Proiektua
ENAREN, ENARA AZPIZURIAREN ETA SORBELTZEN HABIAK ERREGISTRATZEKO DEIALDIA.
ENARAK: Herritar-zientzia proiektua.
ENARAK herritar-zientzia proiektu bat da. Bere helburu nagusia enara azpizurian, enara arrunta eta sorbeltzen jarraipen-programa bat martxan jartzea da Ornitho Euskadi ataria erabiliz. Proiektu honek, gainera, hegazti intsektujaleek duten garrantziari buruz eta habien babesari buruz herritarrak sentsibilizatzea da.
Hegazti kolonialen modulua.
Ornitho Euskadi atariak eskaintzen dizkigun aukeren artean, hegazti kolonial batzuen habiak erregistratzeko modulu berri bat ireki dugu. Gaur egun, modulua eskuragarri dagoen hegazti zerrenda honako hau da: enara azpizuria, uhalde-enara, haitz-enara, enara arrunta, enara ipurgorria eta sorbeltz arrunta.

|