Bioblitz Euskadi 2022ko edizioa Arabako Aizkorri-Aratz KBEan izango da. Ekainaren 11n, larunbata.
Topagunea:
Topatzeko eremu bat ezarriko da boluntarioen elkargune eta laginketen hasiera gisa. Topagunea Aizkorri-Aratzeko Interpretazio Zentroan egongo da, Araian (Araba). Topagunean espezieen emaitzak emango da denbora errealean (talde taxonomiko bakoitzean atzemandako espezie-kopurua).
Parte hartzea:
Bioblitza zabalik dago parte hartu nahi duten pertsona guztientzat, bai beren kontura laginketak eginez, bai laginketa gidatuetan parte hartuz. Oro har, www.ornitho.eus webgunearen erabiltzaile guztiei dei egiten zaie larunbatean, ekainak 11, Araiara joan daitezen eta gune horretako emaitzak atarian sartzen lagun dezaten.
Laginketa gidatuetan parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Taldeak topagunean osatuko dira, eta bertan laginketa bakoitza hasi baino 30 minutu lehenago egotea gomendatzen da. Eskari handia badago, arduradunek edukiera mugatzeko eskubidea izango dute talde bakoitzean, laginketa gidatuen kasuan, egin beharreko laginketa-motaren arabera.
Ordutegia:
Talde taxonomiko ezberdinen laginketak goiz osoan zehar burutuko dira. Jarraian laginketa gidatuen ordutegia zehazten da:
-
08:00 - 10:00: Hegaztiak
-
11:00 - 14:00: Ugaztunak, anfibioak, narrastiak, odonatuak, eguneko tximeletak.
-
17:00 - 19:00: OnddoaK.
-
19:00 - 21:00: Hegaztiak.
-
22:00 - 24:00: Gaueko tximeletak.