fr
en
es
eu
Bisitaria Egile ezezaguna
Ornitho Euskadi sarrera orria.
 
Erakunde laguntzaileak
Kontsultatu
  Behaketak
    - 
Azkeneko 2 egunak
    - 
Azkeneko 5 egunak
    - 
Azkeneko 15 egunak
  Espezieen banaketa
    - 
Zerynthia rumina 18-21
    - 
Harkaitz-zozo urdina 19-21
    - 
Ur-igel arrunt 19-21
    - 
Ischnura elegans 19-21
    - 
Antzandobi arrunta 20-21
    - 
Dragoitxo arrunt 19-21
    - 
Rosalia alpina 19-21
    - 
Landa-txolarrea 19-21
    - 
Mendi-tuntuna 19-21
    - 
Basakatu 15-21
 - 
Soinu eta irudien galeria
Informazioa
 - 
Albiste guztiak
 - 
Zure gai-zerrendan
  Laguntza
    - 
Erdi ezkutaturiko espezieak
    - 
Ikurren azalpena
    - 
FAQ (ohiko galderak)
  Erabileraren estatistikak
Mapak
 - 
Hegazti habia-egileak
 - 
Presentzia mapak
www.ornitho.eus-ri buruz
 - 
Ornitho Euskadi Saria
 - 
Legezkotasuna
 - 
Harremanetarako
 - 
Dokumentuak
 - 
Kode etikoa
 - 
Ornitho Berriak
Euskadiko Batzorde Ornitologikoa
 - 
Ezohiko Behaketen Batzordea
Proiektuak
  Hilabete bat espezie bat
    - 
Proiektuari buruz
    - 
2021, apirila
    - 
2021, maiatza
    - 
2021, Ekaina
    - 
2021, uztaila
    - 
2021, abuztua
    - 
2021, iraila
    - 
2021, urria
    - 
2021, azaroa
    - 
2021, abendua
    - 
Emaitzak
  Censo de rapaces forestales diurnas
    - 
Protokoloa
    - 
Zentsotarako laukien esleipena
  ENARAK
    - 
Proiektua
    - 
Nola parte hartu
    - 
Hitzaldiak
Bioblitz
 - 
2021eko Deialdia
 - 
Zer da Bioblitz bat
 - 
Adituak
 - 
Txostenak
Albiste guztiak
orrialdea :
1
2
3
4
5
6
7
8
9
>
>|
Itema/orrialdea :
Zenbakia : 149
 
2022-05-18
avinews
ENARAK PROIEKTUA: HITZALDIA ETA IRTEERA LEZON.

ENARAK: HITZALDIA ETA IRTEERA LEZON.

Ostirala, maiatzak 20, 18:00tan Lezoko Kultura Aretoan (Donibane kalea 2).

Hitzaldi honetan Lezoko enarai buruz hitz egingo dugu. Espezie ezberdinak ezagutu ditugu eta dituzten arazoak eta babesteko arrazoiak ikusiko ditugu.

Hegazti intsektujale hauek babesteko Lezon martxan dugun proiektua ezagutu eta parte hartu. Iazko emaitzak aurkeztuko ditugu eta hiriguneko enara azpizuriren habiak ikusiko ditugu.

Iraupena: 1 ordu eta 30 minutu.

Maiatza eta ekainean zehar hitzaldiak egongo dira Gipuzkoako hainbat herrietan. Informazio guztia hurrengo estekan ikus dezakezu.

 

 

(-ek) bidalia Maite Laso
 
2022-05-17
tipnews
BIOTOP: BIODIBERTSITATE TOPAKETAK MAIATZAK 21EAN. ANIMATU ETA PARTE HARTU!

BIOTOP: BIODIBERTSITATE TOPAKETAK GEOPARKEN.

Aurtengo Biotop-a maiatzak 21ean larunbatean izango da Galarretako atsedenlekuan (Elorriaga). Etorri Geoparkeko hegazti eta landareak ezagutzera, Aranzadiren eskutik. 

Irteera-orduak:

  • 09:00-10:30: Hegaztiak (gaztelania).
  • 09:00-10:30: Landareak (euskera).
  • 10:30-12:00: Hegaztiak(euskera).
  • 10:30-12:00: Landareak (gaztelania).

