fr
en
es
eu
Bisitaria Egile ezezaguna
Ornitho Euskadi sarrera orria.
 
Erakunde laguntzaileak
Kontsultatu
  Behaketak
    - 
Azkeneko 2 egunak
    - 
Azkeneko 5 egunak
    - 
Azkeneko 15 egunak
  Espezieen banaketa
    - 
Gardatxo 15-17
    - 
Txori zezen arrunta 16-19
    - 
Vanessa atalanta 18-19
    - 
Ur-zozoa 18-20
    - 
Zata arrunta 15-18
    - 
Orkatz 15-16
    - 
Musker berde 15-16
    - 
Calopteryx virgo 15-16
    - 
Enara arrunta 15-17
    - 
Txinbo papargorrizta 15-18
    - 
Miru gorria 16-18
 - 
Soinu eta irudien galeria
Informazioa
 - 
Albiste guztiak
 - 
Zure gai-zerrendan
  Laguntza
    - 
Erdi ezkutaturiko espezieak
    - 
Ikurren azalpena
    - 
FAQ (ohiko galderak)
  Erabileraren estatistikak
Mapak
 - 
Hegazti habia-egileak
 - 
Presentzia mapak
www.ornitho.eus-ri buruz
 - 
Legezkotasuna
 - 
Harremanetarako
 - 
Dokumentuak
 - 
Kode etikoa
 - 
Ornitho Berriak
 - 
Ornitho Euskadi Saria
Euskadiko Batzorde Ornitologikoa
 - 
Ezohiko Behaketen Batzordea
Bioblitz
 - 
Zer da Bioblitz bat
 - 
2019ko Deialdia
 - 
Adituak
 - 
Txostenak
Albiste guztiak
orrialdea :
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
>
>|
Itema/orrialdea :
Zenbakia : 99
 
2020-06-2
tipnews
#ETXEANGERATUKONAIZ PROIEKTUAREN EMAITZA OROKORRAK

Koronabirusak, Covid-19, eragindako pandemiaren ondorioz, biztanleria etxean konfinatu egin zen, oinarrizko beharretarako bakarrik atera zitekelarik. Testuinguru horretan, Ornitho atari ezberdinek #EtxeanGeratukoNaiz proiektua garatu genuen. Etxetik egindako behaketak kode honi lotuz, leiho eta balkoietatik ere ikusi ditzakegun espezieen ikerketa eta dibulgazioa burutzeko tresna bat izan nahi genuen.

Dagoeneko argitaratu ditugu #EtxeanGeratukoNaiz proiektuarekin lortutako emaitzak, bai Ornitho Euskadi zein Ornitho atari guztiei dagozkienak, eta esteka honetan kontsultatu daitezke.

2020ko martxoaren 15etik maiatzaren 15era bitartean, ia 12.000 behaketa igo ditugu Ornitho Euskadira eta, horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu honetan parte hartu duten erabiltzaile guztiei.

(-ek) bidalia Nere Zorrozua
 
2020-05-11
avinews
Hegaztiak
PARIDOEN HILKORTASUNA

Azken asteetan zehar paridoetan (amilotx eta kaskabeltzak) heriotza-tasa altuak eragiten ari den gaixotasun bakteriano bat antzematen ari da. Gaixotasuna Suttonella ornithocola bakterioak eragiten du eta arnasketa arazo larriak sortzen ditu, indibiduo gehienengan heriotza eragiten duelarik. Parido populazio batzuk %50 baino gehiago murriztu dira. Iberiar penintsulan dagoeneko lehenengo kasuak hauteman dira Katalunian.

Hildako paridoak aurkitzen badituzu, mesedez, jakinarazi iezaguzu behaketa horiek sartuz eta "Hildako edo zauritutako animalia" laukitxoa aktibatuz. Behin formularioa irekita, heriotzaren (edo gaixotasunaren, hegaztia oraindik bizirik badago) kausa 'Kausa naturala' dela jarri beharko duzu eta, aukera honen barruan, 'gaixotasuna/parasitoa'. Animalia Suttonella-gatik hil ote den zalantza baduzu, 'Ezezaguna' aukera aktibatu kausa naturalaren ordez.

