fr
en
es
eu
Bisitaria Egile ezezaguna
Ornitho Euskadi sarrera orria.
 
Erakunde laguntzaileak
Kontsultatu
  Behaketak
    - 
Azkeneko 2 egunak
    - 
Azkeneko 5 egunak
    - 
Azkeneko 15 egunak
 - 
Soinu eta irudien galeria
Informazioa
 - 
Albiste guztiak
 - 
Zure gai-zerrendan
  Laguntza
    - 
Erdi ezkutaturiko espezieak
    - 
Ikurren azalpena
    - 
FAQ (ohiko galderak)
  Erabileraren estatistikak
Mapak
 - 
Hegazti habia-egileak
 - 
Presentzia mapak
www.ornitho.eus-ri buruz
 - 
Ornitho Euskadi Saria
 - 
Legezkotasuna
 - 
Harremanetarako
 - 
Dokumentuak
 - 
Kode etikoa
 - 
Ornitho Berriak
Euskadiko Batzorde Ornitologikoa
 - 
Ezohiko Behaketen Batzordea
Proiektuak
  Hilabete bat espezie bat
    - 
Proiektuari buruz
    - 
2021, apirila
    - 
2021, maiatza
    - 
2021, Ekaina
    - 
2021, uztaila
    - 
2021, abuztua
    - 
2021, iraila
    - 
2021, urria
    - 
2021, azaroa
    - 
2021, abendua
    - 
Emaitzak
  Censo de rapaces forestales diurnas
    - 
Protokoloa
    - 
Zentsotarako laukien esleipena
  ENARAK
    - 
Proiektua
    - 
Nola parte hartu
    - 
Hitzaldiak
Bioblitz
 - 
2022ko Deialdia
 - 
Zer da Bioblitz bat
 - 
Adituak
 - 
Txostenak
Albiste guztiak
1
2
3
4
5
6
7
8
9
>
>|
Itema/orrialdea :
Zenbakia : 165
 
2023-06-1
avinews
ZATOZ BERGARAKO ENARAK EZAGUTZERA!
HITZALDIA BERGARAN.
 
Ostegunean, ekainak 1, 18:00tan Laboratorium Museoan.
 
Hitzaldi honetan Bergarako enarai buruz hitz egingo dugu. Espezie ezberdinak ezagutu ditugu eta dituzten arazoak eta babesteko arrazoiak ikusiko ditugu. 
 
Iazko emaitzak ezagutu eta hegazti intsektujale hauek babesteko Bergaran martxan dugun proiektuan parte hartu.
 

(-ek) bidalia Olatz Aizpurua San Roman
 
2023-05-16
avinews
ZATOZ BILBOKO ENARAK EZAGUTZERA!
HITZALDIA BILBON.
 
Asteartean, maiatzak 16, 19:00tan Ibaiondo Udal Zentroan, La Bolsa eraikina (Alde Zaharra).
 
Hitzaldi honetan Bilboko enarei buruz hitz egingo dugu.
Gurean dauden espezieak ezagutuko ditugu, eta haien arazoak eta babesteko arrazoiak ikusiko ditugu. 
 
Hegazti intsektujale horiek babesteko, ezagutu Bilbon martxan jarriko dugun  proiektua eta parte hartu. 
 
Zatoz eta ezagutu proiektu hau!

(-ek) bidalia Olatz Aizpurua San Roman
 
2023-05-5
avinews
ZATOZ IRURAKO ENARAK EZAGUTZERA!
HITZALDIA ETA BISITA GIDATUA IRURAN.
 
Osteguna, maiatzak 11, 18:30tan Eskola Zaharreko ekitaldi aretoa.
 
Hitzaldi honetan Irurako enarai buruz hitz egingo dugu. Espezie ezberdinak ezagutu ditugu eta dituzten arazoak eta babesteko arrazoiak ikusiko ditugu. Inguruko enara azpizuriaren habiak begiztatuko ditugu. 
 
Hegazti intsektujale hauek babesteko Iruran martxan jarriko dugun  proiektua ezagutu eta parte hartu. 
 
Zatoz eta ezagutu proiektu hau!

(-ek) bidalia Olatz Aizpurua San Roman
 
2023-05-2
avinews
VITORIA-GASTEIZ UDALERRIAN EGINIKO BELATXIKIEN BEHAKETEN ESKARIA

Antzina ugaria izan arren, mendebaldeko belatxikia (Coloeus monedula) azken hamarkadetan beherakada nabarmenetakoa izan duen espezieetako bat da (zenbait populaziok %75erainokoa). Populazioaren murrizketa hori nabarmena izan da Araban ere, gertaera hau, duela gutxi bada ere, ehiza-espezieen katalogotik ateratzeko arrazoia izan delarik. Gaur egun, Vitoria-Gasteizen daude Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) azken belatxiki ugaltzaileak. 2021eko abenduan, Espainia osoan egindako neguko azken erroldaren arabera, 66 ale inguru bizi dira bertan.Belatxikien  populazio horren ekologiaren oinarrizko alderdiei buruzko ezjakintasunak (elikatzeko habitaten edota habiak eraikitzeko aukerak esaterako), mugatu egiten du biziraupena arriskuan jar dezaketen arazoei aurrea hartzeko gaitasuna. Espezie horrek Gasteizen duen portaera espazialaren berri jakiteko, herritarren dei egiten zaie hurrengo 12 hilabeteetan zehar, espezie honi buruzko edozein behaketa jakinaraz dezaten (2023ko maiatzaren 1etik 2024ko maiatzaren 30era arte .

