Urriaren 23an, larunbata, III. Ornitho Euskadi Bioblitza antolatu zen Bizkaiko Meatzaldean. Deialdi honetan egin ziren laginketak hegazti, anfibio, narrasti eta odonatuetan oinarritu ziren.
Eguna hotz eta garbi argitu zen. Batez besteko tenperatura 12ºC ingurukoa izan zen eta maximoa ez zen 20ºC-ra iritsi. Espezieei dagokienez, guztira 60 espezie hauteman ziren. Aipu guztien artean, beheko irudian ikus daitekeen eta eklosionatu berriak zeuden schreiber musker (Lacerta schreiberi) talde baten behaketa nabarmendu behar da.
Bioblitzaren xehetasun gehiago nahi izanez gero, ikus txostena esteka honetan edo Bioblitz-Txostenak atalean.
(-ek) bidalia Maite Laso
2021-11-2
tipnews
HILABETEKO ERRONKA… AZAROA.
Mendi-tuntuna.
Azaroko erronka mendi-tuntunari Prunella Collaris bideratzen dugu. Tuntun arrunta baino pixka bat handiagoa da, eta alboko eta sabeleko gorrixkagatik eta zinta meheak osatzen dituzten orban zuriengatik bereizten da. Gure gailurretako hegazti adierazgarria da eta neguan Euskadiko mendigune nagusiak okupatzeko joera du, tontor eta kordaletan zehar hedatzen da, ugalketa-garaian hertsiki okupatzen dituen eremuetatik haratago. Bertako espeziea bada ere, neguan altuera txikiagoko lekuetara joan ohi da.
Euskadin ugaltzaile moduan ale oso gutxi daude; mendilerro atlantikoetako eremu altu eta harritsuak hartzen ditu, hala nola Aralar, Aizkorri, Gorbeia, Udalaitz…inoiz ez 900m-tik behera. Bere populazio-tamaina ezezaguna da, baina hamarnaka bikote gutxi batzuetan zenbatesten da. Neguan espeziearen banaketa zehatza are gutxiago aztertu da. Urritik aurrera, mendi-tuntuna negu osoan zehar egongo diren eremuetan aurkitu daiteke dagoeneko. Horregatik, azaroa hilabete ona da hautematen saiatzeko. Mendiko hegaztia denez, oso sentikorra da klima-aldaketarekiko, eta, beraz, interes handia du zientzia eta kontserbazio mailan, neguan non agertzen den eta non ez jakitea. Aurreikuspenen arabera, gero eta arraroagoa izango da gure gailurretan ikustea…
Hau guztiagatik, eta aipamen gutxi ditugun eszenatoki batetik abiatuta, mendi-tuntunaren ahalik eta behaketa gehienen berri ematera animatzen zaitugu. Mendilerro handietatik kanpo geratzen diren mendiguneak izango dira, Aralar edo Aizkorri esaterako non espeziea urte guztian zehar dagoela jakina da, prospekziorako gune interesgarrienak. Balio berezia izango dute zerrenda osoei lotutako behaketek eta aztertze negatiboek (nahikoa da '0' bat jartzea aleen zenbaketan). Beti izango dira baliozkoak, nolanahi ere, ustekabezko aipamenak.
Orain arte bildutako aipamenen banaketa ikus dezakezu esteka honetan.
(-ek) bidalia Maite Laso
2021-10-26
avinews
SALGAI DAGO DONOSTIAKO HEGAZTI HABIAGILEEN ATLASA
Aranzadi Zientzia Elkarteak, Donostiako Udalarekin elkarlanean, Hegazti habiagileen atlasa argitaratu du. Liburu horretan, udalerrian ugaltzen diren hegazti-espezieen banaketari buruzko informazio eguneratu eta zehatza biltzen da.
Monografia honekin, lau urtean egindako lan bat ondu da, udalerrian aurrekaririk ez duena: landa-prospekzio sakon bat egin da, eta, ondoren, datuak aztertzeko eta idazteko lan zehatz bat.
Aranzadi eta Udalaz gain, hurrengo elkarteak parte hartu dute ere: Ugatza Ornitologia Elkartea (SOU), Espainiako Ornitologia Elkartea (SEO-Donostia), Itsas Enara Ornitologi Elkartea (IEOE), Club Vasco de Camping (CVC) eta Cristina-Enea Fundazioa (FCE).
Gogoratzen dugu atlasa burutzeko, Ornitho Euskadiko erabiltzaile ugarik jasotako milaka aipamen ere erabili direla. Ondorioz, eskerrak eman behar dizkiegu egindako ekarpenagatik.
Atlas hau Aranzadiren webgunearen bidez (online salmenta, erosketarako esteka) edo liburu-dendetan eros daiteke.
