Lehenengo edizioaren arrakastaren ondoren, datorren iganderako, apirilak 26, II. #EtxeanGeratukoNaiz Bioblitza antolatu dugu, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00etara. Bioblitz bat ahalik eta espezie gehien bilatzean datza, eremu eta denbora tarte jakin batean zehar. Ornitho Euskadin eskuragarri dauden edozein talde taxonomikori buruzko informazioa izan daiteke.
Erronkan parte hartzea oso erraza da. Zure zerrenda osoak edo ustekabeko aipamenak www.ornitho.eus atarian sartu baino ez duzu egin behar, beti bezala, baina kasu honetan #EtxeanGeratukoNaiz proiektuaren laukitxoa aktibatu behar duzu.
Aurreko Bioblitzean, martxoaren 28an egin zena, 92 espezie ezberdinetako ia 1000 behaketa jaso ziren. Ikus dezagun ea oraingoan kopuru hauek gainditzeko gai garen! Denon artean, etxetik beha ditzakegun espezieak hobeto ezagutzea lortuko dugu. Animatu zaitez!
(-ek) bidalia Nere Zorrozua
2020-04-16
tipnews
ORNITHO BERRIAK ALDIZKARIAREN ZENBAKI BERRIA HEMEN DA!
6. zenbakia eskuragarri dago, 2019ko bigarrengo seihilekoari dagokiona. Kontsultatzera animatzen zaituztegu esteka honetan.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2020-03-31
tipnews
BADITUGU #ETXEANGERATUKONAIZ BIOBLITZEKO EMAITZAK
COVID19 gaitzak eragin duen konfinamendua dela eta, joan den larunbatean, martxoak 28, Bioblitz bat antolatu genuen, gure etxeetatik ahalik eta animalia-espezie gehien atzemateko. Proiektuak hiru helburu bete zituen: gure herri eta hirietako espezieak ezagutzen laguntzea, hiriko biodibertsitateari buruzko dibulgaziorako aukera bikaina sortzea eta konfinamenduari lotutako asperdurari aurre egiteko arrazoi erabilgarri eta dibertigarria eskaintzea.
Etxeak fauna basatiaren behatokiak bihurtuta, EAEko 50 parte-hartzailek baino gehiagok 92 espezie desberdini buruzko ia 1.000 behaketa igorri zituzten. Bioblitzen emaitzak eta jardunaldiaren estatistikak esteka honetan kontsulta daitezke.
Ornitho Euskadi taldekoek eskerrak eman nahi dizkiegu beren oharrak komunitate osoarekin partekatu zituzten parte-hartzaile guztiei.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2020-03-25
tipnews
EZ GALDU #ETXEANGERATUKONAIZ BIOBLITZA
Atsegin handiz jakinarazten dizugu hurrengo larunbaterako, martxoak 28, Bioblitz Euskadi #EtxeanGeratukoNaiz antolatu dugula. Bioblitz bat ahalik eta espezie gehien bilatzean datza, eremu eta denbora tarte jakin batean zehar. Bizitzen ari garen konfinamendu egoera dela eta, hurrengo larunbatean, 08:00etatik 20:00etara, gure etxeetatik ahalik eta espezie gehien behatzeko erronka proposatzen dizuegu. Hegaztiak, tximeletak, anfibioak... Ornitho Euskadin eskuragarri dauden edozein talde taxonomiko izan daiteke.
Erronkan parte hartzea oso erraza da. Zure zerrenda osoak edo ustekabeko aipamenak www.ornitho.eus atarian sartu baino ez duzu egin behar, beti bezala, baina kasu honetan #EtxeanGeratukoNaiz proiektuaren laukitxoa aktibatu behar duzu.
Zenbat fauna espezie behatu ditzakegu gure etxeetatik? Emaitzak martxoaren 30etik aurrera, astelehena, ezagutuko dira.
Ekimen hau zure interesekoa delakoan, jaso ezazu besarkada handi bat,
Ornitho Euskadi taldea
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2020-03-19
avinews
#NIETXEANGERATUKONAIZ PROIEKTUA MARTXAN JARRI DUGU
Lehenik eta behin, Ornitho Euskadi Taldetik zu eta zure ingurukoak ondo egotea espero dugu. Aurreko igandean aurreratu genuen bezala, zure etxetik ikusten dituzun hegaztien zerrendak egitera animatzen zaitugu. Informazio honen bilketa are gehiago errazteko eta Euskadiko etxeetatik beha daitezkeen espezieen analisi bat egin ahal izateko ondoren, #EtxeanGeratukoNaiz proiektua sortu dugu. Aipamenak proiektu honetara lotu ahal izateko Ornitho Euskadi web orrialdean, zerrenda osoak osatuz gero nahiz ustekabeko aipamenak gehituz gero, edozein talde taxonomikorentzako behaketak sartzeko formularioan, hemendik aurrera #EtxeanGeratukoNaiz proiektua aktibatzeko aukera agertuko da, irudi honetan ikus daitekeen bezala.
Animatu eta zure behaketak gainontzekoekin parteka itzazu, etxetik baita ere! Jokoaren arauak errazak dira: ohiko etxebizitzatik ikusten duzun guztia idaztea besterik ez. Beraz, ezin dira proiektu honetara lotu lantokitik edo kanpoan lana egiten duten profesionalek kalean egindako behaketak.
