fr
en
es
eu
Bisitaria Egile ezezaguna
Ornitho Euskadi sarrera orria.
 
Erakunde laguntzaileak
Kontsultatu
  Behaketak
    - 
Azkeneko 2 egunak
    - 
Azkeneko 5 egunak
    - 
Azkeneko 15 egunak
  Espezieen banaketa
    - 
Zerynthia rumina 18-21
    - 
Harkaitz-zozo urdina 19-21
    - 
Ur-igel arrunt 19-21
    - 
Ischnura elegans 19-21
    - 
Antzandobi arrunta 20-21
    - 
Dragoitxo arrunt 19-21
    - 
Rosalia alpina 19-21
    - 
Landa-txolarrea 19-21
    - 
Basakatu 15-21
 - 
Soinu eta irudien galeria
Informazioa
 - 
Albiste guztiak
 - 
Zure gai-zerrendan
  Laguntza
    - 
Erdi ezkutaturiko espezieak
    - 
Ikurren azalpena
    - 
FAQ (ohiko galderak)
  Erabileraren estatistikak
Mapak
 - 
Hegazti habia-egileak
 - 
Presentzia mapak
www.ornitho.eus-ri buruz
 - 
Legezkotasuna
 - 
Harremanetarako
 - 
Dokumentuak
 - 
Kode etikoa
 - 
Ornitho Berriak
 - 
Ornitho Euskadi Saria
Euskadiko Batzorde Ornitologikoa
 - 
Ezohiko Behaketen Batzordea
Proiektuak
  Hilabete bat espezie bat
    - 
Proiektuari buruz
    - 
2021, apirila
    - 
2021, maiatza
    - 
2021, Ekaina
    - 
2021, uztaila
    - 
2021, abuztua
    - 
2021, iraila
    - 
Emaitzak
Bioblitz
 - 
Zer da Bioblitz bat
 - 
Txostenak
 - 
Adituak
 - 
2021eko Deialdia
Albiste guztiak
orrialdea :
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
>
>|
Itema/orrialdea :
Zenbakia : 128
 
2021-10-5
tipnews
BIOBLITZ ORNITHO EUSKADI BERRIRO ANTOLATZEN DUGU URRIAK 23AN. ANIMATU PARTE HARTZERA!

2021eko Bioblitz Ornitho Euskadi edizioa Bizkaiko Meatzaldeako Biotopo Babestuan izango da. Urriaren 23an izango da, 09:00tatik 14:00etara.

Meatzaldeako Biotopo Babestua Bizkaiko mendebaldean dago. 900 hektarea baino gehiagoko azalera hartzen du eta populazio handiko hirietatik gertu egonda ere, naturzale gutxi ibiltzen dira eremu honetan eta, beraz, aipamen gutxi daude Biotopo honetarako. Testuinguru honetan, 2021eko Bioblitzaren helburua Biotopo Babestuan dauden espezieen aberastasuna eta haien banaketa espaziala hobeto ezagutzea da.

Oinarrizko estazio bat ezarriko da boluntarioen topaleku gisa eta laginketei hasiera emateko. Estazioa Ekoetxea Meatzaldean-Peñas Negras-en kokatuko da (La Arboleda errepidea, Muskiz 1,6km Ortuella). Iristeko Xehetasun gehiago nahi izanez gero, klikatu esteka honetan.

Bioblitz hau parte hartu nahi duten pertsona guztiei irekita dago, bai bere kabuz laginketak eginez bai laginketa gidatuetan parte hartuz. Orokorrean, Ornitho Euskadiko erabiltzaile guztiei dei egiten zaie urriaren 23an, larunbata, Meatzaldeako gunera joatea eta behaketak atarian sartzeko.

Talde taxonomiko ezberdinen laginketak goiz osoan zehar burutuko dira. Jarraian laginketa gidatuen ordutegia zehazten da:

  • 09:00 - 10:30: Hegaztiak.
  • 10:45 - 11:30: Ornitho Euskadi atariari buruzko hitzaldia.
  • 12:00 - 14:00: Anfibioak, narrastiak eta odonatuak.
  • 12:00 – 13:00: Hegaztiak. Familientzako tailerra.

