----------"ORNITHO"-RI BURUZ
(-ek) bidalia Gaëtan Delaloye
Zer da www.ornitho.eus?
www.ornitho.eus ataria interneteko plataforma bat da, talde taxonomiko ezberdinen behaketa-erregistroak estandarizatu, gorde eta gizartera zabaltzea helburu duena. Une honetan, www.ornitho.eus atarian, honako talde hauei buruzko aipamenak erregistratu ditzakezu: burruntziak, eguneko tximeletak, anfibioak, narrastiak, hegaztiak, ugaztunak, saguzarrak, himenopteroak (liztor asiarra) eta muskuiluak (zebra muskuilua).
(-ek) bidalia Gaëtan Delaloye
"ornitho" proiektua
“Ornitho” proiektua Suitzan jaio zen, herrialde honetako hegazti habia-egileen atlasa egiten ari zirela. Hasiera batean hegaztien behaetak erregistratzeko sortu bazen ere, gaur egun talde taxonomikoen kopurua askoz handiagoa da.
“Ornitho” atari desberdinak, Biolovisionetik (www.biolovision.net) sortzen eta mantentzen dira eta Suitzan du egoitza nagusia, baina ezartzen den lurraldeetan bertako entitateek kudeatzen dute. Sistema honek tokiko beharrei egokitzeko aukera ematen du.
(-ek) bidalia Gaëtan Delaloye
Non dago ezarrita “ornitho” sistema?
Gaur egun, “Ornitho” sistema Europako zati handi batean ezarrita dago: ia Frantzia osoan, Alemanian, Luxenburgon, Andorran, Suitzan, Austrian, Italia, Katalunian eta Euskal Autonomia Erkidegoan.
(-ek) bidalia Gaëtan Delaloye
----------LEGALTASUNA
(-ek) bidalia Gaëtan Delaloye
Nor da www.ornitho.eus datu-basearen jabea?
Aranzadi Zientzia Elkartea da ornitho.eus plataformako datu-basearen jabea. Dena den, datu-basea publikoa da eta kopia osoa dute EAEko ondorengo administrazioek: Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritza.
(-ek) bidalia Gaëtan Delaloye
----------SARBIDE ETA ERREGISTROA
(-ek) bidalia Gaëtan Delaloye
www.ornitho.eus-en sartzeko, edozein nabigatzailea erabil dezaket?
Bai, nahiz eta plataforma Firefox nabigatzailearentzat optimizatuta egon. Saia zaitez zure nabigatzailea eguneratuta edukitzen. Edozein arazo izanez gero, jarri gurekin harremanetan: ornitho@aranzadi.eus. Arazoei buruzko ahalik eta xehetasun gehien ematen saiatu (konexioaren data eta ordua, gertatutakoaren erregistro zenbakia – kasua bada -, etab.).
(-ek) bidalia Gaëtan Delaloye
Nola erregistratu naiteke www.ornitho.eus plataforman?
Plataformaren hasierako orrialdean, goialdean eta erdikaldean, lauki bat dago, helbide elektronikoa eta pasahitza sartzea eskatzen duena. Ez bazaude erregistratuta sakatu “Erregistratu” eta izen-emate formulario batean sartuko zara. Bete eta onartu ondoren, mezu elektroniko bat jasoko duzu zure pasahitzarekin. Hortik aurrera, plataforman sar zaitezke zure erabiltzaile izenarekin (helbide elektronikoa) eta pasahitzarekin.
Datu pertsonalak aldatzeko, pasahitza barne, menuan: “Nire kontua” taulan, “Helbide elektronikoa eta pasahitza” laukitxoa.
(-ek) bidalia Gaëtan Delaloye
Nire pasahitza ahaztu dut, zer egin dezaket?
Ahaztutako pasahitza berreskuratzeko (gogoratu, erabiltzaile izena zure helbide elektronikoa da) joan zaitez hasierako orrialdera eta zure e-maila eta pasahitza sartzen duzun eremuaren azpian sakatu “Nire pasahitza galdu dut”. Zure e-maila sartzeko eskatuko dizu sistemak eta segituan jasoko duzu mezu elektroniko bat zure pasahitza berriarekin.