Talde eta plaza mugatuak. Izena-eman https://labur.eus/biotop2022 edo 943 19 24 52 telefonoan.

Deskargatzeko agiria :  Biotop2022_(1)-6564.pdf
(-ek) bidalia Maite Laso
 
2022-05-16
technews
iOS-ERAKO NATURALIST APP-AREN BERTSIO BERRIA

NaturaList aplikazioaren iOS bertsio berria (v0.1.8) eskuragarri dago jada AppStore-n. Esteka honetan deskarga daiteke.

Bi berrikuntza oso garrantzitsu ditu:

1. Zerrenda osoak sar daitezke denbora errealean.

2. Behaketak aplikazio berean edita daitezke, sinkronizatu aurretik.

 

Xehetasun gehiago nahi izanez gero, kontsultatu "dokumentuak" atalean edo esteka honetan eskuragarri dauden bideotutorialak.

Berrikuntza hau zure gustukoa izatea espero dugu.

Besterik gabe, agur bero bat bidaltzen dizugu,

Ornitho Euskadi-ko taldea

(-ek) bidalia Maite Laso
 
2022-05-11
avinews
IBILBIDE ORNITOLOGIKOAK DONOSTIAN.

Ibilbide ornitologikoak Donostian. 

2022/05/14- 2022/06/12

IRTEERA GIDATUAK DONOSTIAN.

HerritarreiDonostiakohegaztiakgerturatzekoasmoarekinbiibilbideornitogikoprestatudirahirianzehar. Hauekwww.hirilife.eus webguneaneskuragarridaude. Irteeragidatuhonetanbiodibertsitateaeta hirikoparkeenhegazti-espezieakgertutikezagutukoditugu.

Egunak:

 - Maiatzak 14, larunbata: AmetzagainaParkea (ViverosDucasse).

 - Maiatzak 20, ostirala: Aiete Parkea (Sarrera nagusian).

 - Ekainak 11, larunbata: AmetzagainaParkea (ViverosDucasse).

 - Ekainak12, igandea: Aiete Parkea (Sarrera nagusian).

 

Ordutegia: 09:00. Iraupena: 1h eta 30min. Hizkuntza: Elebitan.

Doako jarduera (Aldez aurretik izen-ematea beharrezkoa).

Izen-ematea: www.bibe.me/ekitaldiak-aranzadi  edo 943466142 telefonoan.

(-ek) bidalia Maite Laso
 
2022-05-10
avinews
ENARAK PROIEKTUA: HITZALDIA TOLOSAN.

Osteguna, maiatzak 12, 19:00tan Pleno Aretoan.

Hitzaldi honetan Tolosako enarai buruz hitz egingo dugu. Espezie ezberdinak ezagutu ditugu eta dituzten arazoak eta babesteko arrazoiak ikusiko ditugu.

Hegazti intsektujale hauek babesteko Tolosan Biodibertsitate Gunearen egitarauaren baitan martxan jarriko dugun  proiektua ezagutu eta parte hartu.

Doako ekintza: Izen-ematea beharrezkoa: biodibertsitategunea@gmail.com.

Maiatza eta ekainean zehar hitzaldiak egongo dira Gipuzkoako hainbat herrietan. Informazio guztia hurrengo estekan ikus dezakezu.

(-ek) bidalia Maite Laso
 
2022-05-6
avinews
ENAREN, ENARA AZPIZURIAREN ETA SORBELTZEN HABIAK ERREGISTRATZEKO DEIALDIA.

ENARAK: Herritar-zientzia proiektua.

ENARAK herritar-zientzia proiektu bat da. Bere helburu nagusia enara azpizurian, enara arrunta eta sorbeltzen jarraipen-programa bat martxan jartzea da Ornitho Euskadi ataria erabiliz. Proiektu honek, gainera, hegazti intsektujaleek duten garrantziari buruz eta habien babesari buruz herritarrak sentsibilizatzea da.

Hegazti kolonialen modulua.

Ornitho Euskadi atariak eskaintzen dizkigun aukeren artean, hegazti kolonial batzuen habiak erregistratzeko modulu berri bat ireki dugu. Gaur egun, modulua eskuragarri dagoen hegazti zerrenda honako hau da: enara azpizuria, uhalde-enara, haitz-enara, enara arrunta, enara ipurgorria eta sorbeltz arrunta.

