fr
en
es
eu
Bisitaria Egile ezezaguna  
www.ornitho.eus sarrera orria.
 
Erakunde laguntzaileak
Kontsultatu
  Behaketak
    - 
Azkeneko 2 egunak
    - 
Azkeneko 5 egunak
    - 
Azkeneko 15 egunak
  Espezieen banaketa
    - 
Gardatxo 15-17
    - 
Larus cachinnans 15-18
    - 
Zata arrunta 15-18
    - 
Orkatz 15-16
    - 
Musker berde 15-16
    - 
Calopteryx virgo 15-16
    - 
Enara arrunta 15-17
    - 
Txinbo papargorrizta 15-18
    - 
Miru gorria 16-18
 - 
Soinu eta irudien galeria
Informazioa
 - 
Albiste guztiak
 - 
Zure gai-zerrendan
  Laguntza
    - 
Erabiltzaileen sarbide eskubideak
    - 
Erdi ezkutaturiko espezieak
    - 
Ikurren azalpena
    - 
FAQ (ohiko galderak)
  Erabileraren estatistikak
Mapak
 - 
Hegazti habia-egileak
 - 
Presentzia mapak
www.ornitho.eus-ri buruz
 - 
Legezkotasuna
 - 
Harremanetarako
 - 
Dokumentuak
 - 
Kode etikoa
 - 
Ornitho Berriak
 - 
Ornitho Euskadi Saria
Euskadiko Batzorde Ornitologikoa
 - 
Ezohiko Behaketen Batzordea
Bioblitz
 - 
Zer da Bioblitz bat
 - 
2018ko Deialdia
 - 
Adituak
 - 
Txostenak
Albiste guztiak
orrialdea :
 
 
1
2
3
4
5
6
>
 
Itema/orrialdea :
Zenbakia : 55
 
2018-06-28
avinews
PAGAUSOEI BURUZKO INFORMAZIO ESKARIA

Jakina den bezala, pagausoa espezie zinegetiko bat da eta bere bizi-zikloko prozesu ezberdinen inguruan ahalik eta informazio gehien biltzea interesatzen da, Administrazioei ahalik eta datu zehatzenak emateko helburuarekin, espeziearen kudeaketa hobe bat bermatze aldera. Bereziki, umatze garaiko fenologia ahalik eta zehaztasun handienarekin ezagutzeko interesa daukagu. Badirudi uso batzuk abuztuan, eta baita beranduago ere, oraindik umatzen ari direla. Horregatik, abuztuaren 1etik aurrera ugaltze prozesu betean hautematen diren pagausoen atlas kodea sartzeko eskaera egiten dugu, hau da, C atlas kodea dutenak, hegaztiak inkubatzen edo txitekin daudela adierazten duena.

Eskerrik asko zure laguntzagatik!

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2018-06-22
avinews
EUSKADIKO I BIOBLITZA 172 ESPEZIE HAUTEMANDA AMAITU ZEN

Pasa den ekainaren 9an Euskadiko I Bioblitza antolatu zen Ametzagaina Parkean (Donostia). Bertaratutako 100 lagunek eta onddo, intsektu, araknido, anfibio eta narrasti, hegazti eta ugaztunetan adituek osatutako taldeak guztira 172 espezie aurkitu zituzten. Egun osoan zehar metereologia ezegonkorra izan zen nagusi, batezbesteko 10 km/h-ko haizea, 17 ºC inguruko tenperatura eta gutxi gorabehera 10 mm prezipitazio pilatu zirelarik, batez ere goiz erditik arratsalde erdira arte erori zena.

Esteka honetan jardunaldiko txostena eta espezieen zerrenda kontsultatu daitezke. Aipamen guztien artetik nabarmentzekoa da Trichoderma tremelloides, orain arte Aranzadiren herbarioan agertzen ez zen onddoa. Aipamen hau ziurrenik Euskadirako lehengoa izango da eta baliteke Penintsularako ere hala izatea.

