ESKURAGARRI DAUDE “HILABETE BAT, ESPEZIE BAT” PROIEKTUAREN APIRILEKO EMAITZAK
“Hilabete bat, espezie bat” proiektuaren barruan, apirilean, harkaitz-zozoaren Monticola Solitarius behaketak sartzera animatu zaituztegu. 2021eko martxoa eta apirilean 23 behaketa eman dira, aurreko urteetako hilabete horietako batez bestekoaren eta maximoaren gainetik. Gainera, behaketa batzuk espeziea orain arte aipatu ez diren lekuetan eman dira.
Proiektuaren emaitzak esteka honetan edo “Proiektuak” menuan ikus ditzazkezu. Bertan, proiektu honi buruzko informazio guztia dago (erronkak, emaitzak, etab.).
Mila esker erronka honetan parte hatu duten erabiltzaile guztiei! Zuei gabe honelako proiektuak ez lirateke posible izango.
Besterik gabe, jaso ezazu agur bero bat,
Ornitho Euskadi taldea
(-ek) bidalia Maite Laso
2021-05-20
avinews
MODULU BERRI BAT IREKI DUGU ZENBAIT HEGAZTI KOLONIALEN HABIAK ERREGISTRATZEKO
Ornitho Euskadi atariak eskaintzen dizkigun aukeren artean, hegazti kolonial batzuen habiak erregistratzeko modulu berri bat ireki dugu. Gaur egun, modulua eskuragarri dagoen hegazti zerrenda honako hau da: enara azpizuria, uhalde-enara, haitz-enara, enara arrunta, enara ipurgorria eta sorbeltz arrunta.
Espezie hauek hegazti intsektujaleak dira, eta, oro har, asko agertzen dira hiriguneetan. Habiak suntsitzeak eta habiak egiteko tokirik ez izateak gainbehera handia eragin du beraien populazioetan. Horregatik, funtsezkoa da habiak erregistratzea espezie hauen jarraipena egin ahal izateko.
Modulu hau eskuragarri dago sarrerako formulario estandarrean. Espezie hauen datua B6 atlas-kode (umatzeko erabili daitekeen leku bat bisitatzen) edo handiagoarekin sartzean aktibatu egiten da. Formularioan, habiez gain, aleen kopurua eta bikoteak ere adierazi daitezke. Xehetasun gehiagorako, esteka honetan dagoen tutoriala kontsulta dezakezu.
Lagundu informazio gehiago lortzen espezie hauek babesteko eta kontserbatzeko!
Berrikuntza hau zure gustukoa izatea espero dugu.
Besterik gabe, agur bero bat bidaltzen dizugu,
Ornitho Euskadi-ko taldea
(-ek) bidalia Maite Laso
2021-05-4
tipnews
ANIMA ZAITEZ HILKORTASUN-MODULUAREN BIDEZ ZAURITUTAKO EDO HILDAKO FAUNAREN AIPAMENEN BILKETAN PARTE HARTZERA.
Ornitho Euskadi ataria Euskadin eskuragarri dagoen tresna bakarra da lurralde osoan zaurituta edo hilda aurkitutako faunaren aipamenak erraz jasotzeko aukera ematen duena. Horri esker, Euskadiko faunaren hilkortasunaren kausei eta banaketa geografikoari buruzko gero eta mapa zehatzagoa eratzen doa.
Ornithoren hilkortasun moduluak, beraz, gure errepide sarean fauna harrapatzeko puntu beltzak identifikatzen laguntzen digu.Ondorioz, heriotza-tasaren moduluaren bidez sartzen ditugun aipamenak oso interesgarriak dira gure faunaren mehatxuei aurre egiteko ardura duten administrazio publikoentzat.
Horregatik guztiagatik, hildako edo zauritutako animaliak ikusten badituzu, mesedez, jakinarazi ezazu behaketa horiek sartuz eta 'hildako edo zauritutako animalia' kutxatila aktibatuz. Kutxatila hori behaketak sartzeko formulario estandarrean agertzen da.Aipamen guztiak dira baliotsuak, baita agian garrantzi gutxiagokoak irudituko zaizkizunak ere.