Zuen interesekoa izango delakoan jaso ezazu agur bero bat,
Ornitho Euskadi taldea
(-ek) bidalia Maite Laso
2021-10-20
tipnews
BIOBLITZ ORNITHO EUSKADI 2021: LARUNBAT HONETAN MEATZALDEAN ESPERO ZAITUGU.
Geroz eta gutxiago geratzen da 2021ko III. Bioblitz Ornitho Euskadi antolatzeko. Aurten, Bioblitza gure geografian naturalistek gutxi bisitatzen dute gunean egin nahi izan dugu. Larunbat goizean zehar hainbat adituk Biotopo Babestu honetako mota guztietako fauna behaketak biltzen lagunduko digute. Aukera ona izango da Euskadiko biodibertsitatearen ezagutzan laguntzeko eta animalien identifikazioan eta laginketaz gehiago ikasteko, adituen eskutik.
Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu estekahonetan.
Bertan ikusiko dugu elkar!
(-ek) bidalia Maite Laso
2021-10-5
tipnews
BIOBLITZ ORNITHO EUSKADI BERRIRO ANTOLATZEN DUGU URRIAK 23AN. ANIMATU PARTE HARTZERA!
2021eko Bioblitz Ornitho Euskadi edizioa Bizkaiko Meatzaldeako Biotopo Babestuan izango da. Urriaren 23an izango da, 09:00tatik 14:00etara.
Meatzaldeako Biotopo Babestua Bizkaiko mendebaldean dago. 900 hektarea baino gehiagoko azalera hartzen du eta populazio handiko hirietatik gertu egonda ere, naturzale gutxi ibiltzen dira eremu honetan eta, beraz, aipamen gutxi daude Biotopo honetarako. Testuinguru honetan, 2021eko Bioblitzaren helburua Biotopo Babestuan dauden espezieen aberastasuna eta haien banaketa espaziala hobeto ezagutzea da.
Oinarrizko estazio bat ezarriko da boluntarioen topaleku gisa eta laginketei hasiera emateko. Estazioa Ekoetxea Meatzaldean-Peñas Negras-en kokatuko da (La Arboleda errepidea, Muskiz 1,6km Ortuella). Iristeko Xehetasun gehiago nahi izanez gero, klikatu esteka honetan.
Bioblitz hau parte hartu nahi duten pertsona guztiei irekita dago, bai bere kabuz laginketak eginez bai laginketa gidatuetan parte hartuz. Orokorrean, Ornitho Euskadiko erabiltzaile guztiei dei egiten zaie urriaren 23an, larunbata, Meatzaldeako gunera joatea eta behaketak atarian sartzeko.
Talde taxonomiko ezberdinen laginketak goiz osoan zehar burutuko dira. Jarraian laginketa gidatuen ordutegia zehazten da:
09:00 - 10:30: Hegaztiak.
10:45 - 11:30: Ornitho Euskadi atariari buruzko hitzaldia.
12:00 - 14:00: Anfibioak, narrastiak eta odonatuak.
12:00 – 13:00: Hegaztiak. Familientzako tailerra.
Gidatutako laginketetan parte hartzeko aforoa mugatua denez, BIBE plataforma bidez eman behar da izena: www.bibe.me/ekitaldiak-aranzadi.
BIOBLITZ ORNITHO EUSKADIko informazioa guztia esteka honetan kontsultatu daiteke.
(-ek) bidalia Maite Laso
2021-09-30
tipnews
HILABETEKO ERRONKA… URRIA
Landa-txolarrearekin jarraitzen dugu.
Iraileko erronkan ez dugu landa-txolarrearen Passer montanus behaketarik jaso. Hori dela eta, urrian zehar txolarre honen bila jarraitzeko proposamena egiten dugu, azken urteotan gainbehera nabarmenean baitago.
Iraileko erronkan azaldu bezala, espeziea sedentarioa da eta beraz, hilabete hauetan behatutako banakoak hurrengo udaberrian inguru horretan ugaltzen direnak izango dira ziurrenik.
Beheko presentzia-mapan ikus daiteke orain arte landa-txolarreari buruz dugun informazioa (berdez espeziea hauteman den laukiak). Oso garrantzitsuak dira, batez ere, espeziearen presentzia ezagutzen ez den eremuetako aipamenak.
Beti bezala balio berezia izango dute zerrenda osoei lotutako behaketek eta aztertze negatiboek (nahikoa da '0' bat jartzea aleen zenbaketan).
(-ek) bidalia Maite Laso
2021-08-20
tipnews
HILABETEKO ERRONKA… IRAILA
Iraileko erronka landa-txolarrearengan Passer montanus bideratzen dugu. Passeridae familiako hegazti paseriforme bat da. Txolarre hau etxe-txolarrea baino pixka bat txikiagoa da, eta argi eta garbi bereizten da pileoan eta garondoan duen gaztaina-koloreagatik eta masaileko orban beltzagatik.