Honako informazio hau biltzea eskatzen da:

  1. Behaketa data (UUUU-HH-EE)
  2. Behaketa ordua (00:00-24:00)
  3. Behatutako tokien koordenatu ahalik eta zehatzenak (ahal dela gradu hamartarretan)
  4. Behatutako belatxikien kopuru maximoa
  5. Belatxikiak egiten ari diren jardueraren deskribapena (behatutako tokian pausatuak dauden edo beste nonbaitera bidean hegan; ugalketa garaian hau ziurta dezaketen jarrerak behatu badira: janaria garraiatzea, kopulak, zuloetan sartzea, materiala eramatea eta abar)
  6. Ugalketa-zantzuak izanez gero, habia izan dezakeen zuloaren deskribapena eta argazkia bidali.
  7. Eraikin batean bada, eraikinaren datuak: kalea, atari zenbakia; edo izena, eraikin historikoa bada (“Done Bizente elizako iparraldeko fatxada”…), azken finean, eraikina identifikatzeko lagungarri izan daitekeen informazio guztia.
  8. Behatzailea
  9. Garrantzitsutzat jo daitezkeen bestelako iruzkinak
  10. Behatzailearen email edota telefonoa (harremanetarako argibideren bat behar izanez gero)

Aipuak bidaltzeko, Ornitho plataforma (www.ornitho.eus) erabiltzea gomendatzen da, horrela informazioa Gasteizko Hegazti Habiagileen Atlasa (www.atlasvg.eus) garatzeko ere baliagarri izango da.Hala ere, ezinezkoa bada, informazioa zuzenean bidal daiteke honako bide hauen bitartez:

Urte baten buruan, aipu gehien aurkezten dituzten hiru lagunek opari bana jasoko dute beren ekarpenagatik.

Zalantzarik izanez gero edo argibide gehiago behar izanez gero jarri gurekin harremanetan (txepetxateam@gmail.com).

Ekimen honetan parte hartzera animatuko zaretelakoan, har ezazue agur bero bat.

Asociación Txepetxa Elkartea

www.txepetxa.org

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2023-04-24
avinews
ZATOZ ARRASATEKO ENARAK EZAGUTZERA!

HITZALDIA ARRASATEN.

Asteartean, apirilak 25, 18:30ean KULTURATEN (areto nagusian).

Hitzaldi honetan Arrasateko enarei buruz hitz egingo dugu. Gurean dauden espezieak ezagutuko ditugu, eta haien arazoak eta babesteko arrazoiak ikusiko ditugu.

Hegazti intsektujale horiek babesteko, ezagutu Arrasaten martxan jarriko dugun proiektua eta parte hartu!

Zatoz eta ezagutu proiektu hau!

https://aranzadi-enarak.eus

(-ek) bidalia Olatz Aizpurua San Roman
 
2023-04-17
avinews
ENARAK: ZATOZ BISOREA EZAGUTZERA

ENARAK: ZATOZ BISOREA EZAGUTZERA!

Hitzaldi honetan ENARAK proiektuaren bisore-web orria aurkeztuko dugu: https://aranzadi-enarak.eus

Espezie ezberdinak ezagutuko ditugu eta dituzten arazoak eta babesteko arrazoiak ikusiko ditugu.

HITZALDIA ARANZADIN

Asteazkena, apirilak 19, 19:00tan Aranzadi Zientzia Elkartean (Donostian).

Zatoz eta ezagutu bisorea!

 

Doako jarduera.

(-ek) bidalia Olatz Aizpurua San Roman
 
2023-02-7
avinews
2023 ZAPELATZ programa: Euskadiko eguneko baso-harraparien jarraipena

Euskadiko eguneko baso-harraparien jarraipen programaren (ZAPELATZ programa) helburua lurraldean gutxi ezagutzen den hegazti talde honen monitorizazio estandarizatua egitea da. Programa, Aranzadi Zientzia Elkartetik koordinatuta, honako parametro hauek kalkulatzeko aukera emango du: Agerpen-probabilitatea, Kolonizazio-, desagerpen-probabilitatea eta hautemateko probabilitatea.  Ondorioz, programa honen helburu nagusia eguneko baso-harraparien zentso estandarizatuak egitea da 5x5km-ko kuadrikuletan.

Programa honen zentso estandarizatuak 2022 urtean hasi ziren eta 2023 urtean zehar jarraituko da. Zentsoko datuak Ornitho Euskadi atariaren bitartez jasotzen dira.

Hau horrela izanda, Programa honetara murgiltzera animatzen ditugu Ornitho Euskadiko erabiltzaile guztiak, funtsezkoa baita Euskadin eguneko harraparien banaketari buruz dugun ezagutza hobetzeko.