Hilkortasun-formularioak faunaren heriotza-kausa guztien erregistroa onartzen du, jatorri naturalekoak edo giza jatorrikoak izan.Harrapatutako fauna, elektrokutatua, maskotek harrapatua, kristalen kontra talka egina, pozoitua, tirokatua, itoa.Edozein heriotza-kasu dago jasota moduluan.
Beraz, esteka honetan eskuragarri dauden tutorialak ikustera animatzen zaituztegu, bai NaturaList aplikazioan bai Ornitho Euskadi atarian hilkortasun-datuak sartzeko.
Eskerrik asko!
(-ek) bidalia Maite Laso
2021-04-22
tipnews
HILABETEKO ERRONKA… MAIATZA
Maiatzeko hilabeterako hezeguneekin oso loturik dauden bi espezie proposatzen ditugu: ur-igela (Pelophilax perezi) eta isats urdina (Ischnura elegans). Hau da, anfibio eta odonato bana.
UR-IGELA (Pelophylax perezi).
Ur-igela Iberiar penintsulako anfibio endemiko bat da. Ur gezatako ia eremu guztietan bizi da, eta kontserbazio-egoera eskasa duten ur-masak ere ondo toleratzen ditu (muga jakin batzuetara arte). Euskadin espezie arrunta eta ondo banatua bada ere, oraindik badira haien presentziaren berri eman ez duten (edo baieztatu ez diren) eremuak, eta litekeena da haien presentzia zatikatuta egotea. Testuinguru horretan, banaketari buruzko informazio zehatza lortzeak aukera emango du toki-mailan duen egoera hobeto ezagutzeko eta, ondorioz, eskala txikietan (udalerriak, eskualdeak) duen kontserbazio-egoera ebaluatzeko.
Anfibioei dagokienez, gogoan izan behar da beraiei eragiten dieten gaixotasun gorakorrak, neurri batean, pertsonek hezeguneak higiene-protokolorik bete gabe igarotzearen ondorio izan daitezkeela. Ur-igela erraz detektatzen da, eta, hau topatzeko ez dago putzuetara sartu beharrik. Guztietan anfibiorik egunekoena da, eta oso erraza da bere kantuak entzutea eta ertzetik bere jauziak ikustea, uretan sartzeko beharrik gabe.
Orain arte bildutako aipamenen banaketa ikus dezakezu esteka honetan.
ISATS URDINA (Ischnura elegans).
Isats urdina, deabruaren zalditxoen taldekoa den odonato bat da. Mundu mailan banaketa zabala duen espeziea da (Irlandatik Japoniaraino). Penintsulako eskalan, ordea, banaketa zatituta dago. Euskadin ohikoa da Arabako hegoaldean, eta Gipuzkoan (kostaldean izan ezik, bertan ohikoagoa baita) eta Bizkaian soilik agertzen da zatika. Espezie honek lurralde osoan duen banaketari buruzko gure egungo ezagutza eskasa da oraindik, gaur egun ezagutzen ditugun eremuak baino askoz gehiagotan egon baitaiteke. Gainera, azpimarratu behar da beharrezkoa dela jakitea ea gainjartzerik dagoen antzeko beste espezie baten banaketarekin, Graells azuliloaren banaketarekin, alegia.
Isats urdina bere ahaide Graellsekin nahas daiteke. Behar bezala identifikatzeko, isats urdin arrak kokots nabarmenagoa duen pronotoari (protoraxari) erreparatu behar zaio. Ur korronte eta geldien burruntzi bat da, eta nolabaiteko gazitasuna onartzen du. Ez dago ur azidoetan. Egun osoan zehar ikus daiteke, eta arratsalde hasieran aktibitate handia izan ohi du (kopulak eta errunaldiak).
Orain arte bildutako aipamenen banaketa ikus dezakezu esteka honetan.
Hurrengo estekan topa dezakezu bere identifikaziorako informazioa:
ORNITHO BERRIAK ALDIZKARIAREN ZENBAKI BERRIA HEMEN DA!