(-ek) bidalia Gaëtan Delaloye
Zergatik erregistratu behar naiz?
www.ornitho.eus-eko (edo beste edozein ornitho atariko) erabiltzaile guztiek erregistratuta egon behar dute. Horrela, behaketetan akatsak egongo balira, erabiltzailearekin kontaktatu ahalko da.
(-ek) bidalia Gaëtan Delaloye
Erabiltzaile ezberdinetarako helbide elektroniko berdina erabili dezaket?
Ez, erabiltzaile bakoitza helbide elektroniko batekin identifikatzen da. Erabiltzaile batek plataforman erabiltzaile profil desberdinekin sartu nahi izatekotan (adibidez, behatzaile partikularra edo erakunde bati atxikitutako behatzailea), beharrezkoa izango da helbide elektroniko desberdinekin sartzea.
(-ek) bidalia Gaëtan Delaloye
Helbide elektronikoa aldatu dut, berriz erregistratu behar naiz?
Ez. Sartu plataforman lehengo helbide elektronikarekin eta joan zaitez ona: Nire kontua/ Datu pertsonalak. Aldatu zure helbide elektronikoa eta listo!
(-ek) bidalia Gaëtan Delaloye
----------KONTAKTUA
(-ek) bidalia Gaëtan Delaloye
Nola jarriko naiz harremanetan www.ornitho.eus-eko kudeatzaileekin?
Helbide elektroniko honen bidez: ornitho@aranzadi.eus.
(-ek) bidalia Gaëtan Delaloye
----------DATUAK BIDALI
(-ek) bidalia Gaëtan Delaloye
Internet beharko dut nire behaketak bidaltzeko?
Bai. Internet konexiori gabe ezin izango duzu zure behaketak plataformara igo.
(-ek) bidalia Gaëtan Delaloye
Nire behaketak bidali ditzaket mugikor baten bidez?
Bai, NaturaList aplikazioarekin. Aplikazio hau, momentuz, bakarrik android sistema eragilerako dago.
(-ek) bidalia Gaëtan Delaloye
Espezie guztiak ez ditut ondo ezagutzen. Bidali ditzaket datuak www.ornitho.eus-era?
Bai. Behatzaile guztiak integratuak izatea da plataformaren xedea. Hala ere, soilik ziurtasun osoz ezagutzen diren espezieen behaketak igotzeko eskatzen dugu. Behatu duzun espezie batekin zalantza duzunean, argazkia bidali dezakezu identificación-onritho@aranzadi.eus-era eta saiatuko gara identifikatzen laguntzen. Behin identifikatuta, informazioa plataformara igo dezakezu.
(-ek) bidalia Gaëtan Delaloye
Zer pasako da plataformara behaketa oker bat igotzen badut?
Aurreneko 30 egunetan, zure behaketa ezabatu edo aldatu dezakezu. Ondoren, bakarrik sistemaren kudeatzaileak egin dezake.
Bestalde, Egiaztapen Batzorde bat dago, adituz osatua, informazioa eskatu dezaketenak identifikazioan akatsak hautematen badituzte. Batzorde honek behaketa oker bat baztertzeko eskubidea du, baina ez sistematik ezabatzeko. Baztertutako behaketak ez dira ikusgai egongo gainerako erabiltzaileentzako eta ez dira agertuko datu-baseko kontsultetan. Soilik behatzailearen espezien zerrenda pertsonalean ikusgai jarraituko du.
(-ek) bidalia Juan Arizaga(admin)
Espezie mehatxatuen behaketak babestu ditzaket?
Bai. Sistema hau prest dago espezie mehatxatuen edo espezie batzuen habien kokalekua edo umatze-kolonien behaketak hasieratik plataforman ez azaltzeko. Besterik adierazi ezean, espezie mehatxatuenak babestuta daude, beraz hauen behaketak inoiz ez dira ikusigai egongo (ikusi ahal izateko, datuak deskargatzeko eskabide formal bat egin behar da). Espezie hauek menuan agertzen dira: Argibidea/Laguntza/Erdi ezkutaturiko espezieak. Bestalde, erabiltzaileek ere behaketak ezkutatzeko aukera dute. Hori egiteko, behaketa bat sartzerakoan “ezkutuko datua” sakatu. Horrela, behaketa hori behatzailearen zerrenda pertsonalean agertuko da eta beste erabiltzaileek ez dute informazioa ikusiko.
