Saria
Euskadiko Batzorde Ornitologikoa
 - 
Ezohiko Behaketen Batzordea
Proiektuak
  Hilabete bat espezie bat
    - 
Proiektuari buruz
    - 
2021, apirila
    - 
2021, maiatza
    - 
2021, Ekaina
    - 
2021, uztaila
    - 
2021, abuztua
    - 
2021, iraila
    - 
2021, urria
    - 
2021, azaroa
    - 
2021, abendua
    - 
Emaitzak
Bioblitz
 - 
2021eko Deialdia
 - 
Txostenak
 - 
Adituak
 - 
Zer da Bioblitz bat
Albiste guztiak
orrialdea :
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
>
>|
Itema/orrialdea :
Zenbakia : 138
 
2021-11-30
tipnews
HILABETEKO ERRONKA… ABENDUA.

‘Negua’ proiektua. Ornitho Euskadi-ko parke eta lorategietako hegaztien II. neguko zentsoa.

Abenduko erronka ‘Negua’ proiektuari bideratzen dugu. Proiektu hau 2020 urtean hasi zen eta parke eta lorategietako neguko hegaztiak zentsatzean datza.

Hegaztien neguko zentsoak oso baliagarriak dira ugalketa ez den aldian hegazti-populazioei buruzko hainbat parametro ezagutzeko, aldaketak banaketa geografikoan edo hauen ugaritasunean adibidez. Epe luzera, klima-aldaketak hegaztiengan duen eragina zehaztea ahalbidetzen dute, besteak beste. Tradizioz, neguko zentsoak eskandinaviar herrialdeetan egin ohi dira, hegazti jantokiak jartzen oso kultura sendotua baitago. Britainiarrek, adibidez, 1970etik daramate Garden Bird Feeding Survey egiten, hau da, milaka familiek beren etxebizitzetako lorategietan dituzten jantokietako hegaztiak zenbatzen dituzte. Estatu Batuetan, Great Backyard Bird Count da ekimen horietako bat, zentsu-protokoloekin eta antzeko helburuekin.

Euskadin, pixkanaka-pixkanaka, hegaztien behaketak gero eta jarraitzaile gehiago ditu, eta, ondorioz, gero eta gehiago dira zaletasun horretaz gozatzen duten pertsonak. Dena den, jantokiak jartzea eta horien jarraipena egitea ez dago oso zabaldua oraindik gure lurraldean. Neurri handi batean, gure lurraldea antolatzeko moduagatik ere izan daiteke hori. Azken finean, biztanle gehienak eraikin-blokeetako pisuetan bizi dira, eta jantokiak jartzeko aukerak oso txikiak, edo, askotan, aukerarik gabekoak dira. Beraz, inguruko beste herrialde batzuetako esperientziak berdintzen saia gaitezke, nahiz eta gure etxebizitzen errealitateak, hegaztiak jantokietan zenbatzearen arrakasta erlatiboki txikia izatea ekar dezakeen. Hiri handiei erreparatzen badiegu behintzat, horiek baitira, bestalde, euskal biztanleriaren kopuru handiena hartzen dutenak. Zorionez, parke eta lorategi sare zabala dugu eta guztiok, neurri handiago edo txikiagoan, lorategi eremu bat dugu gure etxebizitzatik 500 metro baino gutxiagora.

Neguko hegaztien zentsoak egiteak duen balioaz jabetuta, proiektu hau proposatzen dugu abenduko erronkarako.

2020ko proiektuaren emaitzak esteka honetan kontsultatu daitezke.

 

NOLA PARTE HARTU?

Jarraibideak.

1) Aukeratu zein lorategi edo lorategiak, parke edo parkeak zentsatu nahi dituzun. Lorategi pribatuen kasuan, gure lorategi-moduluaren bitartez alta eman beharko diezu oraindik egin ez baduzu. Honi buruz informazio gehiago nahi izanez gero, hurrengo estekan aurki dezakezu.  Bestela, zure behaketak parke edo lorategi publiko horrekin erlazionatzeko ziurtatu puntu hori bat dagoela. Puntu horia ez badago, bidali mezu bat alta emateko (ornitho@aranzadi.eus).

2) Zentsoaren egunean eta orduan, behatzen duzunaren zerrenda oso bat egin, behaketak, 'Negua' proiektuarekin lotuz. Horrelako zerrendak nola egiten diren zalantzarik baduzu, begiratu gure tutorialak esteka honetan.

