ORNITHO BERRIAK ALDIZKARIAREN ZENBAKI BERRIA HEMEN DA!
4. zenbakia eskuragarri dago, 2018ko bigarrengo seihilekoari dagokiona. Kontsultatzera animatzen zaituztegu esteka honetan.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2019-02-7
avinews
EUSKADIKO HEGAZTI HABIAGILEEN ATLASEAN PARTE HARTZEKO DEIALDIA
Euskadiko hegazti habiagileen atlasa egiteko martxan dauden errolden testuinguruan, Bizkaian eta Araban hegaztiak behatzen dituzten www.ornitho.eus webguneko erabiltzaileei dei egiten diegu, Bi probintzia horietan, oraindik ere kuadrikulak falta dira, eta, beraz, egindako ekarpen guztiak ongietorriak dira.
Euskadiko hegazti habiagileen atlasak hegazti habiagileen banaketa-mapak lortzea ahalbidetuko du, orain arte lortu ez den zehaztasunarekin.
Parte hartzeko, eskualdeko koordinatzaileekin harremanetan jarri behar da:
Ornitho Euskadi Sariaren lehen edizioaren arrrakastaren ondoren, 2019rako Sari hau berriro iragartzen dugu, beste behin Esteller Swarovski Optik laguntzarekin.
Ornitho Euskadi Saria hegaztien zerrenda osoak bultzatzeko antolatzen da eta bere erabilera esteka honetan kontsultatu daiteke. Horrela, bi helburu betetzen ditu: (1) kalitatezko herritarren zientzia sustatzea, zientzia eta kontserbazioaren ikuspegitik erabilgarritasun eta balio handiagoa duten datuen bilketa sustatuz; (2) behatzaileei euren ekarpena aitortzea, behaketa ahaleginerako zozketa sistema haztatu bat erabiliz.
Deialdi berri honen oinarriak esteka honetan kontsultatu daitezke.
Besterik gabe, zorioneko behaketak opa dizkizuegu.
www.ornitho.eus-eko taldea.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2018-11-20
tipnews
ZURE LORATEGIKO BEHAKETAK PARTEKATU!
Hegaztiak erabiltzen duten lorategi, balkoi edo jantoki bat baduzu, "Lorategiko hegaztiak" modulua erabiltzera animatzen zaitugu. Horretarako, "Parte hartu" menuan, "Lorategiko hegaztiak" izeneko atala ikusiko duzu. Bertan, lorategiak erregistratu daitezke eta bertako behaketak sartu. Hegazti behaketa alorrean hasi berri diren pertsonentzako eta hegazti eta jantokiekin erlazionatuta heziketa-esperientzietan erabiltzeko oso tresna egokia da. Modulu honetako hegazti-zerrenda mugatua da eta parke, lorategi eta jantokietan aurki ditzakegun ohiko espezietara murriztuta dago.
Xehetasun gehiagorako, jantokien inguruan prestatu dugun eskuliburua kontsultatzeko dudarik ez izan. Esteka honetan aurkituko duzu.
Besterik gabe, agur bero bat bidaltzen dizugu,
www.ornitho.eus-eko taldea.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2018-11-6
avinews
EUSKADIKO HEGAZTI EZOHIKOEN LEHENENGO TXOSTENA ESKURAGAI DAGO
2017ko urtarrilean Euskadiko Ezohiko Behaketen Batzordea sortu eta martxan jarri ondoren, Euskadiko hegazti ezohikoen lehenengo txostena dagoeneko eskuragai dago. Orain arte, Euskadik ez du eduki hegazti ezohikoen zerrenda ofizialik eskualde mailan, ezta mota hauetako behaketak bildu, aztertu eta homologatzen dituen adituez osaturiko batzorderik ere. 2017ko txostena dagoeneko argitaratuta dago eta eskuragai dago esteka honetan.
Bestalde, azpimarratu beharra dago www.ornitho.eus ataria Euskadiko hegazti ezohikoen behaketen informazio iturri nagusia dela. Hori dela eta, eskertzekoa da behaketa mota hauek erregistratzen dituzuen erabiltzaileen ekarpena. Honelako behaketak erregistratzen jarraitzera animatzen zaituztegu, modu honetan gure lurraldeko hegazti urrienen ezagutza hobea eduki ahal izateko.
Euskadiko Ezohiko Behaketen Batzordeari buruzko xehetasun gehiago jakin nahi izanez gero, esteka hau bisitatzea gomendatzen dugu.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2018-10-8
tipnews
I. ORNITHO EUSKADI SARI BANAKETA
Aurreko igandean, urriak 7, mundu mailako hegaztien egunarekin bat, I. Ornitho Euskadi Sari banaketa burutu zen Txingudiko Ekoetxean. Esteller/SwarovskiOptik babestuta, saria Swarovski EL 10x32 prismatiko batzuk izan ziren. I Ornitho Euskadi Sariaren irabazlea Pello Oyarzabal (Gipuzkoa) izan zen.
Ornitho Euskadi Sariaren helburu nagusia, www.ornitho.eus (lurraldeko behaketak sartzeko plataforma) atariko erabiltzaileek Euskadiko hegaztien zerrenda osoak sortzea da. Zerrenda osoak jardunaldi batean behatutako eta entzundako hegazti espezie guztiak idaztean datza. Informazio hori oso baliagarria da eta aplikazio zuzena du ikerketan, gestioan eta gure hegaztien kontserbazioan.