Nola erregistratu datuak.

Modulu hau eskuragarri dago sarrerako formulario estandarrean. Espezie hauen datua B6 atlas-kode (umatzeko erabili daitekeen leku bat bisitatzen) edo handiagoarekin sartzean aktibatu egiten da. Formularioan, habiez gain, aleen kopurua eta bikoteak ere adierazi daitezke.

Xehetasun gehiagorako, honako gidak eta bideotutorial hauek kontsultatu ditzazkezu.

Para más detalle puedes consultar las siguientes guías y videotutoriales:

 

ENARAK bisore digitala.

Ugalketa garai honetan jasotako datuek ENARAK izeneko bisore digital berri bat elikatuko dute eta 2022 urte bukaeran egongo da eskuragarri. Gure udalerrietako habiak bistaratzea du helburu, boluntario guztien lankidetzari esker. Bisore hau aitzindaria da Euskadin eta eta Kutxa Fundazioaren 2022ko laguntzei esker finantzatu da.

 

Proiektuaren informazio eguneratua eta herrietan egongo diren hitzaldi informatiboak "Proiektua" "Enarak" atalean kontsultatu daitezke. 

Lagundu informazio gehiago lortzen espezie hauek babesteko eta kontserbatzeko!

Besterik gabe, agur bero bat bidaltzen dizugu,

Ornitho Euskadi-ko taldea

 

(-ek) bidalia Maite Laso
 
2022-03-23
avinews
GASTEIZKO HEGAZTI HABIAGILEEN ATLASA

GASTEIZKO HEGAZTI HABIAGILEEN ATLASA

Hegazti habiagileen atlasa Ingurugiro Gaietarako Ikasteagiaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen arteko elkarlaneko proiektua da. Helburu nagusia atlas bat egitea da, udalerrian habiak egiten dituzten hegaztien banaketa espazialari buruzko ezagutza zehatza izateko, baita hegazti horien ugaritasunaren estimazio zehatzak ere.

Herritar-zientzia proiektu bat da, eta herritarren parte-hartzea aktiboki sustatzen da, 3 urteko iraupenarekin. 2022. eta 2023. urteetan, zentso estandarizatuak egingo dira eta Gasteizko udalerriaren zatirik handiena hartuko dute. Zentsoetako datu guztiak Ornitho Euskadi atari honen bitartez jasoko dira. Gainera, proiektuan atari honen bidez jasotako ustekabeko behaketa guztiak erabiliko dira.

Proiektu honen barruan apirilak 1 eta 2an ornitologiaren hastapenei buruzko ikastaro teoriko-praktiko bat emango da Atarian. Informazio guztia hurrengo estekan kontsultatu daiteke.

Ornitho Euskadiren erabiltzaile guztiak animatzen ditugu herritarren zientzia proiektu honetan parte hartzera.

Proiektuaren informazioa guztia www.atlasvg.eus webgunean ikus daiteke.

Interesgarria suertatuko zaizuelakoan, agur bero bat,

Orniho Euskadi taldea.

 

(-ek) bidalia Maite Laso
 
2022-02-16
avinews
ZAPELATZ programa: Euskadiko eguneko baso-harraparien jarraipena

Eguneko baso-harrapariak maila demografiko eta biogeografikoan gutxien ezagutzen diren hegazti-taldeetako bat dira. Nahiz eta talde honetako espezie asko espezie mehatxatuen eskualdeetako, nazioko edo nazioarteko katalogoetan sartuta egon, askotan haien banaketa-eremua, populazio-tamaina eta populazio-joerak oso gutxi ezagutzen dira edo sarritan ez dira ezagutzen. Izan ere, kasu askotan espezie gutxi dira, edo populazio-dentsitate txikiak dituzte, ez dira beti erraz hautematen, eta epe luzerako hegazti arrunten monitorizazio-zentsoak ez dira egokiak.