Animo! Ornitho Euskadi Taldearen partez besarkada handi bat.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2020-03-15
avinews
ASPERTZEARI AURRE EGIN LEIHOTIK HEGAZTIAK ZENTSATUZ
Konfinamendu egun hauetan zure leihotik zerrenda osoak egitea proposatzen dizugu. Denbora pasatzeko modu entretenigarria da eta aukera bikaina gure herri eta hirietan bizi diren hegaztiak zehaztasun handiagoz ezagutzeko.
Alarma egoera amaitzen denean eta normaltasunera bueltatzen garenean, analisi bat egingo dugu aurreko egoera eta konfinamenduaren iraunaldikoa alderatuz.
Animo asko!
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2020-02-11
avinews
HEGAZTIAK IDENTIFIKATZEKO IKASTAROAK
Otsaila eta martxorako hainbat ikastaro eskaintzen ditugu hegaztien identifikazioaren inguruan, batzuk harrapariei buruzkoak eta beste batzuk espezieak kantuz bereizteko. Xehetasun gehiagorako bisitatu gure agenda edo hurrengo estekak:
Atsegin handiz jakinarazten dizugu Nafarroan Ornitho zabaldu dugula. Era honetan erabiltzaile eta bazkide askoren eskariari erantzuna ematen diogu proiektu honekin, Nafarroako fauna eta floraren banaketa espazio-tenporalaren ezagutza hobetzeko asmoz sortu dena. Atari berriaren izen ofiziala Ornitho Navarra da, eta nomenklatura hau bere senidea den Euskadiko atariarekin homologatzeko helburuarekin, hemendik aurrera www.ornitho.eus Ornitho Euskadi deituko da. Bi atari hauek Aranzadi Zientzia Elkartetik kudeatzen dira eta dagokien gobernu, aldundi eta hainbat elkarte eta erakunderen babesa dute. Atari hauen bidez, ondare naturalaren ezagutza eta kontserbazioarekin konprometituak dauden hiritarrei zuzenduriko zerbitzua hobetu nahi dugu. Ornitho Navarra beste ornitho atari batzuek duten printzipio berdinekin sortzen da, besteak beste, doakotasuna, eleaniztasuna, datuen kalitaterako konpromezua (adituen berrikusketaren bidez) eta zientzia, hezkuntza eta kontserbaziorako sarbide publikoa. Ornitho Navarra atariak Gobernu foralaren babesa du eta baita plataforma honekin elkarlanean aritu eta hau sustatzeko interesa erakutsi duten beste zientzia- hezkuntza- eta kontserbazio-erakunde batzuen babesa ere
2020 urtean zehar hainbat hitzaldi informatibo eta trebakuntza ikastaro antolatuko dira nafar geografiaren luzera eta zabalera osoan zehar.
Ornitho Euskadi-ko erabiltzaile bezala, Ornitho Navarra-ra zuzenean sar zaitezke zure ohiko kontuko erabiltzaile eta pasahitzarekin ornitho-navarra.es orrialdean eta, nola ez, NaturaList aplikazioaren bitartez.
Ekimen hau zure interesekoa izatea espero dugu. Gure aldetik, etapa berri hau ilusioz hasten dugu, Nafarroan fauna eta flora aipamenak sartzeko aukera berriak sortuz.
Besterik gabe, agur bero bat jaso ezazu,
Ornitho Euskadi-ko taldea
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2019-11-6
technews
OHAR GARRANTZITSUA!
Zerbitzarien mantentze-lanak direla eta, azaroaren 6ko arratsaldeko 7etatik azaroaren 7ko goizeko 7etara ataria ez da erabilgarri egongo, hau da, gaurko 19:00etatik hasita 12 ordutan zehar. Sentitzen dugu eragozpenak sortzen baditu, baina lan beharrezkoa da hurrengo urteetarako ornitho atari guztien segurtasuna eta errendimendua hobetzeko.
Besterik gabe, jaso ezazu agur bero bat,
www.ornitho.eus-eko taldea
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2019-10-28
tipnews
TALDE BERRI BAT ZABALDU DUGU: ORTOPTEROAK
Atsegin handiz jakinarazten dizugu talde berri bat zabaldu dugula: ortopteroak (kilkerrak eta matxinsaltoak). Momentu honetatik aurrera animalia hauen aipamenak sartu ahalko dituzu.
Datorren udaberrira arte itxaron beharko dugunez animalia hauek gure landetan ikusteko, hurrengo hilabeteetan espezie arruntenak identifikatu ahal izateko ikastaroak antolatuko ditugu. Adi egon albisteei!
Bestalde, animalia hauen aspaldiko aipamenak baldin badituzu, gurekin harremanetan jartzera animatzen zaitugu, sisteman inportatzen lagun zaitzagun banan-banan egin beharrik gabe. Horrez gain, zerrendan agertzen ez den espezieren bat identifikatuko bazenu, guri esatera animatzen zaitugu altan eman dezagun.
Besterik gabe, hobekuntza hau zure interesekoa izango delakoan, jaso ezazu agur bero bat,