Gidatutako laginketetan parte hartzeko aforoa mugatua denez, BIBE plataforma bidez eman behar da izena: www.bibe.me/ekitaldiak-aranzadi

BIOBLITZ ORNITHO EUSKADIko informazioa guztia esteka honetan kontsultatu daiteke. 

(-ek) bidalia Maite Laso
 
2021-09-30
tipnews
HILABETEKO ERRONKA… URRIA

Landa-txolarrearekin jarraitzen dugu.

Iraileko erronkan ez dugu landa-txolarrearen Passer montanus behaketarik jaso. Hori dela eta, urrian zehar txolarre honen bila jarraitzeko proposamena egiten dugu, azken urteotan gainbehera nabarmenean baitago.

Iraileko erronkan azaldu bezala, espeziea sedentarioa da eta beraz, hilabete hauetan behatutako banakoak hurrengo udaberrian inguru horretan ugaltzen direnak izango dira ziurrenik.

Beheko presentzia-mapan ikus daiteke orain arte landa-txolarreari buruz dugun informazioa (berdez espeziea hauteman den laukiak). Oso garrantzitsuak dira, batez ere, espeziearen presentzia ezagutzen ez den eremuetako aipamenak.

Beti bezala balio berezia izango dute zerrenda osoei lotutako behaketek eta aztertze negatiboek (nahikoa da '0' bat jartzea aleen zenbaketan).

(-ek) bidalia Maite Laso
 
2021-08-20
tipnews
HILABETEKO ERRONKA… IRAILA

Iraileko erronka landa-txolarrearengan Passer montanus bideratzen dugu. Passeridae familiako hegazti paseriforme bat da. Txolarre hau etxe-txolarrea baino pixka bat txikiagoa da, eta argi eta garbi bereizten da pileoan eta garondoan duen gaztaina-koloreagatik eta masaileko orban beltzagatik.

Iberiar penintsula osoan aurkitzen da eta gure lurraldean espeziea sedentarioa da. Habitat ugarietan aurkitzen da baino nekazaritza-paisaiak nahiago ditu, zuhaiztiak tartekatzen diren zelaiak dituztenak. Parke eta baratzeetan ohikoa da, baita herri zein hirietan ere.

Euskadin populazioa gainbeheran dago azken urteetan. Litekeena da beherakada horren arrazoietako bat landa-ingurunean gertatzen ari diren aldaketa ezberdinen batura izatea, hala nola bioziden erabilera edo landazabala uztea edo hondatzea.

Espezie honen gainbeherarengatik eta ezagutza sendotzeko helburuarekin, landa-txolarrearen ahalik eta aipamen gehien egitera animatzen zaituztegu. Balio berezia izango dute zerrenda osoei lotutako behaketek eta aztertze negatiboek (nahikoa da '0' bat jartzea aleen zenbaketan). Beti izango dira baliozkoak, nolanahi ere, ustekabezko aipamenak.

Orain arte bildutako aipamenen banaketa ikus dezakezu esteka honetan.

(-ek) bidalia Maite Laso
 
2021-07-30
tipnews
HILABETEKO ERRONKA... ABUZTUA

KAKALARDO ZERAMBIZIDOAK.

Kakalardo zeranbizidoak beraien antena luzeengatik ezagunak diren koleoptero xilofagoz (hau da, egurrez elikatzen dira) osaturiko  familia bat dira. Kakalardo familia ugarienetarikoa da, mundu mailan 25.000 zeranbizido espezie baino gehiago izanik.

Europako zeranbizido batzuk mehatxupean daude, geroz eta urriagoak diren pagadi edo harizti helduekiko daukaten menpetasunaren ondorioz. Euskadin Rosalia alpina eta Cerambyx cerdo dira zeranbizido espezie adierazgarrienetariko bi. Biak interes komunitariodunak; lehena, gainera, lehentasuna duen espeziea. Espezie hauen banakoak eta populazioak detektatzea, beraz, hauen kontserbaziorako berebizikoa da.