Oro har, Euskadi ez dago errealitate horretatik kanpo. 2016-2020ko Euskadiko hegazti habiagileen atlasa egitean, egiaztatu ahal izan da hegazti talde horrentzat lurralde osoan dagoen informazioa eskasa dela. Ale ugaltzaileen presentziari buruz eskuragarri dauden datuak, kasu gehienetan, kasualak eta sakabanatuak dira, eta, beraz, ez dago espezie horiek lurraldean duten banaketari buruzko ezagutza zehatzik, ezta populazio-tamainari buruzko ezagutza zehatzik ere, jarraipena egiten zaien espezie jakin batzuetan izan ezik.

Hori dela eta, Aranzadi Zientzia Elkarteak Euskadiko Eguneko Baso-Harraparien Jarraipen Programa sortu du (aurrerantzean, ZAPELATZ programa). Programa honen helburu nagusia eguneko baso-harraparien zentso estandarizatuak egitea da, parametro hauek kalkulatzeko:

• Hautemateko probabilitatea.

• Agerpen-probabilitatea; hau da, espeziea presente dagoen laginketa-unitateen ehunekoa (5x5 km-ko UTM laukiak).

• Kolonizazio-, desagerpen-probabilitatea; hau da, espeziea agertzen edo desagertzen den laginketa-unitateen ehunekoa. Azken hori, berez, aldaketa-indize bat da espezie bakoitzaren banaketa-eremuan.

Programa berri honetara murgiltzera animatzen zaitugu, funtsezkoa baita Euskadin eguneko harraparien banaketari buruz dugun ezagutza hobetzeko. Protokoloa esteka honetan begiratu daiteke. Parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan Maite Laso koordinatzailearekin mlaso@aranzadi.eus helbidean.

Zure zain gaude! Aurkitu datozen hilabeteetan hegaztiak ikusteko beste modu bat. 6 orduko behaketarekin, modu erabakigarrian lagunduko duzu Euskadiko eguneko baso-harrapariei buruz gaur egun oraindik dugun ezagutza-eskasia betetzen. Ez ahaztu ezagutza hori beharrezkoa dela hegazti talde hau kontserbatzeko, horietako batzuk galzorian baitaude.

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2021-12-23
avinews
BI EGUN BAKARRIK GELDITZEN DIRA ORNITHO EUSKADI-KO PARKE ETA LORATEGIETAKO II.NEGUKO ZENTSORAKO

Bi egun bakarrik gelditzen dira Ornitho Euskadi-ko parke eta lorategietako II. Neguko Zentsorako. Hau, 2021eko abenduaren 25etik 2022ko urtarrila 2ra bitartean (biak barne) izango da. Dena prest?  Ohar garrantzitsu batzuk gogorarazi nahi dizkizugu:

  • Edozein parkeetan parte hartu dezakezu, baita zure lorategi, terraza edo balkoian. Azken kasu honetan, “Parte hartu” menuaren barruan “Lorategi bat gehitu” behar duzu.
  • Zerrenda osoak gomendatzen ditugu ustekabeko behaketen aldean. Nolanahi ere, ez ahaztu “Negua” proiektuaren laukitxoa aktibatzen.
  • Parke edo lorategi bakoitzeko gutxienez 15 minutuko zentsoa nahikoa da. Jakina, leku bat baino gehiago bisita dezakezu (edo berdina egun ezberdinetan) eta behatzaile bat baino gehiago egon daiteke leku berean (bakoitza bere zerrendarekin).

 

Parte hartzera animatzen zaitugu elkarlaneko zentso honetan. Jarraibide guztiak esteka honetan kontsultatu ditzazkezu.

2020ko zentsoen emaitzak esteka honetan kontsultatu daitezke.

Eguberri on eta datorren urterako gure desiorik onenak opa dizkizugu. Zentso zoriontsua izan dezazula!

Orniho Euskadi taldea.

(-ek) bidalia Maite Laso
 
2021-11-30
tipnews
HILABETEKO ERRONKA… ABENDUA.

‘Negua’ proiektua. Ornitho Euskadi-ko parke eta lorategietako hegaztien II. neguko zentsoa.

Abenduko erronka ‘Negua’ proiektuari bideratzen dugu. Proiektu hau 2020 urtean hasi zen eta parke eta lorategietako neguko hegaztiak zentsatzean datza.