Sarian parte hartzeko, www.ornitho.eus-eko erabiltzaileek urte osoan zehar nahi adina zerrenda oso bete behar izan dituzte; zehazki, 2017ko urriaren 4etik 2018ko irailaren 28ra bitartean. Zozketa egiteko behatzaile bakoitzak betetako zerrenda osoen kopurua aztertu da, ondorioz, geroz eta zerrenda oso gehiago bete dituenak saria lortzeko aukera gehiago izan ditu. Guztira, Euskadi osoan zehar 1500 zerrenda baino gehiago sortu dituzte partehartzaileek.
Ornitho Euskadi Saria Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzak bultzaten dute, Vitoria-Gasteiz Udaleko Ingurugiro Gaietarako Ikastegia, Urdaibai Bird Center eta Geoparkearen babesarekin batera.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2018-10-2
tipnews
I. ORNITHOKO EUSKADI SARIAREN IRABAZLEA DAUKAGU!
Aurreko ostiralean, irailaren 28an, Swarovski Optik eskainitako Swarovski EL 10x32 prismatikoen zozketa izan zen, I. Ornitho Euskadi Sariaren barruan. Izena emateko epea 2017ko urrian zabaldu zenetik, baliozko 1558 zerrenda oso izan dira hurrengo baldintzak kontuan hartuta:
Zerrenda bakar bat hartzen da kontuan behatzaile bakoitzeko eta eguneko.
Sarirako izena emateko formularioaren bidez erregistratutako datatik aurrera bakarrik kontutan hartzen dira, garai hartan bidalitako argibideetan adierazten zen bezala.
Zozketarako ausazko zenbaki bat aukeratu zen, behatzaile bakoitzak bidalitako zerrenden kopuruaren arabera. Horrela, zerrenda gehiago zituzten behatzaileek saria lortzeko aukera gehiago izan dute. Behatzaileak aurkeztutako zerrendak kopurua 1 (zerrenda bakarra egin duten behatzaileak) eta 348 (J. F. Esparcia, zerrenda oso gehien dituen behatzailea / eguneko) artean aldatu da.
Zozketan lortutako zenbakia Pello Oyarzabal-ena zen, eta I. Ornitho Euskadi sariaren irabazlea bihurtu da. Zorionak!
Saria hurrengo igandean, urriaren 7an, 11:00etan, Txingudiko Ekoetxean ospatuko da.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2018-09-25
tipnews
DAGEOENEKO 150.000 ERABILTZAILE GARA
"Ornitho" familia hazten ari da eta pasa den larunbatean 150.000 erabiltzaile ezberdinen errekorra lortu zen, "ornitho" atari desberdinetan, zeintzuk Euskadi, Andorra, Katalunia, Frantzia, Alemania, Suitza, Austria, Polonia, Luxenburgo, Italia eta Kroazia lurraldeak barne hartzen dituzten.
Atari guzti hauetan 40 erabiltzaile berrik ematen dute izena eguneko, fauna eta flora behaketak sartzeko hiritarrek duten interesa agerian jarriz, eta baita atariaren dinamismoa eta erraztasunak ere.
Euskadi mailan, www.ornitho.eus atariak 1.179 erabiltzaile ditu gaur egun.
Eskerrik asko guztioi ornitho fauna behaketak sartzeko erreferentziazko atari bihurtzeagatik Euskadin!
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2018-09-11
avinews
BADATOR ORNITHO EUSKADI SARIAREN ZOZKETA
Hurrengo irailaren 28an, 14:00etan, Ornitho Euskadi Sariaren zozketa egingo da. Zozketa Aranzadi Zientzia Elkarteko ekitaldi aretoan izango da, publikoari irekita egongo den ekitaldi labur batean, etorri nahi duten guztiek aukera izan dezaten.
Sariaren banaketa, Swarovski EL 10x32 prismatiko batzuk, urriko lehenengo asteburuan izango da, oraindik zehazteke dauden egun eta leku batean.
Sariaren irabazlea web honen bitartez iragarriko da egun horretan bertan, arratsaldean.
Gogorarazten dizuegu oraindik egunak geratzen direla eta zenbat eta zerrenda oso gehiago egin saria irabazteko aukera gehiago daudela. Era berean, bakarrik Sarian izena eman duten pertsonek izango dute hau irabazteko aukera, iazko irailean argitaratu eta urte osoan zehar iragarri izan diren arauak jarraituz.
Besterik gabe, eta izena eman duzuen guztioi zortea opaz, agur bero bat bidaltzen dizuegu.
www.ornitho.eus-eko taldea.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2018-08-13
technews
NATURALIST ETA ANDROID PIE-REKIN ARAZOAK
Duela gutxi, Android Pie sistema eragileak, Google-eko telefono batzuetan instalatuta, NaturaList aplikazioarekin bateraezina den bertsio berri bat kaleratu du. Beraz, Android Pie erabiltzen duten erabiltzaileek, ezin dute NaturaList aplikazioan sartu. Une honetan ez dugu kexarik jaso, badirudi arazoa gehienbat Alemaniako erabiltzaileek dutela. Hala eta guztiz ere, ziurrenik marka nagusiak (Samsumg, Huawei, Sony...)laster abiaraziko dute arazo bera sor ditzaketeen Android-en eguneratzeak. Hori dela eta, eguneratze hori gertatzen bada eta NaturaList aplikazioa ez badabil, zuen pazientzia eskatuko dugu. Arazoa konpontzeko lanean ari gara.