BIOBLITZ ORNITHO EUSKADI 2022: LARUNBAT HONETAN ETORRI ARAIARA.
Geroz eta gutxiago geratzen da 2022ko IV. Bioblitz Ornitho Euskadi antolatzeko. Larunbatean zehar hainbat adituk inguru honetako mota guztietako fauna behaketak biltzen lagunduko digute. Aukera ona izango da Euskadiko biodibertsitatearen ezagutzan laguntzeko eta animalien identifikazioan eta laginketaz gehiago ikasteko, adituen eskutik.
Ornitho Euskadiko erabiltzaile guztiei ekainaren 11n, larunbata, behaketak atarian sartzera animatzen zaituztegu. Topagunea Aizkorri-Aratzeko Interpretazio Zentroan egongo da, Araian (Araba).
Taxoi ezberdinetako gidatutako laginketetan ere parte hartu daiteke.
Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu esteka honetan.
Bertan ikusiko dugu elkar!
(-ek) bidalia Olatz Aizpurua San Roman
2022-05-27
avinews
ENARAK PROIEKTUA: ONLINE HITZALDIAK ETA HITZALDI PRESENTZIALAK ZESTOAN ETA BERGARAN
Hitzaldi honetan gure lurraldeko enarai buruz hitz egingo dugu. Espezie ezberdinak ezagutu ditugu eta dituzten arazoak eta babesteko arrazoiak ikusiko ditugu.
ENARAK proiektuan nola parte hartu ere ikusiko dugu.
ENARAK PROIEKTUA: ONLINE HITZALDIAK ETA HITZALDI PRESENTZIALAK BEASAINEN ETA IRUNEN.
ONLINE HITZALDIAK.
Hitzaldi honetan gure lurraldeko enarai buruz hitz egingo dugu. Espezie ezberdinak ezagutu ditugu eta dituzten arazoak eta babesteko arrazoiak ikusiko ditugu.
ENARAK proiektuan nola parte hartu ere ikusiko dugu.
Ostirala, maiatzak 20, 18:00tan Lezoko Kultura Aretoan (Donibane kalea 2).
Hitzaldi honetan Lezoko enarai buruz hitz egingo dugu. Espezie ezberdinak ezagutu ditugu eta dituzten arazoak eta babesteko arrazoiak ikusiko ditugu.
Hegazti intsektujale hauek babesteko Lezon martxan dugun proiektua ezagutu eta parte hartu. Iazko emaitzak aurkeztuko ditugu eta hiriguneko enara azpizuriren habiak ikusiko ditugu.
Iraupena: 1 ordu eta 30 minutu.
Maiatza eta ekainean zehar hitzaldiak egongo dira Gipuzkoako hainbat herrietan. Informazio guztia hurrengo estekan ikus dezakezu.
(-ek) bidalia Maite Laso
2022-05-17
tipnews
BIOTOP: BIODIBERTSITATE TOPAKETAK MAIATZAK 21EAN. ANIMATU ETA PARTE HARTU!
BIOTOP: BIODIBERTSITATE TOPAKETAK GEOPARKEN.
Aurtengo Biotop-a maiatzak 21ean larunbatean izango da Galarretako atsedenlekuan (Elorriaga). Etorri Geoparkeko hegazti eta landareak ezagutzera, Aranzadiren eskutik.
Irteera-orduak:
09:00-10:30: Hegaztiak (gaztelania).
09:00-10:30: Landareak (euskera).
10:30-12:00: Hegaztiak(euskera).
10:30-12:00: Landareak (gaztelania).
Talde eta plaza mugatuak. Izena-eman https://labur.eus/biotop2022 edo 943 19 24 52 telefonoan.
Hitzaldi honetan Tolosako enarai buruz hitz egingo dugu. Espezie ezberdinak ezagutu ditugu eta dituzten arazoak eta babesteko arrazoiak ikusiko ditugu.
Hegazti intsektujale hauek babesteko Tolosan Biodibertsitate Gunearen egitarauaren baitan martxan jarriko dugun proiektua ezagutu eta parte hartu.