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2018-06-11
tipnews
URGENTE: GOOGLE MAPS

Debido al cambio en la política de uso de Google Maps en páginas web, en el momento actual sólo está dispone Open Street Map como capa base del mapa que utilizamos para localizar nuestras observaciones. Estamos haciendo los trámites pertinentes con Google para restaurar también la capa de Google satélite con el fin de facilitar al máximo la ubicación geográfica de las citas. Esperamos resolver este asunto durante los próximos días. 

Sin otro particular, te mandamos un cordial saludo,

El equipo www.ornitho.eus

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2018-05-31
tipnews
EUSKADIKO LEHENENGO BIOBLITZA ANTOLATZEN DUGU

Bioblitz bat leku eta data zehatzetan elkarlanean egindako laginketa bat da, talde taxonomiko bat edo hainbatena. Beste era batean esanda, Bioblitz bat herritarren zientzian oinarritutako ekitaldi partehartzaile bat da, leku eta data zehatz batzuetan dauden espezie kopuru maximoa erregistratzea helburu duena.

Bioblitzen jatorria Ameriketako Estatu Batuen Parke Nazionalen Zerbitzuak izandako ekimen batean dago, 1996. urtean Washington D.C.-n egin zena. Bioblitz hartan, Kenilworth-eko Ur-Lorategietan antolatu zena, 1.000 espezie inguru erregistratu ziren. Geroztik asko dira mundu osoko hainbat hiri eta naturgunetan antolatu diren Bioblitzak.

Euskadin, orain arte, ez da inoiz Bioblitz bat burutu. Aranzadi Zientzia Elkarteak, lurralde honetako naturaren historiaren ezagutzan aitzindaria, urtero Bioblitz bat antolatuko du hemendik aurrera: Bioblitz Euskadi.

Helburu zientifiko bat betetzeaz gain (leku batean dauden espezieen zerrenda osatzea), Bioblitz bat primerako tresna da formakuntza, ingurumen hezkuntza eta zientziaren sustapen alorretan.

Euskadiko I Bioblitz-ean parte hartzera gonbidatzen zaitugu, bertaratu besterik ez edo aditu bezala etor zaitezke, gainontzeko adituekin elkarlanean aritu edo oraingoz hartuta ez dagoen edozein talde taxonomikoren buru izan zaitezke.

 

DEIALDIA:

2018ko Bioblitz Ornitho Euskadi edizioa Ametzagaina Parkean ardaztuko da, Donostiako udalerrian. Ekainaren 9an gauzatuko da, 00:00etatik 24:00etara. Emaitzak ekainaren 11ko astean zehar jakinaraziko dira.

Ikerketa eremua:

Ametzagaina Parkea Donostia udalerriko hiri inguruan kokatutako parke bat da. 38 ha hartzen ditu eta hiriko parkerik handiena da. Bertako baso hostogalkor azalera garrantzitsua du, batez ere haritzez osatua dagoena. Basoa ez diren eremuak, hein handi batean, belardiak dira. Guzti honengatik, gaur egun udalerriko hiri-egitura barruan topa daitekeen basa-bizitzaren babesleku garrantzitsuenetako bat da Ametzagaina parkea.

Oinarrizko estazioa:

Oinarrizko estazio bat ezarriko da boluntarioen topaleku gisa eta laginketei hasiera emateko. Estazioa parkeko piknik gunean kokatuko da, sagastien eremuaren ondoan. Halaber, oinarrizko estazioan zentsoen bilakaerari buruzko informazioa emango da denbora errealean (talde taxonomiko bakoitzeko hautemandako espezie kopurua).

Ordutegia:

Talde taxonomiko ezberdinen laginketak egun osoan zehar burutuko dira. Jarraian laginketa desberdinen ordutegia zehazten da:

  • 22:00 (2018/06/08)- 02:00 (2018/06/09) (4 h): Saguzarrak.
  • 07:00 - 09:00 (2 h): Hegaztiak.
  • 09:00 - 11:00 (2 h): Ugaztun lurtarrak.
  • 09:00 - 12:00 (3 h): Onddoak.
  • 11:00 - 14:00 (3 h): Burruntziak eta narrastiak.
  • 14:00 - 17:00 (3 h): Koleopteroak.
  • 17:00 - 19:30 (2,5 h): Araknidoak.
  • 19:30 - 22:00 (2,5 h): Hegaztiak.
  • 22:00 - 24:00 (2 h): Anfibioak eta hegazti gautarrak.