3) Zentsoak 2021eko abenduaren 25etik 2022ko urtarrila 2ra bitartean (biak barne) egingo dira. Zentsoak 15 minutuko iraupena izango du gutxienez, eta parke handienetarako beharrezko iruditzen zaigun denborara luzatuko da. Posible bada, goizeko lehen orduan egingo dira (egunsentitik 4 ordu) edo arratsaldeko azken orduan (ilunabarra baino 2 ordu lehenago). Egun horietan zehar parke bat behin baino gehiagotan zentsatu daiteke.

4) Zentso eguna baino lehen, ingurua bisitatzea gomendatzen dizugu, inguruarekin eta bertan egon daitezkeen espezieekin ohitzen joateko. Datu guztiak baliagarriak eta interesgarriak dira, bai parke handi bat bisitatzen baduzu edo lorategi txiki batean edo terrazan ikusten duzuna kontatzen badiguzu.

Ikusten duzunez, parte hartzea oso erraza da. Anima zaitez.

(-ek) bidalia Maite Laso
 
2021-11-8
avinews
EUSKADIKO HEGAZTI ARRAROEI BURUZKO 2020KO TXOSTENA ARGITARATU DA.

Munibe aldizkarian argitaratu da Euskadiko hegazti arraroei buruzko 2020 urteko txostena.  Dokumentua esteka honen bidez deskargatu daiteke.

Bide batez, gogorarazi nahi dizugu orain arte argitaratutako txosten guztiak 'Euskadiko Ornitologia Batzordea' atalean kontsultatu ditzazkezula, atariaren edukien menuan, esteka honetan.

Beste behin ere, eskerrak eman nahi dizkizuegu Ornitho Euskadiren bitartez zuen behaketak jasotzen dituzuen erabiltzaile guztiei. Horri esker, gure lurraldean aurkitutako hegazti urrienen informazio ona izan dezakegu. Guztion lankidetzarekin, Euskadin Ornitologia sendo eta kalitatezkoa eraikitzen laguntzen dugu. Gogorarazi nahi dugu, gainera, behaketen homologazioa etengabeko prozesua dela eta etengabe berrikusten dela. Edozein arrazoirengatik behaketa bat homologatu ez bada, beti dago aukera hori berrikusteko.

Besterik gabe, Euskadiko Ezohiko Behaketen Batzordearen izenean, agur bero bat.

 

Juan Arizaga

EEBB-ko idazkaria

(-ek) bidalia Maite Laso
 
2021-11-4
avinews
EMAN IZENA GIPUZKOAN GAUEKO MIGRAZIOA ANTZEMATEKO 'NOCMIG' PROIEKTUAN

Nocturnal Migration(NOCMIG) proiektua soinu-grabazioen bidez identifikatzen diren hegaztien gaueko migrazioa hautematera bideratutako ekimena da. Gaur egun, Europan badira jada hainbat estazio, hegaztien igarotzea gauez kuantifikatzen dutenak kontinente osoan zehar. Epe luzera, entzuketa-puntuen sare sendo bat finkatzea da helburua, non lurraldearen zatirik handiena hartuko lukeena eta, horrela, hainbat espezieren migrazio-ibilbideak hobeto monitorizatzen lagunduko duena. NOCMIG herritar-zientzia proiektu bat da, eta, horren bidez, Europa osoko ehunka boluntarioek beren etxeetatik, protokolo estandarizatu batzuen bidez, lortzen dituzten grabazioen emaitzak ezagutarazten dituzte. Harrigarria da zenbat espeziek zeharkatzen dituzten gure gaueko zeruak migrazio-aldietan... Birigarro eta kurriloez harago, edozein espezie entzun daiteke

Estazio sare horren parte izateak duen balioaz eta gure lurralderako lor daitekeen informazio ugariaz jabetuta, Aranzadi Zientzia Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, 6 estazioko sarea zabalduko du Gipuzkoan zehar. Ondorioz, Gipuzkoan bizi diren Ornitho Euskadiko erabiltzaile guztiei dei egiten zaie, sare horretan parte hartu nahi dutenek interesa helaraz diezaguten. Azaro honetarako gure helburua metodologia prestatzea izango da eta, batez ere, estazioen kokalekuak aukeratzeko behar diren probak egitea.