Iberiar penintsula osoan aurkitzen da eta gure lurraldean espeziea sedentarioa da. Habitat ugarietan aurkitzen da baino nekazaritza-paisaiak nahiago ditu, zuhaiztiak tartekatzen diren zelaiak dituztenak. Parke eta baratzeetan ohikoa da, baita herri zein hirietan ere.
Euskadin populazioa gainbeheran dago azken urteetan. Litekeena da beherakada horren arrazoietako bat landa-ingurunean gertatzen ari diren aldaketa ezberdinen batura izatea, hala nola bioziden erabilera edo landazabala uztea edo hondatzea.
Espezie honen gainbeherarengatik eta ezagutza sendotzeko helburuarekin, landa-txolarrearen ahalik eta aipamen gehien egitera animatzen zaituztegu. Balio berezia izango dute zerrenda osoei lotutako behaketek eta aztertze negatiboek (nahikoa da '0' bat jartzea aleen zenbaketan). Beti izango dira baliozkoak, nolanahi ere, ustekabezko aipamenak.
Orain arte bildutako aipamenen banaketa ikus dezakezu esteka honetan.
(-ek) bidalia Maite Laso
2021-07-30
tipnews
HILABETEKO ERRONKA... ABUZTUA
KAKALARDO ZERAMBIZIDOAK.
Kakalardo zeranbizidoak beraien antena luzeengatik ezagunak diren koleoptero xilofagoz (hau da, egurrez elikatzen dira) osaturiko familia bat dira. Kakalardo familia ugarienetarikoa da, mundu mailan 25.000 zeranbizido espezie baino gehiago izanik.
Europako zeranbizido batzuk mehatxupean daude, geroz eta urriagoak diren pagadi edo harizti helduekiko daukaten menpetasunaren ondorioz. Euskadin Rosalia alpina eta Cerambyx cerdo dira zeranbizido espezie adierazgarrienetariko bi. Biak interes komunitariodunak; lehena, gainera, lehentasuna duen espeziea. Espezie hauen banakoak eta populazioak detektatzea, beraz, hauen kontserbaziorako berebizikoa da.
Abuztuko erronka beraz, zeranbizido espezie hauei eskainiko diegu. Hauen identifikazioari buruz pixka bat gehiago jakin nahi baduzu, bere garaian argitaratu genuen eta esteka honetan aurkitu dezakezun gida deskargatzera animatzen zaitugu. Gainera, hirugarren espezie bat ere izango dugu erronkan, Cerambyx welensii, ugariagoa den eta gertuko duen C. cerdo-ren oso antzekoa. C. welensii oso zabalkunde mediterranearra duen kakalardoa da eta orain dela gutxi Euskadi hegoaldean izan da zitatua. Espezie hau ezberdintzeko kolorazioan fijatzea komeni da (C. cerdo-k baino kolore marroiagoa du, ez da hain beltza), baita elitroek bukaeran hartzen duten forman ere, C. welensii espeziean forma borobilagoa eta bizkarraldearen luzera-ardatzerantz muxarratua, C. cerdo espeziean aldiz, zuzena da. Xehetasun gehiago nahi izanez gero, hurrengo estekara jotzea gomendatzen dizugu.
Hortaz, R. alpina, C. cerdo eta C. welensii espezieen inguruan dugun jakintza sendotzeko, abuztuan zehar animalia hauen zita posible guztiak igotzera animatzen zaitugu. Hauek aurkitzeko hoberena zuhaitz oso helduetan bilatzea da, are gehiago lehorrak edota erorita baldin badaude; pagoak R. alpina-ren kasuan eta haritzak Cerambyx espezieen kasuan. Egun eguzkitsu eta beroak dira hoberenak; egun hotz eta euritsuak ekidin. R. alpina eguneko espezie bat da, Cerambyx-ak aldiz, ilunabarrekoak.
Bestalde, hurrengo estekanekainekko erronkako emaitzak kontsultatu ditzakezu jada. Ikusiko duzunez, proiektuak bere arrakasta sendotzen jarraitzen du, 2021-eko ekainean, aurreko bost urteetako ekaineko zita kopuruaren media baino %232 gehiago izanez.
(-ek) bidalia Juan Arizaga
2021-07-1
tipnews
HILABETEKO ERRONKA…UZTAILA
Dragoitxo arrunt
Uztaileko erronka Dagroitxo arruntari (Tarentola mauritanica) eskeintzen diogu. Iberiar Penintsulako bi espezie gekonidoetako bat da. Narrasti txikien talde hau, hala ere, munduko beste eskualde batzuetako espezieetan aberatsa da, nagusiki gune tropikaletan. Euskadin espezie hau bakarrik aurkitzen dugu eta duela gutxitik. 10 cm inguru dituen saurioa da, gautarra, eta igotzeko joerak ditu: behatzetan moldaerak ditu, belkroaren antzekoak, eta gainazal oso leunetan gora igotzeko aukera ematen diote, buruz behera ere egon daitekeelarik. Gainera, espezie antropofiloa da, sarritan hiriguneetan aurkitzen dena. Oso ohikoa da gauez ikustea, etxeetak hormetan gora (batzuetan barnean edo sabaian ere bai), farolen argitan bere elikagaia bilatuz: eltxoak, sitsak edo mota guztietako artropodoak.