Hegaztien neguko zentsoak oso baliagarriak dira ugalketa ez den aldian hegazti-populazioei buruzko hainbat parametro ezagutzeko, aldaketak banaketa geografikoan edo hauen ugaritasunean adibidez. Epe luzera, klima-aldaketak hegaztiengan duen eragina zehaztea ahalbidetzen dute, besteak beste. Tradizioz, neguko zentsoak eskandinaviar herrialdeetan egin ohi dira, hegazti jantokiak jartzen oso kultura sendotua baitago. Britainiarrek, adibidez, 1970etik daramate Garden Bird Feeding Survey egiten, hau da, milaka familiek beren etxebizitzetako lorategietan dituzten jantokietako hegaztiak zenbatzen dituzte. Estatu Batuetan, Great Backyard Bird Count da ekimen horietako bat, zentsu-protokoloekin eta antzeko helburuekin.

Euskadin, pixkanaka-pixkanaka, hegaztien behaketak gero eta jarraitzaile gehiago ditu, eta, ondorioz, gero eta gehiago dira zaletasun horretaz gozatzen duten pertsonak. Dena den, jantokiak jartzea eta horien jarraipena egitea ez dago oso zabaldua oraindik gure lurraldean. Neurri handi batean, gure lurraldea antolatzeko moduagatik ere izan daiteke hori. Azken finean, biztanle gehienak eraikin-blokeetako pisuetan bizi dira, eta jantokiak jartzeko aukerak oso txikiak, edo, askotan, aukerarik gabekoak dira. Beraz, inguruko beste herrialde batzuetako esperientziak berdintzen saia gaitezke, nahiz eta gure etxebizitzen errealitateak, hegaztiak jantokietan zenbatzearen arrakasta erlatiboki txikia izatea ekar dezakeen. Hiri handiei erreparatzen badiegu behintzat, horiek baitira, bestalde, euskal biztanleriaren kopuru handiena hartzen dutenak. Zorionez, parke eta lorategi sare zabala dugu eta guztiok, neurri handiago edo txikiagoan, lorategi eremu bat dugu gure etxebizitzatik 500 metro baino gutxiagora.

Neguko hegaztien zentsoak egiteak duen balioaz jabetuta, proiektu hau proposatzen dugu abenduko erronkarako.

2020ko proiektuaren emaitzak esteka honetan kontsultatu daitezke.

 

NOLA PARTE HARTU?

Jarraibideak.

1) Aukeratu zein lorategi edo lorategiak, parke edo parkeak zentsatu nahi dituzun. Lorategi pribatuen kasuan, gure lorategi-moduluaren bitartez alta eman beharko diezu oraindik egin ez baduzu. Honi buruz informazio gehiago nahi izanez gero, hurrengo estekan aurki dezakezu.  Bestela, zure behaketak parke edo lorategi publiko horrekin erlazionatzeko ziurtatu puntu hori bat dagoela. Puntu horia ez badago, bidali mezu bat alta emateko (ornitho@aranzadi.eus).

2) Zentsoaren egunean eta orduan, behatzen duzunaren zerrenda oso bat egin, behaketak, 'Negua' proiektuarekin lotuz. Horrelako zerrendak nola egiten diren zalantzarik baduzu, begiratu gure tutorialak esteka honetan.

3) Zentsoak 2021eko abenduaren 25etik 2022ko urtarrila 2ra bitartean (biak barne) egingo dira. Zentsoak 15 minutuko iraupena izango du gutxienez, eta parke handienetarako beharrezko iruditzen zaigun denborara luzatuko da. Posible bada, goizeko lehen orduan egingo dira (egunsentitik 4 ordu) edo arratsaldeko azken orduan (ilunabarra baino 2 ordu lehenago). Egun horietan zehar parke bat behin baino gehiagotan zentsatu daiteke.

4) Zentso eguna baino lehen, ingurua bisitatzea gomendatzen dizugu, inguruarekin eta bertan egon daitezkeen espezieekin ohitzen joateko. Datu guztiak baliagarriak eta interesgarriak dira, bai parke handi bat bisitatzen baduzu edo lorategi txiki batean edo terrazan ikusten duzuna kontatzen badiguzu.

Ikusten duzunez, parte hartzea oso erraza da. Anima zaitez.

(-ek) bidalia Maite Laso
orrialdea :
1
2
3
4
5
6
7
8
9
>
>|
Itema/orrialdea :
Zenbakia : 149
Biolovision Sàrl (Switzerland), 2003-2022