Parte-hartzaileek hartu beharreko konpromisoak honako hauek izango dira:  

  • Terraza edo balkoi bat izatea eremu urbanizatuan, gauez argia (argiztapena) duena, zarata-iturri sendoetatik urrun (edukiera handiko autobideak eta errepideak, ur-ibilguak...).
  • Grabagailua migrazio-garaian jartzeko prestasuna. Orain azaroan/abenduan egingo ditugu probak, baina 2022ko laginketa-aldi sendoak martxotik maiatzera eta uztaila-abuztutik azarora izango dira.
  • Ondoren, grabazioak berrikusi. Horretarako, parte-hartzaileen talde bat sortuko da, eta talde horretan esperientziak, zalantzak, grabazioak etabar partekatuko ditu. Gune berean interesa duten hainbat parte-hartzaile badaude, haien artean kolaboratu ahal izango dute grabazioak berrikusteko (adibidez, grabazio-gauak banatuko dira).
  • Proiektua gauzatzea Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia Sailak ezartzen dituen jarraibide eta protokoloen arabera.

Proiekturako Gipuzkoako guneak honako hauek dira:

  • Txingudi.
  • Debabarrena, kosta-lerroan. Edo, bestela, Zarautzetik Zumaiarako kostaldea.
  • Tolosaldea/Goierri.
  • Bergara ingurua.
  • Debagoiena/Urola Garaia.

Interesatuek mezu bat bidali beharko diote proiektuaren koordinatzaileari, Juan Arizagari, jarizaga@aranzadi.eus.

Proiektu sustagarri honen inguruan talde aparta osatzeko ilusioz, agur bero bat bidaltzen dizuegu,

Ornitho Euskadi taldea.

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2021-11-3
tipnews
BIOBLITZ ORNITHO EUSKADIN 60 ESPEZIE BEHATU DIRA.

Urriaren 23an, larunbata, III. Ornitho Euskadi Bioblitza antolatu zen Bizkaiko Meatzaldean. Deialdi honetan egin ziren laginketak hegazti, anfibio, narrasti eta odonatuetan oinarritu ziren.

Eguna hotz eta garbi argitu zen. Batez besteko tenperatura 12ºC ingurukoa izan zen eta maximoa ez zen 20ºC-ra iritsi. Espezieei dagokienez, guztira 60 espezie hauteman ziren. Aipu guztien artean, beheko irudian ikus daitekeen eta eklosionatu berriak zeuden schreiber musker (Lacerta schreiberi) talde baten behaketa nabarmendu behar da.

Bioblitzaren xehetasun gehiago nahi izanez gero, ikus txostena esteka honetan edo Bioblitz-Txostenak atalean.

(-ek) bidalia Maite Laso
 
2021-11-2
tipnews
HILABETEKO ERRONKA… AZAROA.

Mendi-tuntuna.

Azaroko erronka mendi-tuntunari Prunella Collaris bideratzen dugu. Tuntun arrunta baino pixka bat handiagoa da, eta alboko eta sabeleko gorrixkagatik eta zinta meheak osatzen dituzten orban zuriengatik bereizten da. Gure gailurretako hegazti adierazgarria da eta neguan Euskadiko mendigune nagusiak okupatzeko joera du, tontor eta kordaletan zehar hedatzen da, ugalketa-garaian hertsiki okupatzen dituen eremuetatik haratago. Bertako espeziea bada ere, neguan altuera txikiagoko lekuetara joan ohi da.

Euskadin ugaltzaile moduan ale oso gutxi daude; mendilerro atlantikoetako eremu altu eta harritsuak hartzen ditu, hala nola Aralar, Aizkorri, Gorbeia, Udalaitz…inoiz ez 900m-tik behera. Bere populazio-tamaina ezezaguna da, baina hamarnaka bikote gutxi batzuetan zenbatesten da. Neguan espeziearen banaketa zehatza are gutxiago aztertu da. Urritik aurrera, mendi-tuntuna negu osoan zehar egongo diren eremuetan aurkitu daiteke dagoeneko. Horregatik, azaroa hilabete ona da hautematen saiatzeko. Mendiko hegaztia denez, oso sentikorra da klima-aldaketarekiko, eta, beraz, interes handia du zientzia eta kontserbazio mailan, neguan non agertzen den eta non ez jakitea. Aurreikuspenen arabera, gero eta arraroagoa izango da gure gailurretan ikustea…

Hau guztiagatik, eta aipamen gutxi ditugun eszenatoki batetik abiatuta, mendi-tuntunaren ahalik eta behaketa gehienen berri ematera animatzen zaitugu. Mendilerro handietatik kanpo geratzen diren mendiguneak izango dira, Aralar edo Aizkorri esaterako non espeziea urte guztian zehar dagoela jakina da, prospekziorako gune interesgarrienak. Balio berezia izango dute zerrenda osoei lotutako behaketek eta aztertze negatiboek (nahikoa da '0' bat jartzea aleen zenbaketan). Beti izango dira baliozkoak, nolanahi ere, ustekabezko aipamenak.