Maiatza eta ekainean zehar hitzaldiak egongo dira Gipuzkoako hainbat herrietan. Informazio guztia hurrengo estekan ikus dezakezu.
(-ek) bidalia Maite Laso
2022-05-6
avinews
ENAREN, ENARA AZPIZURIAREN ETA SORBELTZEN HABIAK ERREGISTRATZEKO DEIALDIA.
ENARAK: Herritar-zientzia proiektua.
ENARAK herritar-zientzia proiektu bat da. Bere helburu nagusia enara azpizurian, enara arrunta eta sorbeltzen jarraipen-programa bat martxan jartzea da Ornitho Euskadi ataria erabiliz. Proiektu honek, gainera, hegazti intsektujaleek duten garrantziari buruz eta habien babesari buruz herritarrak sentsibilizatzea da.
Hegazti kolonialen modulua.
Ornitho Euskadi atariak eskaintzen dizkigun aukeren artean, hegazti kolonial batzuen habiak erregistratzeko modulu berri bat ireki dugu. Gaur egun, modulua eskuragarri dagoen hegazti zerrenda honako hau da: enara azpizuria, uhalde-enara, haitz-enara, enara arrunta, enara ipurgorria eta sorbeltz arrunta.
Nola erregistratu datuak.
Modulu hau eskuragarri dago sarrerako formulario estandarrean. Espezie hauen datua B6 atlas-kode (umatzeko erabili daitekeen leku bat bisitatzen) edo handiagoarekin sartzean aktibatu egiten da. Formularioan, habiez gain, aleen kopurua eta bikoteak ere adierazi daitezke.
Xehetasun gehiagorako, honako gidak eta bideotutorial hauek kontsultatu ditzazkezu.
Para más detalle puedes consultar las siguientes guías y videotutoriales:
Ugalketa garai honetan jasotako datuek ENARAK izeneko bisore digital berri bat elikatuko dute eta 2022 urte bukaeran egongo da eskuragarri. Gure udalerrietako habiak bistaratzea du helburu, boluntario guztien lankidetzari esker. Bisore hau aitzindaria da Euskadin eta eta Kutxa Fundazioaren 2022ko laguntzei esker finantzatu da.
Proiektuaren informazio eguneratua eta herrietan egongo diren hitzaldi informatiboak "Proiektua" "Enarak" atalean kontsultatu daitezke.
Lagundu informazio gehiago lortzen espezie hauek babesteko eta kontserbatzeko!
Besterik gabe, agur bero bat bidaltzen dizugu,
Ornitho Euskadi-ko taldea
(-ek) bidalia Maite Laso
2022-03-23
avinews
GASTEIZKO HEGAZTI HABIAGILEEN ATLASA
GASTEIZKO HEGAZTI HABIAGILEEN ATLASA
Hegazti habiagileen atlasa Ingurugiro Gaietarako Ikasteagiaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen arteko elkarlaneko proiektua da. Helburu nagusia atlas bat egitea da, udalerrian habiak egiten dituzten hegaztien banaketa espazialari buruzko ezagutza zehatza izateko, baita hegazti horien ugaritasunaren estimazio zehatzak ere.
Herritar-zientzia proiektu bat da, eta herritarren parte-hartzea aktiboki sustatzen da, 3 urteko iraupenarekin. 2022. eta 2023. urteetan, zentso estandarizatuak egingo dira eta Gasteizko udalerriaren zatirik handiena hartuko dute. Zentsoetako datu guztiak Ornitho Euskadi atari honen bitartez jasoko dira. Gainera, proiektuan atari honen bidez jasotako ustekabeko behaketa guztiak erabiliko dira.
Proiektu honen barruan apirilak 1 eta 2an ornitologiaren hastapenei buruzko ikastaro teoriko-praktiko bat emango da Atarian. Informazio guztia hurrengo estekan kontsultatu daiteke.
Ornitho Euskadiren erabiltzaile guztiak animatzen ditugu herritarren zientzia proiektu honetan parte hartzera.
Proiektuaren informazioa guztia www.atlasvg.eus webgunean ikus daiteke.
Interesgarria suertatuko zaizuelakoan, agur bero bat,