Protokoloa esteka honetan begiratu daiteke. Zentsoko kuadrikulak esteka honetan kontsultatu daitezke.

Parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan Maite Laso koordinatzailearekin mlaso@aranzadi.eus helbidean.

Interesgarria suertatuko zaizuelakoan, agur bero bat,

Orniho Euskadi taldea.

(-ek) bidalia Maite Laso
 
2023-01-31
avinews
ONLINE HITZALDIA: GASTEIZKO HEGAZTI HABIAGILEEN ATLASAREN AURRETIAZKO EMAITZAK

ONLINE HITZALDIA: GASTEIZKO HEGAZTI HABIAGILEEN ATLASAREN AURRETIAZKO EMAITZAK

Hegazti habiagileen atlasa Ingurugiro Gaietarako Ikasteagiaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen arteko elkarlaneko proiektua da. Helburu nagusia atlas bat egitea da, udalerrian habiak egiten dituzten hegaztien banaketa espazialari buruzko ezagutza zehatza izateko, baita hegazti horien ugaritasunaren estimazio zehatzak ere.

Herritar-zientzia proiektu bat da, eta herritarren parte-hartzea aktiboki sustatzen da, 3 urteko iraupenarekin. 2022an zentso estandarizatuak egin dira Gasteizko udalerriko hainbat kuadrikuletan. 2023an zentsoekin jarraituko da. Zentsoetako datu guztiak Ornitho Euskadi atari honen bitartez jasoko dira. Gainera, proiektuan atari honen bidez jasotako ustekabeko behaketa guztiak erabiliko dira.

2022an egindako zentsoen aurretiazko emaitzak azaltzeko eta 2023ko zentsoak antolatzeko online hitzaldi bat antolatu da otsailak 7 19:00etan.

Online hitzaldira sartzeko (Zoom): https://us02web.zoom.us/j/89594870567

Hitzaldiaren IDa: 895 9487 0567

 

Ornitho Euskadiren erabiltzaile guztiak animatzen ditugu herritarren zientzia proiektu honetan parte hartzera.

Proiektuaren informazioa guztia www.atlasvg.eus webgunean ikus daiteke.

Interesgarria suertatuko zaizuelakoan, agur bero bat,

 

Orniho Euskadi taldea.

 

(-ek) bidalia Maite Laso
 
2022-11-10
avinews
III. EUSKAL KONGRESU ORNITOLOGIKOA

III. EUSKAL KONGRESU ORNITOLOGIKOA DONOSTIA (GIPUZKOA), 2022KO AZAROAK 26-27

II. Euskal Kongresu Ornitologikoa Donostian (Gipuzkoa) izango da 2022ko azaroaren 26-27 bitartean, Euskal Batzorde Ornitologikoak antolatuta, Aranzadi Zientzia Elkartearen egoitzan eta bere laguntzarekin.

Kongresura etortzeko izen-ematea irekita dago eta edozein txorizaleri irekita dago, bere ezaguntza-maila edozein dela ere. Behin-behineko egitaraua (PDF) ere prest daukagu. Gai nagusietako bat 2023an kaleratuko den “Hegazti Habiagileen Atlasa” izango da eta Atlasean jaso diren emaitzen aurrerapena emango da. Atlas berri horren aurkezpen bezala funtzionatuko du Kongresuak.

Kongresura etortzeko izen-ematea irekita jarraitzen du:

  1. Bete ezazu izena emateko orrialdea.
  2. Eta egin ordainketa beste helbide honetan.

Kongresura etortzeko prezioa 40 eurokoa izango da; 18 urtetik beherakoentzat doan.

(-ek) bidalia Maite Laso
 
2022-09-30
avinews
ENARAK: ZATOZ DONOSTIAKO ENARAK EZAGUTZERA!

ZATOZ DONOSTIAKO ENARAK EZAGUTZERA!

2022/10/04- 2022/10/15

HITZALDIAK ETA IRTEERAK DONOSTIAN.

Ekintza hauetan Donostiako enarai buruz hitz egingo dugu. Espezie ezberdinak ezagutu ditugu, beraien habiak behatu eta babesteko arrazoiak ikusiko ditugu.

Ezagutu eta parte hartu Donostiako Udaletxearekin batera martxan jarri dugun herritar-zientzia proiektu honetan hegazti intsektujale hauek babesteko.

Ekintzak:

Urriak 4: Lugaritz K.E. 19:00-20:00. “Zatoz Donostiako enarak ezagutzera” hitzaldia.

Urriak 8: Antiguon. 10:00-11:30. Irteera Antiguo auzoan zehar.

Urriak 15. Altza. 10:00-11:30. Irteera Altza auzoan zehar.

 

Doakoa. Aforo mugatua

Irteeretarako izen-ematea: 943466142 edo www.bibe.me/ekitaldiak-aranzadi

(-ek) bidalia Maite Laso
1
2
3
4
5
6
7
8
9
>
>|
Itema/orrialdea :
Zenbakia : 165
Biolovision Sàrl (Switzerland), 2003-2023