(-ek) bidalia Juan Arizaga(admin)
Zergatik babesten ditu sistema honek espezie batzuk?
Zoritxarrez, gure lurraldeko espezie batzuk mehatxatuta daude, hauen jazarpena, harrapaketa edo legez kanpoko ehizaren ondorioz. Gertaera hauek saihesteko, espezie hauen kokapena babestea beharrezkoa da, bereziki umatze garaian habian daudenean.
(-ek) bidalia Juan Arizaga(admin)
Behartuta nago nire behaketak guztiak jakinaraztera?
Ez. www.ornitho.eus-era informazioa igotzea librea da, baina jakina, zenbat eta behaketa gehiago izan, hobe! Gure hegaztien kokapena hobekiago ezagutzeko behaketa guztiak garrantzitsuak eta baliogarriak dira.
(-ek) bidalia Juan Arizaga(admin)
Behaketa bat esan didate, sisteman sar dezaket?
Bai. Behaketa igotzerakoan, sistemak aukera ematen dizu “bigarren eskuko datua” laukia aktibatzeko. Testu-iruzkin atalean, behaketa jakinarazi dizun pertsonaren izena jartzea komenigarria izango litzateke. Garrantzia handia du espezie arraro edo behaketa oso bereziak direnean (adibidez; espezie baten behaketa habian denean).
(-ek) bidalia Juan Arizaga(admin)
Sistemak nola kudeatzen ditu bigarren eskuko datuak?
Behaketa hauek “Egile ezezaguna” izenarekin agertzen dira. Beraz, bigarren eskuko behaketak ez dira zure zerrendan azalduko (menua: Kontsultatu/Behaketak/Nire behaketa guztiak).
(-ek) bidalia Juan Arizaga(admin)
Behatutako espezieen adina eta sexua jar dezaket?
Bai. Informazioa sartzen duzunean, atal bat dago datu hauek idatzi ahal izateko.
(-ek) bidalia Juan Arizaga(admin)
Hegaztien kasuan, txorikume bat noiz pasatzen da lehenengo urteko hegaztia izatera?
Txorikumea hegan egiteko gai den momentutik lehenengo urteko hegaztia izango da.
(-ek) bidalia Juan Arizaga(admin)
Zer aukera ditut espezieko behatutako indibiduo kopurua erregistratzeko?
Lau: ez zenbatuta (espeziea ikusten dut, baina ez dut zenbatzen zenbat indibiduo dauden); zenbaketa zehatza (indibiduoen zenbaki zehatza dakigunean; hau ematen da, espezie batean indibiduo gutxi daudenean eta gainera aurkitzeko erraza denean); gutxieneko (ziurtatzen dut indibiduo zenbaki gutxieneko bat, baina ez dut baztertzen gehiago egotea); estimazioa (indibiduoen zenbakia estimatzen da; hau ematen da espezie batean indibiduo asko existitzen direnean; adibidez, antxeta talde bat hondartzan edo zabortegian, miru gorri etzaleku handi batean…).
(-ek) bidalia Juan Arizaga(admin)
Zer gertatzen da zerrendan ez dagoen hegazti bat behatzen badut?
Munduan 9.000 hegazti espezie daude, beraz, ezinezkoa da (erabilgarria ez delako) espezie guztiekin zerrenda bat prestatzea. Zerrendan agertzen ez den hegazti bat behatzen baduzu, administratzailearekin harremanetan jarri behar duzu (ornitho@aranzadi.eus), espeziea zerrendan jarri dezan.
(-ek) bidalia Juan Arizaga(admin)
Zein erreferentziazko zerrenda taxonomiko erabiltzen du www.ornitho.eus-ek?