Abuztuko erronka beraz, zeranbizido espezie hauei eskainiko diegu. Hauen identifikazioari buruz pixka bat gehiago jakin nahi baduzu, bere garaian argitaratu genuen eta esteka honetan aurkitu dezakezun  gida deskargatzera animatzen zaitugu. Gainera, hirugarren espezie bat ere izango dugu erronkan, Cerambyx welensii, ugariagoa den eta gertuko duen C. cerdo-ren oso antzekoa. C. welensii oso zabalkunde mediterranearra duen kakalardoa da eta orain dela gutxi Euskadi hegoaldean izan da zitatua. Espezie hau ezberdintzeko kolorazioan fijatzea komeni da (C. cerdo-k baino kolore marroiagoa du, ez da hain beltza), baita elitroek bukaeran hartzen duten forman ere, C. welensii espeziean forma borobilagoa eta bizkarraldearen luzera-ardatzerantz muxarratua, C. cerdo espeziean aldiz, zuzena da. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, hurrengo estekara jotzea gomendatzen dizugu.

Hortaz, R. alpinaC. cerdo eta C. welensii espezieen inguruan dugun jakintza sendotzeko, abuztuan zehar animalia hauen zita posible guztiak igotzera animatzen zaitugu. Hauek aurkitzeko hoberena zuhaitz oso helduetan bilatzea da, are gehiago lehorrak edota erorita baldin badaude; pagoak R. alpina-ren kasuan eta haritzak Cerambyx espezieen kasuan. Egun eguzkitsu eta beroak dira hoberenak; egun hotz eta euritsuak ekidin. R. alpina eguneko espezie bat da, Cerambyx-ak aldiz, ilunabarrekoak.

Bestalde, hurrengo estekan ekainekko erronkako emaitzak kontsultatu ditzakezu jada. Ikusiko duzunez, proiektuak bere arrakasta sendotzen jarraitzen du, 2021-eko ekainean, aurreko bost urteetako ekaineko zita kopuruaren media baino %232 gehiago izanez.

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2021-07-1
tipnews
HILABETEKO ERRONKA…UZTAILA

Dragoitxo arrunt

Uztaileko erronka Dagroitxo arruntari (Tarentola mauritanica) eskeintzen diogu. Iberiar Penintsulako bi espezie gekonidoetako bat da. Narrasti txikien talde hau, hala ere, munduko beste eskualde batzuetako espezieetan aberatsa da, nagusiki gune tropikaletan. Euskadin espezie hau bakarrik aurkitzen dugu eta duela gutxitik.  10 cm inguru dituen saurioa da, gautarra, eta igotzeko joerak ditu: behatzetan moldaerak ditu, belkroaren antzekoak, eta gainazal oso leunetan gora igotzeko aukera ematen diote, buruz behera ere egon daitekeelarik. Gainera, espezie antropofiloa da, sarritan hiriguneetan aurkitzen dena. Oso ohikoa da gauez ikustea, etxeetak hormetan gora (batzuetan barnean edo sabaian ere bai), farolen argitan bere elikagaia bilatuz: eltxoak, sitsak edo mota guztietako artropodoak.

Bere jatorrizko banaketa, Mediterraneoko klimari lotua dago bere izen zientifikoak iradokitzen duen bezala eta duela urte batzuk hasi zen Penintsulako iparralderantz hedatzen. Jakina da hedapen hau, neurri batean behintzat, giza garraioari esker eman dela: bere igotzeko joeraren eta antropofiloaren ondorioz, sarritan tren-bagoietan edo merkantzietan babesten da eta ondoren hainbat lekutara garraiatzen dute, normalean hiriberri edo eremu urbanizatuetan. Hara iritsitakoan, baliteke, itxuraz, hirietan geratzeko duen joerari eta hiriek dituzten mikroklima bereziari eta ingurumen-baldintzei esker, populazio txikiak ezartzea lortzen du, nahiz eta jatorrizko banaketa-mailatik kanpo egon.