Bere jatorrizko banaketa, Mediterraneoko klimari lotua dago bere izen zientifikoak iradokitzen duen bezala eta duela urte batzuk hasi zen Penintsulako iparralderantz hedatzen. Jakina da hedapen hau, neurri batean behintzat, giza garraioari esker eman dela: bere igotzeko joeraren eta antropofiloaren ondorioz, sarritan tren-bagoietan edo merkantzietan babesten da eta ondoren hainbat lekutara garraiatzen dute, normalean hiriberri edo eremu urbanizatuetan. Hara iritsitakoan, baliteke, itxuraz, hirietan geratzeko duen joerari eta hiriek dituzten mikroklima bereziari eta ingurumen-baldintzei esker, populazio txikiak ezartzea lortzen du, nahiz eta jatorrizko banaketa-mailatik kanpo egon.
Euskadin duela 15 urte baino gehiagotik ezagutzen da bere presentzia, baina, batez ere, azken urteetan, eta ziurrenik klima-aldaketak lagunduta, badirudi haren populazioak gora egiten ari direla. Espezie honen banaketari buruz dugun ezagutza sendotzeko, ahalik eta aipamen gehien egitera animatzen zaituztegu. Aztertze negatiboak ere baliotsuak dira (nahikoa da '0' bat jartzea aleen zenbaketan).
Batez ere espezie gautarra da, askotan hormak argiztatzen dituzten farolen inguruan ikusten dena, non argiak erakartzen dituen sitsen zelatan egoten den. Hala ere, eguzkiaren azken orduetan ere ikus daiteke, babeslekuren batetik gertu eguzkia hartuz berotzeko, batez ere gure eskualdean, oraindik hotz samarra bere gusturako.
Orain arte bildutako aipamenen banaketa ikus dezakezu esteka honetan.
(-ek) bidalia Maite Laso
2021-05-25
tipnews
HILABETEKO ERRONKA…EKAINA
Antzandobi arrunta.
Antzandobiak harrapariak diren hegazti paseriformeen familia bat dira, hemisferio borealaren zati handi batean banatuak, baita Afrika eta Asiako hego-ekialdean ere. Euskadin hiru espezie ugaltzaile aurkitzen ditugu: antzandobi arrunta, antzandobi kaskagorria eta antzandobi handia (duela gutxi banandu den espeziea).
Ekaineko erronka antzandobi arruntarengan bideratzen dugu. Iberiar penintsularen kasuan, banaketa-eremua iparraldera mugatzen duen espezie bat da. Atlantikoko landazabal tradizionalaren adierazgarri den hegaztia da. Azken urteetan, hala ere, antzandobi arruntaren populazioek beherakada nabarmena jasan dute, bai ale kopuruari dagokionez (gero eta antzandobi gutxiago daude), bai banaketari dagokionez (espeziea desagertzen ari da lehen ohikoa zen eremuetatik). Espainia iparraldeko 100 laginketa gune baino gehiagotan oinarritutako duela gutxiko azterlan batek (Tellería, 2018) ondorioztatu zuen antzandobi arruntaren kontserbazioa arriskuan egon daitekeela (1) berotze globalaren ondorioz (eremu altuagoetara eta hotzagoetara joatea espero daiteke), baita (2) bere habitata murriztearen ondorioz ere (basoa hedapenaren eta landa uztearen ondorioz) eta (3) inguruko populazioaren arazoak tokiko galerak konpentsatzearen ondorioz. Bestalde, SEO/BirdLifeko SACRE Programak espeziearentzako joera egonkorra lortzen du 1998-2020 aldian. Lekuko beste proiektu batzuek, hala nola Donostiako hegazti habiagileen atlasak, laster argitaratuko dena, espezie horren gainbehera nabarmena aipatzen dute maila horretan.
Espezie honen banaketari buruz dugun ezagutza sendotzeko, antzandobi arruntaren ahalik eta aipamen gehien egitera animatzen zaituztegu. Balio berezia izango dute zerrenda osoei lotutako behaketek eta aztertze negatiboek (nahikoa da '0' bat jartzea aleen zenbaketan). Beti izango dira baliozkoak, nolanahi ere, ustekabezko aipamenak.
Orain arte bildutako aipamenen banaketa ikus dezakezu esteka honetan.