fr
en
es
eu
Bisitaria Egile ezezaguna  
www.ornitho.eus sarrera orria.
 
Erakunde laguntzaileak
Kontsultatu
  Behaketak
    - 
Azkeneko 2 egunak
    - 
Azkeneko 5 egunak
    - 
Azkeneko 15 egunak
  Espezien distribuzioa
    - 
Gardatxo 15-17
    - 
Larus cachinnans 15-16
    - 
Lertxun hauskara 15-16
    - 
Orkatz 15-16
    - 
Musker berde 15-16
    - 
Calopteryx virgo 15-16
    - 
Enara arrunta 15-16
    - 
Garraztarroa 15-16
    - 
Kaio mokohoria 16-17
 - 
Soinu eta irudien galeria
Informazioa
 - 
Albiste guztiak
 - 
Zure gai-zerrendan
  Laguntza
    - 
Erabiltzaileen sarbide eskubideak
    - 
Erdi ezkutaturiko espezieak
    - 
Ikurren azalpena
    - 
FAQ (ohiko galderak)
  Erabileraren estatistikak
Mapak
 - 
Hegazti habia-egileak
 - 
Presentzia mapak
www.ornitho.eus-ri buruz
 - 
Legezkotasuna
 - 
Harremanetarako
 - 
Dokumentuak
 - 
Kode etikoa
 - 
Ornitho Berriak
 - 
Ornitho Euskadi Saria
Ornitho Euskadi Saria

1. ORNITHO EUSKADIKO SARIARI BURUZ.

www.ornitho.eus plataforma interneteko atari bat da. Atari honen helburua Euskadiko faunaren behaketak biltzea, zabaltzea eta kontsultatzea da. 2015. urtean ireki zen eta gaur egun, urteko 100.000 behaketa baino gehiagoko erregistroarekin, www.ornitho.eus bere alorrean lurraldean erabilgarri dagoen erreferentziazko ataria da.

Atari honek aukera asko ematen ditu behaketak sartzeko. Horietatik zerrenda osoak dira ondoren kalitate handiagoko azterketak eta ikerketak baimentzen dituztenak. Zerrenda osoak, datu bakar baten aurrean, behatzaileak denbora eta leku jakin batean ikusi eta entzuten dituen espezie guztiak idaztean datza.

Ornitho Euskadi I. Lehiaketak Euskadin zerrenda osoak sartzea bultzatu nahi du. Horrela, bi helburu betetzen ditu: (1) kalitatezko herritarren zientzia sustatzea, zientzia eta kontserbazioaren ikuspegitik erabilgarritasun eta balio handiagoa duten datuen bilketa sustatuz; (2) behatzaileei euren ekarpena aitortzea, behaketa ahaleginerako zozketa sistema haztatu bat erabiliz.

 

OINARRIAK.

  1. Gutxienez 30 minutuko iraupena duten zerrenda osoak (ZO) bakarrik hartuko dira kontutan, Euskadiko edozein tokitan eginak, Trebiñu Konderria eta Villaverde Turtzioz barne. 2017ko urriaren 4tik 2018ko irailaren 26ra bitartean eginiko zerrendak hartuko dira kontutan.
  2. Nahi haina ZO egin daitezke, nahiz eta sarirako erabiltzaile bakoitzeko eta eguneko ZO bakarra hartuko den kontutan.
  3. Saria zozketa bidez emango da, eta erabiltzaile bakoitzak ZO sartu duen egun bakoitzeko txartel bat edukiko du. Hau horrela, erabiltzaile batek 2 ZO egiten baditu 2 egunetan (ZO bat eguneko), erabiltzaileak 2 txartel edukiko ditu. Erabiltzaile batek 2 ZO egiten baditu egun batean, txartel bakarra edukiko du zozketarako.
  4. ZO www.ornitho.eus web orri edo NaturaList mugikorreko aplikazioaren bidez sartu beharko dira, 2018ko irailaren 26ko 12:00ak (eguerdia) baino lehen.
  5. Mota guztietako ZO onartuko dira, habitat mota guztietan, espezierik erregistratu ez diren ZO ezik.
  6. Sarian parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da. Izen-ematea formulario honen bidez egingo da.
  7. Izena emateko epea 2017ko urriaren 1etik 2018ko abuztuaren 31era izango da. Sarirako izena eman eta gerora eginiko ZO bakarrik hartuko dira kontutan.
  8. Izena ematean, erabiltzaileak honako oinarriak onartzen ditu: (1) ZOan sartzen diren espezie guztiak ZO egitean ikusi edo entzun diren espezie guztiak direla; (2) ZOan ez dira sartzen ZO irauten duen denboran antzeman ez diren espezieak, nahiz eta aurretik jakin inguruan badaudela (3) laginketaren iraupena gutxienez 30 minututakoa dela (4) www.ornitho.eus-eko administratzaileek ZO baliogabetu dezaketela aurretik aipatu diren oinarrietan irregulartasunak antzematen badira.
  9. 1.500€ baino gehiagotan baloratuta dagoen EL 10x32 Swarovski prismatikoz osatuta egongo da saria.
  10. 2018ko irailaren 28an, ostirala,  12:00etan egingo da zozketa. Sariaren banaketa oraindik erabaki gabe dagoen leku batean egingo da.
  11. Antolakuntzak lehiaketa jarraitzeko web orri bat jarriko du martxan (sailkapenak, etab.).

 

BABESLEAK.

Este Premio está patrocinado por Swarovski Optik.

Resultado de imagen de swarovski optik

 

Saria honako erakundeek babesten dute:

  • Aranzadi Zientzia Elkartea.
  • Eusko Jaurlaritza.
  • Basque Tour.
  • Birding Euskadi.
  • Vitoria-Gasteiz Udaleko, Ingurugiro Gaietarako Ikastegia.
  • Urdaibai Bird Center.
  • Geoparkea.
Biolovision Sàrl (Switzerland), 2003-2017