Euskadin duela 15 urte baino gehiagotik ezagutzen da bere presentzia, baina, batez ere, azken urteetan, eta ziurrenik klima-aldaketak lagunduta, badirudi haren populazioak gora egiten ari direla. Espezie honen banaketari buruz dugun ezagutza sendotzeko, ahalik eta aipamen gehien egitera animatzen zaituztegu. Aztertze negatiboak ere baliotsuak dira (nahikoa da '0' bat jartzea aleen zenbaketan).

Batez ere espezie gautarra da, askotan hormak argiztatzen dituzten farolen inguruan ikusten dena, non argiak erakartzen dituen sitsen zelatan egoten den. Hala ere, eguzkiaren azken orduetan ere ikus daiteke, babeslekuren batetik gertu eguzkia hartuz berotzeko, batez ere gure eskualdean, oraindik hotz samarra bere gusturako.

Orain arte bildutako aipamenen banaketa ikus dezakezu esteka honetan.

(-ek) bidalia Maite Laso
 
2021-05-25
tipnews
HILABETEKO ERRONKA…EKAINA

Antzandobi arrunta.

Antzandobiak harrapariak diren hegazti paseriformeen familia bat dira, hemisferio borealaren zati handi batean banatuak, baita Afrika eta Asiako hego-ekialdean ere. Euskadin hiru espezie ugaltzaile aurkitzen ditugu: antzandobi arrunta, antzandobi kaskagorria eta  antzandobi handia (duela gutxi banandu den espeziea).

Ekaineko erronka antzandobi arruntarengan bideratzen dugu. Iberiar penintsularen kasuan, banaketa-eremua iparraldera mugatzen duen espezie bat da. Atlantikoko landazabal tradizionalaren adierazgarri den hegaztia da. Azken urteetan, hala ere, antzandobi arruntaren populazioek beherakada nabarmena jasan dute, bai ale kopuruari dagokionez (gero eta antzandobi gutxiago daude), bai banaketari dagokionez (espeziea desagertzen ari da lehen ohikoa zen eremuetatik). Espainia iparraldeko 100 laginketa gune baino gehiagotan oinarritutako duela gutxiko azterlan batek (Tellería, 2018) ondorioztatu zuen antzandobi arruntaren kontserbazioa arriskuan egon daitekeela (1) berotze globalaren ondorioz (eremu altuagoetara eta hotzagoetara joatea espero daiteke), baita (2) bere habitata murriztearen ondorioz ere (basoa hedapenaren eta landa uztearen ondorioz) eta (3) inguruko populazioaren arazoak tokiko galerak konpentsatzearen ondorioz. Bestalde, SEO/BirdLifeko SACRE Programak espeziearentzako joera egonkorra lortzen du 1998-2020 aldian. Lekuko beste proiektu batzuek, hala nola Donostiako hegazti habiagileen atlasak, laster argitaratuko dena, espezie horren gainbehera nabarmena aipatzen dute maila horretan.

Espezie honen banaketari buruz dugun ezagutza sendotzeko, antzandobi arruntaren ahalik eta aipamen gehien egitera animatzen zaituztegu. Balio berezia izango dute zerrenda osoei lotutako behaketek eta aztertze negatiboek (nahikoa da '0' bat jartzea aleen zenbaketan). Beti izango dira baliozkoak, nolanahi ere, ustekabezko aipamenak.

Orain arte bildutako aipamenen banaketa ikus dezakezu esteka honetan.

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2021-05-25
tipnews
ESKURAGARRI DAUDE “HILABETE BAT, ESPEZIE BAT” PROIEKTUAREN APIRILEKO EMAITZAK

“Hilabete bat, espezie bat” proiektuaren barruan, apirilean, harkaitz-zozoaren Monticola Solitarius behaketak sartzera animatu zaituztegu. 2021eko martxoa eta apirilean 23 behaketa eman dira, aurreko urteetako hilabete horietako batez bestekoaren eta maximoaren gainetik. Gainera, behaketa batzuk espeziea orain arte aipatu ez diren lekuetan eman dira.