Orain arte bildutako aipamenen banaketa ikus dezakezu esteka honetan.

(-ek) bidalia Maite Laso
 
2021-10-26
avinews
SALGAI DAGO DONOSTIAKO HEGAZTI HABIAGILEEN ATLASA

Aranzadi Zientzia Elkarteak, Donostiako Udalarekin elkarlanean, Hegazti habiagileen atlasa argitaratu du. Liburu horretan, udalerrian ugaltzen diren hegazti-espezieen banaketari buruzko informazio eguneratu eta zehatza biltzen da.

Monografia honekin, lau urtean egindako lan bat ondu da, udalerrian aurrekaririk ez duena: landa-prospekzio sakon bat egin da, eta, ondoren, datuak aztertzeko eta idazteko lan zehatz bat.

Aranzadi eta Udalaz gain, hurrengo elkarteak parte hartu dute ere: Ugatza Ornitologia Elkartea (SOU), Espainiako Ornitologia Elkartea (SEO-Donostia), Itsas Enara Ornitologi Elkartea (IEOE), Club Vasco de Camping (CVC) eta Cristina-Enea Fundazioa (FCE).

Gogoratzen dugu atlasa burutzeko, Ornitho Euskadiko erabiltzaile ugarik jasotako milaka aipamen ere erabili direla. Ondorioz, eskerrak eman behar dizkiegu egindako ekarpenagatik.

Atlas hau Aranzadiren webgunearen bidez (online salmenta, erosketarako esteka) edo liburu-dendetan eros daiteke.

Zuen interesekoa izango delakoan jaso ezazu agur bero bat,

Ornitho Euskadi taldea

(-ek) bidalia Maite Laso
 
2021-10-20
tipnews
BIOBLITZ ORNITHO EUSKADI 2021: LARUNBAT HONETAN MEATZALDEAN ESPERO ZAITUGU.

Geroz eta gutxiago geratzen da 2021ko III. Bioblitz Ornitho Euskadi antolatzeko. Aurten, Bioblitza gure geografian naturalistek gutxi bisitatzen dute gunean egin nahi izan dugu. Larunbat goizean zehar hainbat adituk Biotopo Babestu honetako mota guztietako fauna behaketak biltzen lagunduko digute. Aukera ona izango da Euskadiko biodibertsitatearen ezagutzan laguntzeko eta animalien identifikazioan eta laginketaz gehiago ikasteko, adituen eskutik.

Ornitho Euskadiko erabiltzaile guztiei urriaren 23an Meatzaldean behaketak atarian sartzera animatzen zaituztegu.

Taxoi ezberdinetako gidatutako laginketetan ere parte hartu daiteke. Izen-emateak: www.bibe.me/ekitaldiak-aranzadi

Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu esteka honetan.         

Bertan ikusiko dugu elkar! 

(-ek) bidalia Maite Laso
 
2021-10-5
tipnews
BIOBLITZ ORNITHO EUSKADI BERRIRO ANTOLATZEN DUGU URRIAK 23AN. ANIMATU PARTE HARTZERA!

2021eko Bioblitz Ornitho Euskadi edizioa Bizkaiko Meatzaldeako Biotopo Babestuan izango da. Urriaren 23an izango da, 09:00tatik 14:00etara.

Meatzaldeako Biotopo Babestua Bizkaiko mendebaldean dago. 900 hektarea baino gehiagoko azalera hartzen du eta populazio handiko hirietatik gertu egonda ere, naturzale gutxi ibiltzen dira eremu honetan eta, beraz, aipamen gutxi daude Biotopo honetarako. Testuinguru honetan, 2021eko Bioblitzaren helburua Biotopo Babestuan dauden espezieen aberastasuna eta haien banaketa espaziala hobeto ezagutzea da.