Plataformako espezie zerrenda erreferentziazko zerrenda bat da ornitho atari guztiek erabiltzen dutena. Lan egiten ari gara gure plataforma Handbook of the Birds of the World zerrendara moldatzeko. Frantsesezko, ingelesezko eta gaztelaniazko izenak HBW-en agertzen direnak izango dira. Oraingoz, euskarazko izenentzako, Aranzadi Zientzia Elkartearen Eraztuntze Bulegoak osatutakozerrenda erabiltzen da.
(-ek) bidalia Juan Arizaga(admin)
Zer da Atlas Kodea?
Hegaztientzako, sistemak iruzkin bat jartzeko aukera ematen digu, laguntzen duena zehaztea espezie batek umatu duen, litekeena den umatzea edo ziurtasunez umatu duen. Balio handiko informazioa da! Umatze garaian, hegaztien portaerari erreparatzea komeni zaigu eta horrela, “Atlas Kodea”-ren formularioan agertzen den kode bat eman dezakegu. Honek EAEan hegazti habiaegileen atlas on bat sortzen lagunduko digu.
(-ek) bidalia Juan Arizaga(admin)
Zer dira puntu horiak?
www.ornitho.eus plataformak behaketaren posizio zehatza markatzea ahalbidetzen du, baina baita ere aurrez zehaztutako eremu bati gehitzea. Eremu hauek mapan puntu horiak bezala azaltzen dira eta izena bat izaten dute (zehaztu den lekuaren izena). Hau horrela prestatu da litekeena delako interesatzea behaketa bat eremu batekin lotzea eta ez koordenatu zehatz batekin, adibidez: Plaiaundi Parke Ekologikoa (Irun).
(-ek) bidalia Juan Arizaga(admin)
Nola sortzen da puntu horia?
Puntu hauek lekuen kudeaketa ahalmena duten pertsonek sortu eta editatu ditzakete soilik. Normalean, pertsona hauek eremua oso ondo ezagutzen dutelako dute leku interesgarrietan puntu horia sortzeko gaitasuna. Ez baduzu puntu horiak sortzeko gaitasunik, baina eremu batean puntu horia sortzeko beharra ikusten baduzu, harremanetan jarri: ornitho@aranzadi.eus.
(-ek) bidalia Juan Arizaga(admin)
Datu zaharrak igo ditzaket?
Bai. Datu-base zaharra baduzu eta datu horiek igo nahi badituzu, egin dezakezu. Horretarako jarri harremanetan: ornitho@aranzadi.eus.
(-ek) bidalia Juan Arizaga(admin)
¿Qué es una lista completa?
Frente a un dato casual, las listas completas implican el hecho de que el observador anota todas las especies que ha visto u oído en un periodo de tiempo y lugar dados. En una lista completa, por tanto, sabemos qué especies había en ese lugar y momento, pero también qué especies no había (por defecto, todas las que no aparecen en la lista). De este modo, las listas completas permiten llevar a cabo análisis mucho más valiosos y útiles para estudiar la distribución geográfica y los patrones fenológicos de las especies.
Por ahora, las listas completas sólo son posibles en el caso de las aves.
Para introducir una lista completa debemos asociar nuestras citas a un punto amarillo o a un punto azul. Es decir, no podemos introducir listas completas asociadas a una coordenada exacta. A la hora de introducir observaciones, al pinchar en un punto amarillo o azul se abrirá un desplegable donde se nos dará la opción "Llenar una lista completa para esta localidad". Es ahí donde debemos pinchar.
A continuación el sistema nos pide que verifiquemos la fecha y el periodo de censo. Debemos especificar a qué hora empezamos y a qué hora terminamos el censo de especies. Esto es importante para posteriores análisis de datos, ya que el número de especies detectadas en un lugar depende del tiempo invertido en detectarlas. Una vez especificado esto el portal nos lleva a una nueva página.