Proiektuaren emaitzak esteka honetan edo “Proiektuak” menuan ikus ditzazkezu. Bertan, proiektu honi buruzko informazio guztia dago (erronkak, emaitzak, etab.).

Mila esker erronka honetan parte hatu duten erabiltzaile guztiei! Zuei gabe honelako proiektuak ez lirateke posible izango.

Besterik gabe, jaso ezazu agur bero bat,

Ornitho Euskadi taldea

(-ek) bidalia Maite Laso
 
2021-05-20
avinews
Hegaztiak
MODULU BERRI BAT IREKI DUGU ZENBAIT HEGAZTI KOLONIALEN HABIAK ERREGISTRATZEKO

Ornitho Euskadi atariak eskaintzen dizkigun aukeren artean, hegazti kolonial batzuen habiak erregistratzeko modulu berri bat ireki dugu. Gaur egun, modulua eskuragarri dagoen hegazti zerrenda honako hau da: enara azpizuria, uhalde-enara, haitz-enara, enara arrunta, enara ipurgorria eta sorbeltz arrunta.

Espezie hauek hegazti intsektujaleak dira, eta, oro har, asko agertzen dira hiriguneetan. Habiak suntsitzeak eta habiak egiteko tokirik ez izateak gainbehera handia eragin du beraien populazioetan. Horregatik, funtsezkoa da habiak erregistratzea espezie hauen jarraipena egin ahal izateko.

Modulu hau eskuragarri dago sarrerako formulario estandarrean. Espezie hauen datua B6 atlas-kode (umatzeko erabili daitekeen leku bat bisitatzen) edo handiagoarekin sartzean aktibatu egiten da. Formularioan, habiez gain, aleen kopurua eta bikoteak ere adierazi daitezke. Xehetasun gehiagorako, esteka honetan dagoen tutoriala kontsulta dezakezu.

Lagundu informazio gehiago lortzen espezie hauek babesteko eta kontserbatzeko!

Berrikuntza hau zure gustukoa izatea espero dugu.

Besterik gabe, agur bero bat bidaltzen dizugu,

Ornitho Euskadi-ko taldea

(-ek) bidalia Maite Laso
 
2021-05-4
tipnews
ANIMA ZAITEZ HILKORTASUN-MODULUAREN BIDEZ ZAURITUTAKO EDO HILDAKO FAUNAREN AIPAMENEN BILKETAN PARTE HARTZERA.

Ornitho Euskadi ataria Euskadin eskuragarri dagoen tresna bakarra da lurralde osoan zaurituta edo hilda aurkitutako faunaren aipamenak erraz jasotzeko aukera ematen duena. Horri esker, Euskadiko faunaren hilkortasunaren kausei eta banaketa geografikoari buruzko gero eta mapa  zehatzagoa eratzen doa.

Ornithoren hilkortasun moduluak, beraz, gure errepide sarean fauna harrapatzeko puntu beltzak identifikatzen laguntzen digu.Ondorioz, heriotza-tasaren moduluaren bidez sartzen ditugun aipamenak oso interesgarriak dira gure faunaren mehatxuei aurre egiteko ardura duten administrazio publikoentzat.

Horregatik guztiagatik, hildako edo zauritutako animaliak ikusten badituzu, mesedez, jakinarazi ezazu behaketa horiek sartuz eta 'hildako edo zauritutako animalia' kutxatila aktibatuz. Kutxatila hori behaketak sartzeko formulario estandarrean agertzen da.Aipamen guztiak dira baliotsuak, baita agian garrantzi gutxiagokoak irudituko zaizkizunak ere.
Hilkortasun-formularioak faunaren heriotza-kausa guztien erregistroa onartzen du, jatorri naturalekoak edo giza jatorrikoak izan.Harrapatutako fauna, elektrokutatua, maskotek harrapatua, kristalen kontra talka egina, pozoitua, tirokatua, itoa.Edozein heriotza-kasu dago jasota moduluan.

