WWW.ORNITHO.EUS EURO BIRD PORTAL-EN PARTAIDE IZATERA PASA DA
Azken urte hauetan, asko ugaritu dira Europan hegaztien behaketak biltzeaz arduratzen diren web-atariak. Plataforma hauen estaldura, helburuak eta ezaugarri teknikoak ezberdinak izan arren, denen artean bildutako informazioak balio handia du bere osotasunean. Datu guzti hauek guztientzako erabilgarri den datu-base batean elkartzeko asmoz sortu da Euro Bird Portal.
Euro Bird Portal interneteko plataforma bat da, informazioa bildu eta aurrez aipaturiko atarientzako erabilgarri jartzen duena. Honek Europa mailan hegaztien banaketa espazio-tenporala aztertzeko ikerketak erraztuko ditu.
Gure plataforma, www.ornitho.eus, Aranzadi Zientzia Elkarteak izenpetutako akordioaren bidez, Euro Bird Portal-ek osatzen duen familia handiaren parte da dagoeneko. Xehetasun gehiago ezagutzeko, bisitatu zuzenean web-orria: www.eurobirdportal.org
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2015-06-16
technews
ADI! DAGOENEKO TREBIĆUKO AIPAMENAK SARTU DAITEZKE
www.ornitho.eus plataformako oinarri kartografikoa aldatu bitartean, Trebiñuko aipamenak sartu ahal izateko behin behineko irtenbide bat topatu dugu. UTM 30TWN12, 13, 22, 23, 32 eta 33 lauki-sareetako zentroideetan (ertz urdin batez inguratuta), puntu hori batzuk sortu ditugu aipamenak bertan kokatu ahal izateko. Honez gain, "Trebiñuko Konderria" izeneko puntu hori bat sortu dugu, Trebiñu herriaren ondoan kokatua. Hemen ere behaketen aipamenak gehitu daitezke.
Lurralde honetako behaketen aipamenak igotzeko ez bada beharrezkoa 10x10km-ko UTM kuadrikula mailalaraino zehaztea, ondorengo pausuak jarriatzea gomendatzen dizugu: 1. Menuan, klikatu "Nire behaketak sartu". 2. Behin barruan zaudela, tokia zehaztu behar den orria bete beharko duzu. Idatzi "Trebiñuko Konderria" edo soilik "Trebiñu" orriaren goiko ezker aldean dagoen laukitxoan, "testu baten bidez" esaldiaren azpian geratzen dena. 3. Testua sartzerakoan orrialde berri bat zabalduko da eta izen bereko toki bakarra azalduko da ("Trebiñuko Konderria" izeneko puntu horia). "Toki honetan behaketak gehitu" sakatzea nahikoa izango da eskualde honetako aipamen berriak sartzeko sisteman.
Edozein zalantza argitzeko, jarri gurekin harremanetan ornitho@aranzadi.eus helbidearen bidez.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2015-06-9
technews
PLAIAUNDIKO ODONATUAK
MINTEGI TEORIKO-PRAKTIKOA: Plaiaundin bizi diren odonatuen inguruko hurbilketa
HIZLARIA: Iñaki Mezquita Aranburu
EGUNA: Ekainaren 13an (10:00 – 13:00)
LEKUA: Txingudi Ekoetxea / Parque Ecológico de Plaiaundi
INFORMAZIOA: 943.619389
ANTOLATZAILEA: Txingudi Ekoetxea / Parque Ecológico de Plaiaundi
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2015-05-22
avinews
BELATZ HANKAGORRIAREN MIGRAZIOA ORNITHOREN BIDEZ
Udaberri honetan belatz hankagorrien pase bereziki handia ikusi da Europako zati handi batean. "Ornitho"-ren atari ezberdinetan bildutako aipamenak elkartuz, migrazioa nolakoa izaten ari den ikusi dezakegu: pase mediterranearra nagusiki. Horrez gain, hegaztiak Alpeak saihesten saiatzen direla ikus daiteke. Etorkizun hurbilean "ornitho"-ren atari guztiekin egin ahal izango denaren adibide bat dugu hau.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2015-05-21
technews
UMATZE GARAIAN, ATLAS KODEA ERABILTZERA ANIMATU!