Posteriormente el sistema detecta en qué zona estamos y en qué fecha, y nos presentará una lista con las especies más comunes. Cada especie lleva asociada dos casillas: una para especificar el modo de estimar el número de ejemplares de cada especie (exacto, aproximado, mínimo y no contado) y otra para incluir el número de ejemplares contados. Lo más fácil es elegir la opción "no contado", que se representa con una "X" en la primera casilla. En ese caso dejaremos la segunda casilla en blanco. Además, cada especie tiene asociado un símbolo "+". Si lo pinchamos se extenderá un formulario para incluir datos adicionales sobre la especie (como ocurre a la hora de meter datos casuales).
Si hubiéramos detectado una especie que no está en la lista, al final de ésta el formulario nos permite añadir especies, tantas como queramos (se van añadiendo de una en una).
Una vez completada toda la lista, elegimos entre las dos opciones: lista completa (preferible) o lista parcial (si deliberadamente hay especies que no hemos incluido, por ejemplo porque nos centramos en acuáticas y hemos ignorado el resto de especies).
¡Y ya está! Las citas vinculadas a una lista completa irán precedidas de un cuadradito de color verde.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
----------MEDIA
(-ek) bidalia Juan Arizaga
Argazkiak eta soinuak gehitu ditzaket nire aipamenetan?
Bai. Argazkiek 450 pixeleko neurri maximoa eduki dezakete alde bakoitzeko. Zalantzazko espezietan argazkiak gehitzea komeni da, egoki identifikatu dela frogatu nahi bada. Bestalde, erabiltzaileak plataformara igotako argazkiak berak eginak direla baieztatu behar du, edo bereak ez badira, egilearen oniritzia eduki behar du.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
Nola ikus ditzaket argazkiak www.ornitho.eus plataforman?
Menuan, joan zaitez hona: Kontsultatu/Soinu eta irudien galeria.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
Zein da argazkien jabea?
www.ornitho.eus plataformara igotako argazkien jabegoa egileena da. Hauen deskarga eta erreprodukzioa guztiz debekatuta dago. Argazkiren bat interesatzen bazaizu, egilearekin harremanetan jarri behar duzu.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
----------WEB ORRIAREN PERTSONALIZAZIOA
(-ek) bidalia Juan Arizaga
Web orria pertsonalizatu dezaket?
Bai. Hemen: Nire kontua/Web orria pertsonalizatu. Web orriak zenbait pertsonalizazio aukera eskaintzen ditu, espezieen zerrendak zuk zehaztutako parametroen arabera azaltzeko. Aukera erakargarrienetako bat, formularioetan espezieen hizkuntza aukeratu ahal izatea da. Espezieak latinezko izenaz (izen zientifikoa), euskaraz, gazteleraz, frantsesez edo ingelesez agertzea aukeratu dezakezu. Ornogabeen kasuan (burruntziak, tximeletak…) latinezko izenekin lan egitea gomendatzen dizugu, espezie askok ez baitute izen arruntik.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
----------KONTSULTAK
(-ek) bidalia Juan Arizaga
Nola eskuratu nezake www.ornitho.eus plataformako datu-baseko informazioa?
www.ornitho.eus web orriko datu-basea erregistraturik dagoen edozein erabiltzailek kontsultatu dezake. Horretarako, menuan: Kontsultatu/Bilaketa aurreratua. Zenbait espezie edo aipamenetan informazioa ez dago eskuragarri. Hau kontserbazio arrazoiengatik izan daiteke, edo behatzaileak informazioa “ezkutuko datua” eran erregistratu duelako.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
Nola lortu dezaket ezkutuan dagoen informazioa?
Datu horietara sarbidea izateko eskaera formala egin behar duzu posta elektroniko bidez ondorengo helbidera: ornitho@aranzadi.eus. Bertan, ondorengoa adierazi beharko da: (1) eskaera egiten duen pertsonaren/erakundearen xehetasunak (harremanetarako helbidea, etab.); (2) zein espezierena/espezieena den eskatzen den informazioa; (3) denbora-tartea; (4) eremua (udalerria, probintzia...); (5) proiektuaren izenburua eta deskribapen laburra; (6) informazioa zertarako erabiliko den (argitalpen zientifikoak, dibulgazio argitalpenak, urtekariak, web orriak, txosten teknikoak...).
