BIOTOP-EK, EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEAN, 130 ESPEZIE BAINO GEHIAGO BEHATU DITU
Joan den larunbatean, irailaren 28an, I Biotop-a antolatu zen Euskal Kostaldeko Geoparkean. Geoparkeak sustatuko ekitaldi honetan hainbat talde biologikoen laginketa egin zen, onddoetatik hegaztietaraino. Honen helburua, zonaldeko fauna eta floraren behaketa sustatzea eta espezie desberdinen banaketari buruzko ezagutza hobetzea izan zen. Jardunaldian zehar bertaratu zen publikoak (50 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten jardunaldian) Aranzadi Zientzia Elkarteko adituek gidatutako espezieen bilaketan parte hartzeko aukera izan zuten. Zehazki, onddoak, landareak, armiarmak, tximeletak, burruntziak, anfibioak, narrastiak eta hegaztiak lagindu ziren.
Jardunaldiko eguna fresko eta lainotsua hasi zen baino zeru oskarbi eta 20ºC baino gehiagoko tenperaturarekin amaitu zen. Espezieei dagokienez, guztira 131 espezie/taxoi behatu ziren. Xehetasun gehiagorako ikusi hurrengo esteka.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2019-10-2
tipnews
CARLOS MONZON II.ORNITHO EUSKADI SARIAREN IRABAZLEA
Carlos Monzon donostiarrak irabazi du II. Ornitho Euskadi Saria, 2019an. Esteller-Swarovski Optik-ek babestuta, saria Swarovski EL 10x32 prismatiko batzuk izan dira.
Ornitho Euskadi Sariak www.ornitho.eus atarian hegaztien zerrenda osoak sustatzea du helburu. Horrela, bildutako datuek balio zientifiko handia dute, esteka honetan ikusi daitekeen bezala.
Joan den astelehenean egin zen zozketa, irailak 30ean. Aurreko urteko abendutik zerrenda osoak atarira sartu dituzten erabiltzaileen artean egin zen. Guztira, 3.695 zerrenda sartu dira denbora honetan. Zerrenda hauek 86.000 behaketa baino gehiago zituzten eta euskal geografia osoan banatuta zeuden. Behaketa hauek atarian urtero biltzen diren behaketen %60 baino gehiago dira.
Carlos Monzon sarituak 57 zerrenda erregistratu zituen denboraldi horretan, gehienak Donostiako Ametzagaina Parkean.
Zorionak!
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2019-09-27
tipnews
BADATOR ORNITHO EUSKADI SARIA!
Hurrengo irailaren 30ean, Ornitho Euskadi sariaren zozketa egingo da, 2018ko abenduaren 1etik zerrenda osoak egin dituzten erabiltzaile guztien artean. Zozketan sartzeko azken eguna irailaren 29a da: oraindik garaiz zaude zerrendak bidaltzeko eta saria eramateko aukera gehiago izateko!
Saria, aurreko edizioan bezala, Swarovski EL 10x32 prismatikoak dira. Sari hau Esteller-Swarovski Optik-ek babesten du.
Bestalde, Esteller-Swarovski Optik-ek helarazi digun eskaintza interesgarriari begirada bat botatzera animatzen zaitugu: ATX, BTX edo STX teleskopio oso bat eta PCT edo CCT karbonozko tripodearentzako hankak, gehi osagarri bat (mugikorrerako VPA egokigailu unibertsal bat eta dagokion eraztuna edo BR errailerako oinarria) erosteagatik, PTH edo CTH errotula bat doan eramango duzu. Eskaintza honi buruz zehaztasun gehiago izateko, esteka honetan klikatu.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak BIOTOP izeneko biodibertsitate topaketa antolatu du datorren larunbatean, irailak 28an. Jarduerak Errotaberriko atsedenlekua izango du abiapuntu, goizez, 9:00etatik aurrera.
BIOTOP topaketa edonori dago zuzendua, doakoa da eta Geoparkeko biodibertsitatea ezagutzea du helburu, hala nola, bertako hegaztiak, onddoak, landareak, anfibioak, armiarmak edota narrastiak. Edukiz gero, prismatikoak eramatea gomendatzen dugu.
Goizean zehar irteera desberdinak egingo dira. Talde bakoitzak Aranzadi Zientzia Elkarteko adituen laguntzarekin multzo taxonomiko zehatz bat ikustera aterako da. Gehien interesatzen zaizun taldea aukera dezakezu edo batean baino gehiagotan parte hartu.
Irteeren ordutegia:
9:00-10:00 Hegaztiak
9:00-11:00 Onddoak eta landareak
10:00-11:00 Hegaztiak
10:00-12:00 Odonatoak, anfibioak, narrastiak eta armiarmak
11:00-13:00 Onddoak eta landareak
12:00-14:00 Odonatoak, anfibioak, narrastiak eta armiarmak
Ekimena irekia den arren, parte hartzeko izena eman behar da hemen. Animatu zaitez!
(-ek) bidalia Maite Laso
2019-09-2
tipnews
EUSKADIKO ODONATUEN KLABEA
Atsegin handiz jakinarazten dizuegu Euskadiko odonatuen identifikazio klabe bat argitaratu dela. Lana Iñaki Mezquitak burutu du, burruntzi eta sorgin orratzetan aditua eta gure geografian agertzen diren espezieak ondo ezagutzen dituena. Lan honen helburua euskal geografian ikus daitezkeen espezieak identifikatu ahal izatea da, landan erraz bereizi daitezkeen ezaugarrien bitartez, zuzenean edota argazkien azterketen bidez, hala nola kolorazio patroiak, formak, egiturak... Lana hurrengo estekaren bidez deskargatu daiteke:
Zure interesekoa izango delakoan, agur bero bat bidaltzen dizugu,
www.ornitho.eus-eko taldea
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2019-08-7
tipnews
ORNITHO BERRIAK ALDIZKARIAREN ZENBAKI BERRIA HEMEN DA!