 

ADITUAK:

Hurrengo loturan laginketetan egongo diren adituen taula kontsultatu dezakezu.

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2018-05-23
avinews
BI TALDE BERRI ZABALTZEN DITUGU: ARAKNIDOAK ETA KOLEOPTEROAK

Atsegin handiz jakinarazten dizuegu bi talde berri zabalduko ditugula: araknidoak (armiarmak eta opilioiak) eta koleopteroak (kakalardoak). Kasu bietan talde oso zabalak dira, milaka espezierekin eta kasu askotan identifikatzen oso zailak direnak. Arrazoi honengatik, oraingoz espezie gutxi batzuk baino ez ditugu jarriko eskuragarri irekiko ditugun taxon berri hauetan. Kasu guztietan identifikatzeko errazak diren espezieak izango dira, haietako batzuk mehatxatuta daude edo bertako basoen kontserbazio egoeraren bioindikatzaile gisa interesa dute, adibidez arkanbelearen kasuan bezala.

Araknidoen kasuan, eskuragarri dauden espezieak hauek dira:

  • Uroctea durandi.
  • Araneus diadematus.
  • Argiope bruennichi.
  • Argiope lobata.

Koleopteroen kasuan, eskuragarri dauden espezieak hauek dira:

  • Cerambyx cerdo.
  • Rosalia alpina.
  • Lucanus cervus.

Laster espezie batzuk gehiago irekiko ditugu eta espezie hauek identifikatzeko gida sinple batzuk argitaratuko ditugu. Bestalde, bi talde aurreratu hauetako batean aditua baldin bazara jakinarazi iezaguzu, erabiltzaile aurreratu gisa alta emateko aukera dago eta. Kasu horretan askoz espezie gehiago sartu ahal izango dituzu.

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2018-05-7
tipnews
FORMAKUNTZA IKASTAROAK, 2018

www.ornitho.eus dauden talde taxanomiko desberdinak osatzen duten espezieak identifikatzeko formakuntza bultzatzeko, ondoko ikastaroak eskeintzen ditugu.

Anfibioak identifikatzeko ikastaroa. Gaueko irteera.

  • Antolatzailea: Sociedad de Ciencias Aranzadi.
  • Lekua: Kiosko del Boulevard, Donostia.
  • Data: 2018/05/12.
  • Ordutegia: 21:00.
  • Dohaineko ikastaroak, plazak agortu arte.
  • Matrikula eta informazioa: http://www.bibe.me/ekitaldiak-aranzadi.
  • Babeslea: Kutxa Fundazioa.
  • Oharra:Zubimuxu Parkea eta Errotatxo putzua bisitatuko dugu bizikletaz. Parte hartzaileak norberaren bizikleta ekarri beharko dute. Haurrak arduradun batekin joan beharko dute.

Tximeletak identifikatzeko ikastaroa.

  • Antolatzailea: Zerynthia Elkartea.
  • Lekua: Ekoetxea Txingudi, Plaiaundi, Parke Ekologikoa, Irun.
  • Data: 2018/06/03.
  • Ordutegia: 11:00-18:00.
  • Plaza mugatuak: 25 plazak.
  • Matrikula eta informazioa: http://www.bibe.me/ekitaldiak-aranzadi
  • Babesleak: www.ornitho.eus. Laguntzailea: Ekoetxea Plaiaundi.

Zuhaitz zaharren intsektu emblematiko eta mehatxatuen identifikazio ikastaroa. 