Ugalketa garai betean gauden honetan, ez ahaztu hegaztien aipamenak egiterakoan "Atlas Kodea" izeneko eremu bat dugula. Kode honek zure behaketei informazio gehigarria eranstea ahalbidetzen du, aukera hauen artean zehaztuz: hegaztiak umatu dezakela, litekeena dela umatzea edo ziurtasunez umatu duela. Zure behaketei Atlas Kodea gehituz, EAEan habia egiten duten hegaztien atlasa sortzen laguntzen duzu. Erabiltzera animatu!
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2015-05-4
technews
TAXON BERRI BAT ERABILGARRI!
Hemendik aurrera saguzahar behaketak erregistratu ahalko dituzu. Azken honekin, hamar dira www.ornitho.eus plataforman dagoeneko eskuragarri dauden talde taxonomikoak. Saguzarren kasuan, 32 espezieko zerrenda bat jarri dugu eskuragarri eta bertan sartu dira EAEan inoiz behatu ez diren zenbait espezie, mugaldeko eremuetan ikusten direnak. Zerrenda hau, UPV/EHU-ko Jokabide-Ekologia eta Eboluzioa Saguzarretan Ikerketa Taldeak aztertu eta onartu du.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2015-04-23
technews
WWW.ORNITHO.EUS PLATAFORMA UGAZTUN LURTARREN AIPAMENEN KUDEAKETA
Ugaztun espezieen identifikazioa ez da beti lan erraza izaten, eta askotan, beharrezkoa izaten da animalia eskuetan eduki edota hezur atal zehatz batzuk neurtzea (adib. egagropiletan aurkitutako hezurrak) espezie bat behar bezala identifikatzeko.
www.ornitho.eus plataformak, zuzen identifikaturiko animalia espezieen bilketa zehatza du helburu. Horrela ez balitz, fidagarritasun eskaseko mapak sortzeko arriskuan geundeke, zientzia eta kudeaketa kontuetan ia erabilgarritasunik gabeak.
Arrazoi honegatik, ugaztunen kasuan espezie askoren aipamenak, ziurtasuna emango dioten frogekin batera aurkeztu beharko dira, behaketa baliozkoa izango bada. Froga hauek, espeziearen arabera, honakoak izango dira: (1) indibiduo bat eskuan identifikatu dela baieztatzea, hau bizirik ala hilik egon; (2) indibiduo bat harrapariengandik eskuratutako materialaren bidez (gorotzak, egagropilak, partzialki irentsitako gorpuzkiak, etab.) identifikatua izan dela baieztatzea; (3) espezie bati dagozkion arrastoak aurkitu direla baieztatzea (oinatzak, gorotzak, etab.).
Jarraian (1. Taula) datorren zerrendako espezien aipamenak sistemak automatikoki zalantzan jarriko ditu, behatzaileak aipamena balioztatzeko beharrezko frogak egiaztatzaileei eman ezean. Zerrenda honetan agertzen ez diren espezien aipamenak ez dira zalantzan jarriko eta automatikoki onartuak izango dira.
Egun hauetan Txio Txistularietako hainbat zita egoten ari dira E.A.E.an. Gure inguruan ugaltzen ez den ezpeziea da, horrexegatik behatzen ari garenak ale migratzaileak dira bere ugaltzeko tokietara abiatzen ari direlako, Europako iparraldera hain zuzen ere. Urte honetan hiru zita daramagu jadanik, denak apirilean, bi Araban eta best bat Gipuzkoan. Zorionak behatzaile guztioi!
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2015-03-31
technews
TAXON BERRIAK ESKURAGARRI!
Hemendik aurrera taxon berriak eskuragarri daude www.ornitho.eus plataforman. Zehazki, Liztor Asiarraren eta Zebra-Muskuiluaren behaketak sartu daitezke. Aste batzuen buruan, espezie gehiago egongo dira eskuragarri azken talde taxonomiko hauen (Himenopteroetan eta ur gezetako bibalboetan) barruan.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2015-03-19
avinews
LEHENENGO EGUNEKO BALANTZEA
Martxoaren 18, egun bat pasa da www.ornitho.eus inauguratu genuenerik, eta jada badauzkagu 77 behaketak. Hauetatik, 60 hegazti espezieak dira; besteak ugaztun bat, narrasti bat eta anfibio espezie bat dira. Zorionak behatzaileei!