Eskaera hau Ebaluazio Batzordeak aztertuko du. 15 egun pasa baino lehen batzordeak bere ebaluazioa aurkeztuko du eta www.ornitho.eus administratzailearen bidez jakinaraziko zaio eskaria egin duenari.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
----------DATUEN EGIAZTAPENA
(-ek) bidalia Juan Arizaga
Zer da datuen egiaztapena?
Baliteke www.ornitho.eus plataforman sartzen dituzun aipamenek azterketa bat pasa behar izatea. Honekin, sisteman sartutako behaketak zuzenak direla baieztatu ahalko da, bereziki identifikazio zaileko espezieetan edo EAEan presentzia arraroa edo oso arraroa dutenetan.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
Nork egiaztatzen ditu datuak?
Egiaztatze Batzordeak. Batzorde hau talde taxonomiko ezberdinetako adituez osatua dago, zalantzazko aipamenak aztertzeko nahikoa ezagutza eta esperientzia dutenak. Hemen topatuko duzu Batzordea osatzen dutenen zerrenda: Informazioa/Laguntza/Erabiltzaileen sarbide eskubideak. Behin orri honetara iritsita, “Egiaztatze Batzordea” laukia azalduko zaizu.
Aipamenen azterketa soilik Egiaztatze Batzordeko kideek egin dezakete. Beste ezein erabiltzailek ezingo ditu zalantzan jarri behatzaileen aipamenak. Egiaztatze Batzordeko kide izan gabe aipamen bat gaizki dagoela ikusten baduzu (adib. espeziea gaizki identifikatua izan delako), mesedez, jarri harremanetan posta elektroniko bidez aipamen okerrari dagokion talde taxonomikoko Egiaztatze Batzordeko kideren batekin, edo zuzenean ornitho@aranzadi.eus helbidera idatzita.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
Zer pasa daiteke egiaztatze prozesuan?
Hiru aukera daude: (1) Aipamena zalantzan jartzen da. Momentu honetan, aipamenaren aurrean galdera-marka bat azalduko da zirkulu urdin batean. Normalean ikurrak espeziearen idenfikazioa okerra dela esan nahi du. (2) Aipamena zuzena da espeziea zehazterakoan, baina beste daturen bat zuzendu beharra dago. (3) Aipamena baztertua izan da. Kasu honetan, behatzaileak bere zerrendan behaketa hori edukiko du, baina ez da ikusgai egongo gainerako erabiltzaileentzat, ezta “Bilaketa aurreratua” atalean ere.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
Ugaztunen aipamenen gaineko gogoetak.
Ugaztun espezieen identifikazioa ez da beti lan erraza izaten, eta askotan, beharrezkoa izaten da animalia eskuetan eduki edota hezur atal zehatz batzuk neurtzea (adib. egagropiletan aurkitutako hezurrak) espezie bat behar bezala identifikatzeko.
www.ornitho.eus plataformak, zuzen identifikaturiko animalia espezieen bilketa zehatza du helburu. Horrela ez balitz, fidagarritasun eskaseko mapak sortzeko arriskuan geundeke, zientzia eta kudeaketa kontuetan ia erabilgarritasunik gabeak.
Arrazoi honegatik, ugaztunen kasuan espezie askoren aipamenak, ziurtasuna emango dioten frogekin batera aurkeztu beharko dira, behaketa baliozkoa izango bada. Froga hauek, espeziearen arabera, honakoak izango dira: (1) indibiduo bat eskuan identifikatu dela baieztatzea, hau bizirik ala hilik egon; (2) indibiduo bat harrapariengandik eskuratutako materialaren bidez (gorotzak, egagropilak, partzialki irentsitako gorpuzkiak, etab.) identifikatua izan dela baieztatzea; (3) espezie bati dagozkion arrastoak aurkitu direla baieztatzea (oinatzak, gorotzak, etab.).
Xehetasun gehiago jakin nahi baduzu, ikusi ondorengo albistea: http://www.ornitho.eus/index.php?m_id=1164&a=N8#FN8
(-ek) bidalia Juan Arizaga