Edizio bat baino gehiago egingo da:

  • Antolatzailea: Aranzadi Zientzia Elkartea.
  • Dohaineko ikastaroak, plazak agortu arte.
  • Matrikula eta informazioa: http://www.bibe.me/ekitaldiak-aranzadi
  • Babeslea: Kutxa Fundazioa.

1.go aukera:

  • Lekua: Intxaurrondo K.E., Donostia.
  • Data: 2018/06/13, 19:00-20:30 (teoria); 2018/06/16, 10:30 (irteera praktikoa).

2.go aukera:

  • Lekua: Okendo K.E., Donostia.
  • Data: 2018/06/20, 17:30-19:00 (teoria); 2018/06/23, 10:30 (irteera praktikoa).

3.go aukera:

  • Lekua: Egia K.E., Donostia.
  • Data: 2018/06/26, 17:30-19:00 (teoria); 2018/06/30, 10:30 (irteera praktikoa).

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2018-05-3
tipnews
TXIMELETAK HASTAPEN IKASTAROA

Ikastaro teoriko- praktiko honetan honetan eguneko eta gaueko tximeletan biología eta ekologia ikasiko ditugu. Euskadin ditugun eguneko tximeleta espezieak ezagutuko ditugu, kontserbazio arazo gehienak dituztenak azpimarratuz. Gainera, tximeleta zailenak identifikatzeko behar diren gakoak ere ikusiko ditugu. Azkenik, www.ornitho.eus plataformaren erabilera ikasiko dugu, gure behaketak komunitate zientifikoarekin partekatzeak duen garrantzia ikusiz.

  • Eguna: 2018ko ekainaren 3ª.
  • Egitaraua:

11:00-14:00: Eguneko tximeletak ezagutzeko teoria.

16:30-18:00: Tximeletan behatzeko eta identifikatzeko irteera praktikoa Plaiaundin.

  • Lekua: Ekoetxea Txingudi, Plaiaundiko Parke Ekologikoa, Irun.
  • Prezioa: 15€ (10€ Aranzadiko eta Zerynthiako bazkideak).

Ikastaroa Zerynthia Elkarteak emango du.

Plaza mugatuak. Izena ematea: http://www.bibe.me/ekitaldiak-aranzadi

Informazio gehiago: 943466142 edo mlaso@aranzadi.eus

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2018-03-19
tipnews
HEMENDIK AURRERA HILDAKO EDO ZAURITUTAKO ANIMALIEN BEHAKETAK ERREGISTRATU DITZAKEZU

Hemendik aurrera hildako edo zauritutako animalien aipamenak sartzeko modulu bat eskuragarri jartzen dugu. Behaketak sartzeko formulario estandarrean topatuko duzu, "Beste datu/informazio batzuk" atalean. Behin aktibatuta, formularioan "Hurrengoa" botoia sakatuta, formulario berri bat irekiko zaizu aurkikuntzari dagozkion datuak sartzeko (aurkikuntza edo heriotzaren kausa eta baldintzak, etab.).

Modulu hau erabiltzean Euskadin faunaren heriotzaren kausen eta eremuen mapa bat sortzen lagunduko duzu, aldi berean puntu problematikoak identifikatzeko balioko duena. Puntu hauen identifikazioak berebiziko garrantzia izango du kausa ez-naturalengatik gertatutako faunaren heriotzak murrizte aldera neurriak hartu ahal izateko.

Berrikuntza hau zure gustukoa izatea espero dugu. Besterik gabe, agur bero bat bidaltzen dizugu,

www.ornitho.eus-eko taldea.

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2018-03-1
avinews
2018: ARABAN ETA GIPUZKOAN ELKARLANEAN PIZIDOEN LAGINKETA BAT EGITEKO DEIALDIA

POCTEFA Habios piriniotar proiektuaren esparruan, jarduera bat garatzen ari da pizidoen banaketa geografikoaren gaineko ezagutza hobetzeko, Pirinioetako mendigunean eta inguruko sektoreetan «elkarlaneko laginketa» bat eginez. Horrenbestez, ugalketa garaian populazioen kokapena zehaztu nahi da eta, bide batez, beste egitasmo batzuei leku egitea, esaterako, Pirinioetako bi isurialdeetan atlas ornitologikoak eguneratzea.