Beraz, esteka honetan eskuragarri dauden tutorialak ikustera animatzen zaituztegu, bai NaturaList aplikazioan bai Ornitho Euskadi atarian hilkortasun-datuak sartzeko.

Eskerrik asko!

(-ek) bidalia Maite Laso
 
2021-04-22
tipnews
HILABETEKO ERRONKA… MAIATZA

Maiatzeko hilabeterako hezeguneekin oso loturik dauden bi espezie proposatzen ditugu: ur-igela (Pelophilax perezi) eta isats urdina (Ischnura elegans). Hau da, anfibio eta odonato bana.

 

UR-IGELA (Pelophylax perezi).

 

https://cdnfiles1.biolovision.net/www.ornitho.eus/userfiles/Pelophylaxperezi-OK.jpg

 

Ur-igela Iberiar penintsulako anfibio endemiko bat da. Ur gezatako ia eremu guztietan bizi da, eta kontserbazio-egoera eskasa duten ur-masak ere ondo toleratzen ditu (muga jakin batzuetara arte). Euskadin espezie arrunta eta ondo banatua bada ere, oraindik badira haien presentziaren berri eman ez duten (edo baieztatu ez diren) eremuak, eta litekeena da haien presentzia zatikatuta egotea. Testuinguru horretan, banaketari buruzko informazio zehatza lortzeak aukera emango du toki-mailan duen egoera hobeto ezagutzeko eta, ondorioz, eskala txikietan (udalerriak, eskualdeak) duen kontserbazio-egoera ebaluatzeko.

Anfibioei dagokienez, gogoan izan behar da beraiei eragiten dieten gaixotasun gorakorrak, neurri batean, pertsonek hezeguneak higiene-protokolorik bete gabe igarotzearen ondorio izan daitezkeela. Ur-igela erraz detektatzen da, eta, hau topatzeko ez dago putzuetara sartu beharrik. Guztietan anfibiorik egunekoena da, eta oso erraza da bere kantuak entzutea eta ertzetik bere jauziak ikustea, uretan sartzeko beharrik gabe.

Orain arte bildutako aipamenen banaketa ikus dezakezu esteka honetan.

 

ISATS URDINA (Ischnura elegans).

 

https://cdnfiles1.biolovision.net/www.ornitho.eus/userfiles/ischnura-OK.jpg

 

Isats urdina, deabruaren zalditxoen taldekoa den odonato bat da. Mundu mailan banaketa zabala duen espeziea da (Irlandatik Japoniaraino). Penintsulako eskalan, ordea, banaketa zatituta dago. Euskadin ohikoa da Arabako hegoaldean, eta Gipuzkoan (kostaldean izan ezik, bertan ohikoagoa baita) eta Bizkaian soilik agertzen da zatika. Espezie honek lurralde osoan duen banaketari buruzko gure egungo ezagutza eskasa da oraindik, gaur egun ezagutzen ditugun eremuak baino askoz gehiagotan egon baitaiteke. Gainera, azpimarratu behar da beharrezkoa dela jakitea ea gainjartzerik dagoen antzeko beste espezie baten banaketarekin, Graells azuliloaren banaketarekin, alegia.

Isats urdina bere ahaide Graellsekin nahas daiteke. Behar bezala identifikatzeko, isats urdin arrak kokots nabarmenagoa duen pronotoari (protoraxari) erreparatu behar zaio. Ur korronte eta geldien burruntzi bat da, eta nolabaiteko gazitasuna onartzen du. Ez dago ur azidoetan. Egun osoan zehar ikus daiteke, eta arratsalde hasieran aktibitate handia izan ohi du (kopulak eta errunaldiak).

Orain arte bildutako aipamenen banaketa ikus dezakezu esteka honetan.

Hurrengo estekan topa dezakezu bere identifikaziorako informazioa:

-Euskadiko odonatoen identifikazio gakoa: esteka.

(-ek) bidalia Juan Arizaga
orrialdea :
 
 
1
2
3
4
5
6
7
8
9
>
>|
Itema/orrialdea :
Zenbakia : 128
Biolovision Sàrl (Switzerland), 2003-2021