5. zenbakia eskuragarri dago, 2019ko lehenengo seihilekoari dagokiona. Kontsultatzera animatzen zaituztegu esteka honetan.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2019-07-1
avinews
EUSKADIKO II BIOBLITZA 397 ESPEZIE HAUTEMANDA AMAITU ZEN
Pasa den ekainaren 1-2an Euskadiko II Bioblitza antolatu zen Valederejoko Parke Naturalean (Araba). Onddo, landare, intsektu, anfibio eta narrasti, hegazti eta ugaztunetan adituek osatutako taldeak guztira 397 espezie aurkitu zituzten. Egun osoan zehar metereologia aldetik bero handia egin zuen, maximoak 28ºC-tik gora (batez bestekoa: 21ºC).
Esteka honetan jardunaldiko txostena eta espezieen zerrenda kontsultatu daitezke. Aipamen guztien artetik nabarmentzekoak dira Parkerako espezie berriak (Valderejon Bioblitz hau baino lehen sekula aipatuak izan ez direnak), hala nola, landare batzuen kasua (xehetasun gehiagorako ikusi txostenaren I. Eranskina).
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2019-06-24
tipnews
BIOBLITZ ATARIAN
BioBlitz bat antolatu du Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak, Ataria Salburuko Hezeguneak Interpretatzeko Zentroaren inaugurazioaren hamargarren urteurrena ospatzeko. Herritarren Zientziaren alorreko jarduera bat da, bizitza naturala deskubritzeko, non flora- eta fauna-talde desberdinak aztertzen dituzten zientzialariek Salburuko hezeguneetako —Gasteizko Eraztun Berdearen parte den eremu babestua—kontserbazio-eremu berezian bizi diren ahalik eta organismo bizidun gehien identifikatzen saiatuko baitira.
2019ko uztailaren 13an, larunbata, eta 14an, igandea, herritarren zientziaren arloko jarduera bat egin nahi duten interesdun guztiek zentrora joan ahal izango dute, natura ezagutu, ikasi eta gozatzeko.
BioBlitz zabalik dago parte hartu nahi duten guztientzat, dela beren kasa laginketak eginez, dela laginketa gidatuetakoren baten barruan. Laginketan parte hartzeko, aukeran hobe da aldez aurretik izena ematea, ataria@vitoria-gasteiz.org e-mailan.
Ataria zentroan bertan eratuko dira taldeak —laginketa bakoitza hasi baino 30 minutu lehenago bertan izatea gomendatzen da—. Eskaria handia bada, laginketa gidatuetako parte-hartzaileen kopurua mugatzerik izango dute antolatzaileek, nolako laginketa egin behar den aintzat harturik.
BIOBLITZ 2019: ASTEBURU HONETAN VALDEREJON ESPERO ZAITUGU
Geroz eta gutxiago geratzen da 2019ko Bioblitz Euskadi antolatzeko. Aurten, gure geografian gutxien ezagutzen den naturgune batean antolatu dugu Bioblitz edizioa. Ia 24 ordutan zehar, hainbat adituk Arabako naturgune honetako mota guztietako fauna eta flora behaketak biltzen lagunduko digute. www.ornitho.eus webguneko erabiltzaile guztiei laginketa horietan laguntzeko animatzen zaituztegu. Aukera ona izango da Euskadiko biodibertsitatearen ezagutzan laguntzeko eta animalien eta landereen identifikazioan eta laginketaz gehiago ikasteko, hainbat erakunde zientifikoetako adituen eskutik.
Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu estekahonetan.
Bertan ikusiko dugu elkar!
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2019-04-11
tipnews
BIOBLITZ EUSKADI, 2019: ERRESERBATU EKAINAK 1 ETA 2-KO ASTEBURUA!
2019ko Bioblitz Euskadi edizioa Valderejo-Sobron KBEan (Araba) izango da Ekainaren 1 eta 2-ko asteburuan . Valderejo, Euskadiko inguru ezkutu eta ezezagunetako bat da. Natura ondare ikaragarria izan arren, gutxi ikertua izan den eremua da. Gabezi honi aurre egiteko eta gure geografiako inguru natural ezezagunenetan behaketen garrantziaz ohartarazteko, Vanderejon izango den, Bioblitz Euskadi, 2019, edizioaren deialdia egiten dugu.
Oinarrizko estazio bat ezarriko da boluntarioen topaleku gisa eta laginketei hasiera emateko. Estazioa Lalastrako (Gaubea) Parketxean kokatuko da. Halaber, oinarrizko estazioan zentsoen bilakaerari buruzko informazioa emango da denbora errealean (talde taxonomiko bakoitzeko hautemandako espezie kopurua). Horretaz gain, laginketa gidatuetan parte hartu nahi duten pertsonentzat taldeak antolatuko dira. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, klikatu esteka honetan.
Bioblitz hau parte hartu nahi duten pertsona guztiei irekita dago, bai bere kabuz laginketak eginez bai laginketa gidatuetan parte hartuz. Orokorrean, http://www.ornitho.euswebguneko erabiltzaile guztiei dei egiten zaie ekainaren 1ean, larunbata, edo/eta ekainak 2an, igandea, Valderejora joateko eta gune honetako behaketak atarian sartzeko.
Behar duzun informazio guztia esteka honetan aurkituko duzu. Animatu! Valderejon ikusiko dugu elkar.