Horrela, Euskadi eta Nafarroan gaixotasun honen hedapen potentzialaren jarraipen zehatzagoa egin ahalko dugu. Eskerrik asko zure laguntzagatik!

(-ek) bidalia Nere Zorrozua
 
2020-05-4
tipnews
BADAUDE ESKURAGARRI #ETXEANGERATUKONAIZ 2. BIOBLITZAREN EMAITZAK

I. #EtxeanGeratukoNaiz Bioblitzaren arrakastaren ondoren, apirilaren 26an 2.edizioa antolatu genuen. gure etxeetatik ikus daitezkeen ahalik eta espezie gehien atzemateko. Proiektu honen helburuak hurrengoak ziren: gure herri eta hirietako espezieak ezagutzen laguntzea, hiriko biodibertsitateari buruzko dibulgaziorako aukera bikaina sortzea eta konfinamenduari lotutako asperdurari aurre egiteko arrazoi erabilgarri eta dibertigarria eskaintzea.

#EtxeanGeratukoNaiz Bioblitzaren 2. edizioan, gure etxeetatik ia 700 behaketa egin ziren, 98 espezie ezberdinetakoak. Bioblitzen emaitzak eta jardunaldiaren estatistikak esteka honetan kontsulta daitezke.

Ornitho Euskadi taldekoek eskerrak eman nahi dizkiegu beren oharrak komunitate osoarekin partekatu zituzten parte-hartzaile guztiei.

(-ek) bidalia Nere Zorrozua
 
2020-04-21
tipnews
BADATOR II. #ETXEANGERATUKONAIZ BIOBLITZA

Lehenengo edizioaren arrakastaren ondoren, datorren iganderako, apirilak 26, II. #EtxeanGeratukoNaiz Bioblitza antolatu dugu, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00etara. Bioblitz bat ahalik eta espezie gehien bilatzean datza, eremu eta denbora tarte jakin batean zehar. Ornitho Euskadin eskuragarri dauden edozein talde taxonomikori buruzko informazioa izan daiteke.

Erronkan parte hartzea oso erraza da. Zure zerrenda osoak edo ustekabeko aipamenak www.ornitho.eus atarian sartu baino ez duzu egin behar, beti bezala, baina kasu honetan #EtxeanGeratukoNaiz proiektuaren laukitxoa aktibatu behar duzu.

Aurreko Bioblitzean, martxoaren 28an egin zena, 92 espezie ezberdinetako ia 1000 behaketa jaso ziren. Ikus dezagun ea oraingoan kopuru hauek gainditzeko gai garen! Denon artean, etxetik beha ditzakegun espezieak hobeto ezagutzea lortuko dugu. Animatu zaitez!

(-ek) bidalia Nere Zorrozua
 
2020-04-16
tipnews
ORNITHO BERRIAK ALDIZKARIAREN ZENBAKI BERRIA HEMEN DA!

6. zenbakia eskuragarri dago, 2019ko bigarrengo seihilekoari dagokiona. Kontsultatzera animatzen zaituztegu esteka honetan.

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2020-03-31
tipnews
BADITUGU #ETXEANGERATUKONAIZ BIOBLITZEKO EMAITZAK

COVID19 gaitzak eragin duen konfinamendua dela eta, joan den larunbatean, martxoak 28, Bioblitz bat antolatu genuen, gure etxeetatik ahalik eta animalia-espezie gehien atzemateko. Proiektuak hiru helburu bete zituen: gure herri eta hirietako espezieak ezagutzen laguntzea, hiriko biodibertsitateari buruzko dibulgaziorako aukera bikaina sortzea eta konfinamenduari lotutako asperdurari aurre egiteko arrazoi erabilgarri eta dibertigarria eskaintzea.

Etxeak fauna basatiaren behatokiak bihurtuta, EAEko 50 parte-hartzailek baino gehiagok 92 espezie desberdini buruzko ia 1.000 behaketa igorri zituzten. Bioblitzen emaitzak eta jardunaldiaren estatistikak esteka honetan kontsulta daitezke.

Ornitho Euskadi taldekoek eskerrak eman nahi dizkiegu beren oharrak komunitate osoarekin partekatu zituzten parte-hartzaile guztiei.