8. zenbakia eskuragarri dago, 2020ko bigarren seihilekoari dagokiona. Kontsultatzera animatzen zaituztegu estekahonetan.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2021-03-18
tipnews
HILABETE BAT, ESPEZIE BAT
SARRERA
“Hilabete bat, espezie bat” proiektuaren helburua, banaketa-eremu osoa ezagutzen ez ditugun espezieen aipamenak biltzea da. Gainera, espezie urrietan, detektatzeko zailak direnetan edo arriskuan dauden espezieetan egingo dira ahaleginak. Espezie bakoitzaren aipamenen bilketa detekzio-probabilitatea handiena den hilabetean egingo da, edo urteko zikloan duen egoeragatik zentsoa egitea komenigarria denean.
Ornitho Euskadi taxoi ugariko ataria denez, eta animalia- edo landare-talde batzuetan behaketa-aldirik onena urteko hilabete gutxi batzuetan kontzentratzen denez, baliteke noizean behin hilean espezie bat baino gehiagoren aipamenak biltzearen proposamena egitea.
Hilabete bakoitzeko helburu bezala dauden espezieak aldez aurretik iragarriko dira, Ornitho Euskadiko ohiko kanalen bitartez (Albisteen atala, aldizkariak).
Proiektu honen bidez, gure fauna- eta flora-espezieen banaketari buruzko ezagutza hobetzeaz gain, gure geografia hobeto ezagutzeko aukera ere izango duzu; izan ere, hilabete bakoitzeko erronkak hainbat habitat eta eremu zeharkatzea eskatuko du.
NOLA PARTE HARTU?
Animatzen zara? Proiektua parte hartu nahi duten erabiltzaile guztientzat irekita dago. Ez da beharrezkoa aldez aurretiko konpromisorik hartzea, eta ez da beharrezkoa hileko erronka guztietan parte hartzea.
Nola parte hartu? #MES proiektuaren kodea erabiliko da. Gogoratu behaketak sartzeko formulario estandarrean eskuragarri dagoela kode hori. "Proiektuaren kodea" bezala agertzen da "beste datuak/informazioak" izeneko formularioaren atalean.
Horrela, bai zerrenda osoetan, bai ustekabeko aipamenetan, nahikoa izango da kode hori aktibatzea proiektuari lotu nahi ditugun behaketak sartzen diren bakoitzean.
ITZULTZEA
Proiektuaren kodea bilaketa-motorrean eskuragarri egongo da "bilaketa aurreratua" atalaren barruan; horrela, erabiltzaile guztiek proiektuaren testuinguruan emandako behaketa guztiak ezagutzeko bilaketak egin ahal izango dituzte.
Gainera, aldizka laburpenak eta analisiak eskainiko ditugu, proiektuak helburu diren espezieengan sortzen den ezagutzaren eragina zehazteko.
HILABETEKO ERRONKA…APIRILA
Adi! Aldizka, nahiko denborarekin, hilabete bakoitzean helburu diren espezieak iragarriko ditugu.
Apirila hilabetearekin ekingo diogu proiektuari. Horretarako harkaitz-zozo urdinen aipamenak ematea proposatzen dugu. Harkaitz-zozo urdina zozo arrunt bat baino pixka bat txikiagoa da. Arrak urdinxkak kolorekoak dira eta emeak marroixkak. Euskadin, harkaitzetan bizi da batez ere, bai kostaldean, bai barnealdeko mendiguneetan. Arabako hegoaldeko muturrean, hala ere, nekazaritzako mosaikoetan ere agertzen da, eta hormekin eta txabolekin lotu ohi da.
Espezie urria bada ere (inoiz ez da dentsitate handitan agertzen), askotan oharkabean igarotzen da. Euskadin espeziearen banaketari buruzko ezagutza ez dela osoa pentsatzeko arrazoiak ditugu, eta gaur egun ezagutzen direnak baino eremu gehiagotan egon daitezkeela pentsatu daiteke.
Kostaldeko hainbat tarte eta barrualdeko harkaitz eta mendigune askotan ez daude harkaitz-zozo urdinen aipamenak, baina litekeena da espeziea bertan egotea.