Egitasmoa borondatez atxikitzen diren ornitologoen elkarlaneko ahalegin moduan planteatu da, 2017ko eta 2018ko denboraldietan beraien erregistroak emateko konpromisoarekin. Lehenengo urtean azterketaren esparruaren zati batean hartu ziren laginak, eta 2018ko udaberrian landa lanean jarraitu nahi da, gune berriak hartuz. Jasotako datuekin jendaurrean zabalduko den txosten bat egingo da. Euskadiri dagokionez, lanerako lurraldeak dira Araba eta Gipuzkoa. Parte hartzeko bi modalitate proposatzen dira:

  1. Landa eremuan modu «oportunistan» lortutako aurkikuntzak jakinaraztea, pizidoen edozein espezieren gainekoak (baina bereziki eskatzen dira okil ertain eta okil beltzenak). Erregistroak gure plataformako formulario estandarraren bitartez igo behar dira www.ornitho.eus.
  2. Bakarrik okil ertainarekin. Helburua da banaketa eremu nagusiaren periferiako sektoreak ebaluatzea. Landa laginketak egitea planteatzen da, metodologia jakin batekin, lan unitate jakin batzuetan (10x10 km-ko eta 1x1 km-ko UTM laukiak); horiek aukeratu dira garai bateko aipamenak daudelako, berretsi gabeko behaketak, edo ez dakigulako okil ertainaren presentzia «egonkorra» den. Behaketek prozesu estandarizatu bati jarrai behar diote, eta horretan sartzen da habitat potentzialetako entzute guneak egitea (hariztiak), 2018ko otsailetik apirilera. Modalitate honetan parte hartzeko interesa dutenak Txema Fernandezekin jarri daitezke harremanetan (jofernandez@hazi.eus), jarraibide zehatzak jasotzeko eta laginketaren unitateak banatzeko.

Eskerrik asko deialdiari erantzuteagatik.

Jarduera honetan partaide dira POCTEFA Habios, Arabako Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Hazi Fundazioa, Aranzadi Zientzia Elkartea, Itsas Enara Ornitologi Elkartea, Arabako Naturaren Arabako Natur Institutua, Nafarroako Gobernua, Aragoiko Gobernua, Centre Tecnològic Forestal de Catalunya, Conselh Generau d’Aran, Institut Catalá d’Ornitologia, LPO/BirdLife, Association des Naturalistes de l’Ariege, Office National des Fôrets eta www.ornitho.eus eta eBird plataformen kudeatzaileak.

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2018-01-29
tipnews
MODULU BERRI BAT ZABALDU DUGU ZURE LORATEGI EDO JANTOKIKO AIPAMENAK SARTZEKO

Txoriak joaten diren lorategi, balkoi edo jantoki bat baldin baduzu, gehitu dugun modulu berria erabiltzea gomendatzen dizugu: Lorategiko hegaztiak.

Horretarako, "Parte hartu" menuaren barruan "Lorategiko hegaztiak" deituriko atal berri bat ikusiko duzu. Bertan, lorategi berriak erregistratu eta haiei loturiko aipamenak gehitu ahalko dituzu. Tresna ezin hobea da hegaztien behaketan hasiberriak direnentzat eta hegazti eta jantokien inguruko heziketa-ekimenetan erabiltzeko. Modulu honetan dagoen hegaztien zerrenda parke, lorategi eta jantokietan aurkitu ditzakegun espezie arruntenetara mugatuta dago.

Ekimen hau zure gustukoa izatea espero dugu. Zalantzaren bat izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan ornitho@aranzadi.eus-en bitartez.

www.ornitho.eus-eko taldea.

(-ek) bidalia Juan Arizaga
orrialdea :
 
 
1
2
3
4
5
6
>
 
Itema/orrialdea :
Zenbakia : 55
Biolovision Sàrl (Switzerland), 2003-2018