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2020-03-25
tipnews
EZ GALDU #ETXEANGERATUKONAIZ BIOBLITZA

Atsegin handiz jakinarazten dizugu hurrengo larunbaterako, martxoak 28, Bioblitz Euskadi #EtxeanGeratukoNaiz antolatu dugula. Bioblitz bat ahalik eta espezie gehien bilatzean datza, eremu eta denbora tarte jakin batean zehar. Bizitzen ari garen konfinamendu egoera dela eta, hurrengo larunbatean, 08:00etatik 20:00etara, gure etxeetatik ahalik eta espezie gehien behatzeko erronka proposatzen dizuegu. Hegaztiak, tximeletak, anfibioak... Ornitho Euskadin eskuragarri dauden edozein talde taxonomiko izan daiteke.

Erronkan parte hartzea oso erraza da. Zure zerrenda osoak edo ustekabeko aipamenak www.ornitho.eus atarian sartu baino ez duzu egin behar, beti bezala, baina kasu honetan #EtxeanGeratukoNaiz proiektuaren laukitxoa aktibatu behar duzu.

http://files.biolovision.net/www.ornitho.eus/userfiles/Presentacin1.jpg

Zenbat fauna espezie behatu ditzakegu gure etxeetatik? Emaitzak martxoaren 30etik aurrera, astelehena, ezagutuko dira.

Ekimen hau zure interesekoa delakoan, jaso ezazu besarkada handi bat,

Ornitho Euskadi taldea

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2020-03-19
avinews
#NIETXEANGERATUKONAIZ PROIEKTUA MARTXAN JARRI DUGU

Lehenik eta behin, Ornitho Euskadi Taldetik zu eta zure ingurukoak ondo egotea espero dugu. Aurreko igandean aurreratu genuen bezala, zure etxetik ikusten dituzun hegaztien zerrendak egitera animatzen zaitugu. Informazio honen bilketa are gehiago errazteko eta Euskadiko etxeetatik beha daitezkeen espezieen analisi bat egin ahal izateko ondoren, #EtxeanGeratukoNaiz proiektua sortu dugu. Aipamenak proiektu honetara lotu ahal izateko Ornitho Euskadi web orrialdean, zerrenda osoak osatuz gero nahiz ustekabeko aipamenak gehituz gero, edozein talde taxonomikorentzako behaketak sartzeko formularioan, hemendik aurrera #EtxeanGeratukoNaiz proiektua aktibatzeko aukera agertuko da, irudi honetan ikus daitekeen bezala.

http://files.biolovision.net/www.ornitho.eus/userfiles/Presentacin1.jpg

Animatu eta zure behaketak gainontzekoekin parteka itzazu, etxetik baita ere! Jokoaren arauak errazak dira: ohiko etxebizitzatik ikusten duzun guztia idaztea besterik ez. Beraz, ezin dira proiektu honetara lotu lantokitik edo kanpoan lana egiten duten profesionalek kalean egindako behaketak.

 

Animo! Ornitho Euskadi Taldearen partez besarkada handi bat.

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2020-03-15
avinews
ASPERTZEARI AURRE EGIN LEIHOTIK HEGAZTIAK ZENTSATUZ

Konfinamendu egun hauetan zure leihotik zerrenda osoak egitea proposatzen dizugu. Denbora pasatzeko modu entretenigarria da eta aukera bikaina gure herri eta hirietan bizi diren hegaztiak zehaztasun handiagoz ezagutzeko.

Alarma egoera amaitzen denean eta normaltasunera bueltatzen garenean, analisi bat egingo dugu aurreko egoera eta konfinamenduaren iraunaldikoa alderatuz.

Animo asko!

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2020-02-11
avinews
HEGAZTIAK IDENTIFIKATZEKO IKASTAROAK

Otsaila eta martxorako hainbat ikastaro eskaintzen ditugu hegaztien identifikazioaren inguruan, batzuk harrapariei buruzkoak eta beste batzuk espezieak kantuz bereizteko. Xehetasun gehiagorako bisitatu gure agenda edo hurrengo estekak:

- Harraparien ikastaroa.

- Kantuen ikastaroa.

(-ek) bidalia Nere Zorrozua
orrialdea :
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
>
>|
Itema/orrialdea :
Zenbakia : 99
Biolovision Sàrl (Switzerland), 2003-2020