Beraz, espeziea detektatzeko itxuraz egokiak diren habitat horiek zeharkatzera animatzen zaituztegu. Zein eremu izango lirateke lehentasunezkoak? Gutxienez, honako hauek: (1) Gipuzkoan Jaizkibelgo mendebaldeko sektoretik Oriora doan kosta-zatia; (2) Gipuzkoako mendebaldetik Urdaibaira doan kosta-zatia; (3) lurralde osoko mendigune nagusiak eta harkaiztiak (dauden aipamenak Urkiolara mugatzen dira); (4) Ebroko haran osoa.
Esteka honetan orain arte bildutako aipamenen banaketa ikus dezakezu:
Bestalde, honako esteka hauetan espeziea identifikatzeko informazio erabilgarria duzu:
Azkenik, jakinarazten dizugu proiektuari buruzko informazio guztia 'Proiektuak' menu berrian eskuragarri izango duzula. Bertan aurkituko duzu dokumentu guztiak, espezieen zerrenda hilabeteka, etab.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2021-03-11
avinews
DONOSTIAKO HEGAZTI HABIAGILEEN ATLASA AURRESALMENTAN
Hiru urte baino gehiagoko lanaren ondoren, Donostiako hegazti habiagileen atlasa eskaintza berezian eros dezakezula iragartzeko plazerra daukagu. Lankidetzan egindako proiektu honetan 60 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute, udalerrian ugaltzen diren hegazti-espezie guztiak detektatzeko. Lana oso zehatza da eta lehen aldiz erakusten du hauteman diren 90 espezie baino gehiagoren banaketa espaziala eta populazio tamainaren zenbatespenak. Monografia honen ardatza diren espezieen fitxekin batera, arriskuan dauden espezieei eta kontserbaziorako lehentasunezko eremuei buruzko kapitulu interesgarri bat dago. Obra honetan hegaztien irudi bikainak agertzen dira eta horiek udalerriko hainbat txoko irudikatzen dituzten atzealdeekin osatzen dira. Atlas hau Donostirako erreferentziazko lan ornitologikoa da, baita Euskadiko edozein liburutegi ornitologikotan falta ezin den liburua ere.
Atlasa burutzeko, Ornitho Euskadiko erabiltzaile ugarik jasotako milaka aipamen ere erabili dira. Ondorioz, eskerrak eman behar dizkiegu egindako ekarpenagatik.
Liburua martxoan edo apirilean argitaratuko da, baina esteka honen bidez eskaintzen dugun aurresalmentan eskura dezakezu.
Zuen interesekoa izango delakoan jaso ezazu agur bero bat,
Ornitho Euskadi taldea
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2021-03-4
tipnews
ESKURAGARRI DAGO ORNITHO EUSKADI ATARIAREN 2020KO BALANTZEAREN TXOSTENA
Urtero bezala, Ornitho Euskadiko 2020 urteko balantzearen txostena igo dugu dagokion biltegian ('Ornitho Euskadi-ri buruz' menuko Dokumentuak atalean). Esteka honetan ere deskargatu dezakezu.
Besterik gabe, jaso ezazu agur bero bat,
Ornitho Euskadi taldea
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2021-02-9
tipnews
PARTE HARTU ORNITHO EUSKADI HOBETZEKO INKESTAN
Urte berri honen hasierarekin, Ornitho Euskadiri bultzada bat eman nahi diogu. Hainbat alderditan hobekuntzak egin nahi ditugu, baina, horretarako, atariaren erabiltzaile zarenez, zure iritzia jakin nahiko genuke. Testuinguru honetan, esteka honetatik sartzen den inkesta betetzeko minutu batzuk igarotzea asko eskertuko genuke. Zure entzumena gara!
Aldez aurretik zure ekarpena eskertuz, agur bero bat.
Ornitho Euskadi Taldea
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2021-01-27
tipnews
EUSKAL HERRIKO ODONATUEN IDENTIFIKAZIORAKO GAKOAREN EDIZIO BERRIA
Euskal Herriko odonatuak identifikatzeko gakoaren bigarren edizioa argitaratzen dugu (esteka). Bertan, lehenengo edizioko akats batzuk zuzendu dira eta Euskadin lehen aldiz aipatu diren espezie berriak gehitu dira.
Udaberria heldu bitartean, une egokia da gakoa aztertzeko eta gure lurraldeko burruntzi eta sorgin orratzak identifikatzen ikasteko. Anima zaitez!