Euskadiko eguneko baso-harraparien jarraipen programaren (ZAPELATZ programa) helburua lurraldean gutxi ezagutzen den hegazti talde honen monitorizazio estandarizatua egitea da. Programa, Aranzadi Zientzia Elkartetik koordinatuta, honako parametro hauek kalkulatzeko aukera emango du: Agerpen-probabilitatea, Kolonizazio-, desagerpen-probabilitatea eta hautemateko probabilitatea. Ondorioz, programa honen helburu nagusia eguneko baso-harraparien zentso estandarizatuak egitea da 5x5km-ko kuadrikuletan.
Programa honen zentso estandarizatuak 2022 urtean hasi ziren eta 2023 urtean zehar jarraituko da. Zentsoko datuak Ornitho Euskadi atariaren bitartez jasotzen dira.
Hau horrela izanda, Programa honetara murgiltzera animatzen ditugu Ornitho Euskadiko erabiltzaile guztiak, funtsezkoa baita Euskadin eguneko harraparien banaketari buruz dugun ezagutza hobetzeko.
Protokoloa esteka honetan begiratu daiteke. Zentsoko kuadrikulak esteka honetan kontsultatu daitezke.
Parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan Maite Laso koordinatzailearekin mlaso@aranzadi.eus helbidean.
Interesgarria suertatuko zaizuelakoan, agur bero bat,
Orniho Euskadi taldea.
(-ek) bidalia Maite Laso
2023-01-31
avinews
ONLINE HITZALDIA: GASTEIZKO HEGAZTI HABIAGILEEN ATLASAREN AURRETIAZKO EMAITZAK
ONLINE HITZALDIA: GASTEIZKO HEGAZTI HABIAGILEEN ATLASAREN AURRETIAZKO EMAITZAK
Hegazti habiagileen atlasa Ingurugiro Gaietarako Ikasteagiaren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen arteko elkarlaneko proiektua da. Helburu nagusia atlas bat egitea da, udalerrian habiak egiten dituzten hegaztien banaketa espazialari buruzko ezagutza zehatza izateko, baita hegazti horien ugaritasunaren estimazio zehatzak ere.
Herritar-zientzia proiektu bat da, eta herritarren parte-hartzea aktiboki sustatzen da, 3 urteko iraupenarekin. 2022an zentso estandarizatuak egin dira Gasteizko udalerriko hainbat kuadrikuletan. 2023an zentsoekin jarraituko da. Zentsoetako datu guztiak Ornitho Euskadi atari honen bitartez jasoko dira. Gainera, proiektuan atari honen bidez jasotako ustekabeko behaketa guztiak erabiliko dira.
2022an egindako zentsoen aurretiazko emaitzak azaltzeko eta 2023ko zentsoak antolatzeko online hitzaldi bat antolatu da otsailak 7 19:00etan.
Ornitho Euskadiren erabiltzaile guztiak animatzen ditugu herritarren zientzia proiektu honetan parte hartzera.
Proiektuaren informazioa guztia www.atlasvg.eus webgunean ikus daiteke.
Interesgarria suertatuko zaizuelakoan, agur bero bat,
Orniho Euskadi taldea.
(-ek) bidalia Maite Laso
2022-11-10
avinews
III. EUSKAL KONGRESU ORNITOLOGIKOA
III. EUSKAL KONGRESU ORNITOLOGIKOA DONOSTIA (GIPUZKOA), 2022KO AZAROAK 26-27
II. Euskal Kongresu Ornitologikoa Donostian (Gipuzkoa) izango da 2022ko azaroaren 26-27 bitartean, Euskal Batzorde Ornitologikoak antolatuta, Aranzadi Zientzia Elkartearen egoitzan eta bere laguntzarekin.
Kongresura etortzeko prezioa 40 eurokoa izango da; 18 urtetik beherakoentzat doan.
(-ek) bidalia Maite Laso
2022-09-30
avinews
ENARAK: ZATOZ DONOSTIAKO ENARAK EZAGUTZERA!
ZATOZ DONOSTIAKO ENARAK EZAGUTZERA!
2022/10/04- 2022/10/15
HITZALDIAK ETA IRTEERAK DONOSTIAN.
Ekintza hauetan Donostiako enarai buruz hitz egingo dugu. Espezie ezberdinak ezagutu ditugu, beraien habiak behatu eta babesteko arrazoiak ikusiko ditugu.
Ezagutu eta parte hartu Donostiako Udaletxearekin batera martxan jarri dugun herritar-zientzia proiektu honetan hegazti intsektujale hauek babesteko.
Ekintzak:
Urriak 4: Lugaritz K.E. 19:00-20:00. “Zatoz Donostiako enarak ezagutzera” hitzaldia.
Urriak 8: Antiguon. 10:00-11:30. Irteera Antiguo auzoan zehar.
Urriak 15. Altza. 10:00-11:30. Irteera Altza auzoan zehar.