Oinarrizko estazio bat ezarriko da boluntarioen topaleku gisa eta laginketei hasiera emateko. Estazioa Ekoetxea Meatzaldean-Peñas Negras-en kokatuko da (La Arboleda errepidea, Muskiz 1,6km Ortuella). Iristeko Xehetasun gehiago nahi izanez gero, klikatu esteka honetan.

Bioblitz hau parte hartu nahi duten pertsona guztiei irekita dago, bai bere kabuz laginketak eginez bai laginketa gidatuetan parte hartuz. Orokorrean, Ornitho Euskadiko erabiltzaile guztiei dei egiten zaie urriaren 23an, larunbata, Meatzaldeako gunera joatea eta behaketak atarian sartzeko.

Talde taxonomiko ezberdinen laginketak goiz osoan zehar burutuko dira. Jarraian laginketa gidatuen ordutegia zehazten da:

  • 09:00 - 10:30: Hegaztiak.
  • 10:45 - 11:30: Ornitho Euskadi atariari buruzko hitzaldia.
  • 12:00 - 14:00: Anfibioak, narrastiak eta odonatuak.
  • 12:00 – 13:00: Hegaztiak. Familientzako tailerra.

Gidatutako laginketetan parte hartzeko aforoa mugatua denez, BIBE plataforma bidez eman behar da izena: www.bibe.me/ekitaldiak-aranzadi

BIOBLITZ ORNITHO EUSKADIko informazioa guztia esteka honetan kontsultatu daiteke. 

(-ek) bidalia Maite Laso
 
2021-09-30
tipnews
HILABETEKO ERRONKA… URRIA

Landa-txolarrearekin jarraitzen dugu.

Iraileko erronkan ez dugu landa-txolarrearen Passer montanus behaketarik jaso. Hori dela eta, urrian zehar txolarre honen bila jarraitzeko proposamena egiten dugu, azken urteotan gainbehera nabarmenean baitago.

Iraileko erronkan azaldu bezala, espeziea sedentarioa da eta beraz, hilabete hauetan behatutako banakoak hurrengo udaberrian inguru horretan ugaltzen direnak izango dira ziurrenik.

Beheko presentzia-mapan ikus daiteke orain arte landa-txolarreari buruz dugun informazioa (berdez espeziea hauteman den laukiak). Oso garrantzitsuak dira, batez ere, espeziearen presentzia ezagutzen ez den eremuetako aipamenak.

Beti bezala balio berezia izango dute zerrenda osoei lotutako behaketek eta aztertze negatiboek (nahikoa da '0' bat jartzea aleen zenbaketan).

(-ek) bidalia Maite Laso
 
2021-08-20
tipnews
HILABETEKO ERRONKA… IRAILA

Iraileko erronka landa-txolarrearengan Passer montanus bideratzen dugu. Passeridae familiako hegazti paseriforme bat da. Txolarre hau etxe-txolarrea baino pixka bat txikiagoa da, eta argi eta garbi bereizten da pileoan eta garondoan duen gaztaina-koloreagatik eta masaileko orban beltzagatik.

Iberiar penintsula osoan aurkitzen da eta gure lurraldean espeziea sedentarioa da. Habitat ugarietan aurkitzen da baino nekazaritza-paisaiak nahiago ditu, zuhaiztiak tartekatzen diren zelaiak dituztenak. Parke eta baratzeetan ohikoa da, baita herri zein hirietan ere.

Euskadin populazioa gainbeheran dago azken urteetan. Litekeena da beherakada horren arrazoietako bat landa-ingurunean gertatzen ari diren aldaketa ezberdinen batura izatea, hala nola bioziden erabilera edo landazabala uztea edo hondatzea.

Espezie honen gainbeherarengatik eta ezagutza sendotzeko helburuarekin, landa-txolarrearen ahalik eta aipamen gehien egitera animatzen zaituztegu. Balio berezia izango dute zerrenda osoei lotutako behaketek eta aztertze negatiboek (nahikoa da '0' bat jartzea aleen zenbaketan). Beti izango dira baliozkoak, nolanahi ere, ustekabezko aipamenak.

Orain arte bildutako aipamenen banaketa ikus dezakezu esteka honetan.

(-ek) bidalia Maite Laso
orrialdea :
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
>
>|
Itema/orrialdea :
Zenbakia : 138
Biolovision Sàrl (Switzerland), 2003-2021