III. Euskal Kongresu Ornitologikoa 2022ko azaroak 26-27an Donostian.
III. Euskal Kongresu Ornitologikoa Donostian (Gipuzkoa) izango da 2022ko azaroaren 26-27 bitartean, Euskal Batzorde Ornitologikoak antolatuta, Aranzadi Zientzia Elkartearen egoitzan eta bere laguntzarekin.
Kongresura etortzeko izen-ematea irekita dago eta edozein txorizaleri irekita dago, bere ezaguntza-maila edozein dela ere. Behin-behineko egitaraua (esteka) ere prest daukagu; datozen asteotan joango gara osatzen.Gai nagusietako bat 2023an kaleratuko den “Hegazti Habiagileen Atlasa” izango da eta Atlasean jaso diren emaitzen aurrerapena emango da. Atlas berri horren aurkezpen bezala funtzionatuko du Kongresuak.
Eta egin ordainketa beste helbide honetan. Esteka.
Kongresura etortzeko prezioa 30 eurokoa izango da (prezio murriztua, irailaren 30 arte).
Kongresuaren informazio guztia www.ornitologia.eus webgunean aurki dezakezu.
Bertan ikusiko dugu elkar!
(-ek) bidalia Maite Laso
2022-06-10
tipnews
BIOBLITZ ORNITHO EUSKADI 2022: LARUNBAT HONETAN ETORRI ARAIARA.
Geroz eta gutxiago geratzen da 2022ko IV. Bioblitz Ornitho Euskadi antolatzeko. Larunbatean zehar hainbat adituk inguru honetako mota guztietako fauna behaketak biltzen lagunduko digute. Aukera ona izango da Euskadiko biodibertsitatearen ezagutzan laguntzeko eta animalien identifikazioan eta laginketaz gehiago ikasteko, adituen eskutik.
Ornitho Euskadiko erabiltzaile guztiei ekainaren 11n, larunbata, behaketak atarian sartzera animatzen zaituztegu. Topagunea Aizkorri-Aratzeko Interpretazio Zentroan egongo da, Araian (Araba).
Taxoi ezberdinetako gidatutako laginketetan ere parte hartu daiteke.
Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu esteka honetan.
Bertan ikusiko dugu elkar!
(-ek) bidalia Olatz Aizpurua San Roman
2022-05-27
avinews
ENARAK PROIEKTUA: ONLINE HITZALDIAK ETA HITZALDI PRESENTZIALAK ZESTOAN ETA BERGARAN
Hitzaldi honetan gure lurraldeko enarai buruz hitz egingo dugu. Espezie ezberdinak ezagutu ditugu eta dituzten arazoak eta babesteko arrazoiak ikusiko ditugu.
ENARAK proiektuan nola parte hartu ere ikusiko dugu.
ENARAK PROIEKTUA: ONLINE HITZALDIAK ETA HITZALDI PRESENTZIALAK BEASAINEN ETA IRUNEN.
ONLINE HITZALDIAK.
Hitzaldi honetan gure lurraldeko enarai buruz hitz egingo dugu. Espezie ezberdinak ezagutu ditugu eta dituzten arazoak eta babesteko arrazoiak ikusiko ditugu.
ENARAK proiektuan nola parte hartu ere ikusiko dugu.
Ostirala, maiatzak 20, 18:00tan Lezoko Kultura Aretoan (Donibane kalea 2).
Hitzaldi honetan Lezoko enarai buruz hitz egingo dugu. Espezie ezberdinak ezagutu ditugu eta dituzten arazoak eta babesteko arrazoiak ikusiko ditugu.
Hegazti intsektujale hauek babesteko Lezon martxan dugun proiektua ezagutu eta parte hartu. Iazko emaitzak aurkeztuko ditugu eta hiriguneko enara azpizuriren habiak ikusiko ditugu.
Iraupena: 1 ordu eta 30 minutu.
Maiatza eta ekainean zehar hitzaldiak egongo dira Gipuzkoako hainbat herrietan. Informazio guztia hurrengo estekan ikus dezakezu.
(-ek) bidalia Maite Laso
2022-05-17
tipnews
BIOTOP: BIODIBERTSITATE TOPAKETAK MAIATZAK 21EAN. ANIMATU ETA PARTE HARTU!
BIOTOP: BIODIBERTSITATE TOPAKETAK GEOPARKEN.
Aurtengo Biotop-a maiatzak 21ean larunbatean izango da Galarretako atsedenlekuan (Elorriaga). Etorri Geoparkeko hegazti eta landareak ezagutzera, Aranzadiren eskutik.
Irteera-orduak:
09:00-10:30: Hegaztiak (gaztelania).
09:00-10:30: Landareak (euskera).
10:30-12:00: Hegaztiak(euskera).
10:30-12:00: Landareak (gaztelania).
Talde eta plaza mugatuak. Izena-eman https://labur.eus/biotop2022 edo 943 19 24 52 telefonoan.