fr
en
es
eu
Bisitaria Egile ezezaguna  
www.ornitho.eus sarrera orria.
 
Erakunde laguntzaileak
Kontsultatu
  Behaketak
    - 
Azkeneko 2 egunak
    - 
Azkeneko 5 egunak
    - 
Azkeneko 15 egunak
  Datuak eta azterketak
    - 
Gardatxo 15-17
    - 
Larus cachinnans 15-16
    - 
Lertxun hauskara 15-16
    - 
Orkatz 15-16
    - 
Musker berde 15-16
    - 
Calopteryx virgo 15-16
    - 
Enara arrunta 15-16
    - 
Garraztarroa 15-16
    - 
Kaio mokohoria 16-17
 - 
Soinu eta irudien galeria
Informazioa
 - 
Albiste guztiak
 - 
Zure gai-zerrendan
  Laguntza
    - 
Erabiltzaileen sarbide eskubideak
    - 
Erdi ezkutaturiko espezieak
    - 
Ikurren azalpena
    - 
FAQ (ohiko galderak)
  Erabileraren estatistikak
Mapak
 - 
Hegazti habia-egileak
 - 
Presentzia mapak
www.ornitho.eus-ri buruz
 - 
Legezkotasuna
 - 
Harremanetarako
 - 
Dokumentuak
 - 
Kode etikoa
 - 
Ornitho Berriak
Albiste guztiak
orrialdea :
 
 
1
2
3
4
>
 
Itema/orrialdea :
Zenbakia : 36
 
2017-09-20
avinews
GIPUZKOAN SAI ARREA MARKATZEKO PROGRAMA LANKIDETZA ESKAERA

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Hazi Fundazioak programa bat abian jarri dute Gipuzkoan sai arreak markatzeko, haien heriotza tasak eta zergatiak, kolonien arteko trukeak, populazioak eta migrazio fluxuak ezagutzeko. Pirinioen isurialde bietako erakunde publiko eta pribatuak lankidetzan aritzeko POCTEFA Ecogyp proiektuko programetako bat da. 2017ko ekainetik abuztura bitartean 60 sai markatu dira Gipuzkoan (10 txita eta 50 sai heldu), bizkar eta sabelaldean irakurketa zerrenda patagialak jarriz, eta eraztun metaliko ofizialekin eta urrutiko irakurketako PVCzko eraztunekin.

Orain erabat garrantzitsua da hegazti horien ahalik eta kontrol eta begiztatze gehien biltzea. Mesedez, Gipuzkoan edo ondoko lurraldeetan hegoetan markak dituen sai arrerik ikusten baduzu, ez eduki zalantzarik eta jarri harremanetan gurekin ondoren aipatzen diren posta elektronikoko helbideetako edozeinetara idatziz. Jakinarazteaz gain, infomazioa ornitho.eus gunean grabatu dezakezu. Zure behaketa baliagarria izan dadin, beharrezkoa da markaren kode osoa (3 digitu) eta zehazki zer egunetan eta tokitan ikusi duzun adieraztea. Guk, berriz, ahalik eta lasterren emango dizugu aleari buruz dagoen informazio guztia.

Harremanetarako helbideak

Carmelo Fernandez Leon: carmelofernandezleon@gmail.com

Txema Fernandez Garcia (Hazi): jofernandez@hazi.eus

Ibai Aizpuru (GFA): iaizpuru@gipuzkoa.eus

Programaren informazio gehiago, hemen: http://www.hazi.es/es/proyectoshazi/7663-poctefa-ecogyp2.html

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2017-09-11
avinews
ORNITHO BERRIAK ALDIZKARIA ABIAN DA

Ornitho Berriak aldizkari digitala atera dugu www.ornitho.eus-eko erabiltzaileak plataformarekin lotutako albiste eta berriez informatuta egon daitezen. Sei hilabetez behin argitaratuko da eta plataformaren web orriaren bidez eskuragarri egongo da (www.ornitho.eus menuan Ornitho Berriak atalean).

Zuen gustokoa izango delakoan, jaso ezazu agur bero bat,

www.ornitho.eus-eko taldea

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2017-06-8
tipnews
ZORIONAK WWW.ORNITHO.CAT

www.ornitho.cat atariak “Premi Medi Ambient, 2017” saria jaso du, "Ingurumenaren babes eta hobekuntzarako ekimenak" kategoriaren barruan. Kataluniako Gobernuak eman dio, Bartzelonan ekainaren 6an Ingurumenaren Egunarekin batera egindako ekitaldi batean. Saria 1993an ezarri zen, bai pertsonek eta bai erakundeek ingurumenaren alde eginiko ekimen nabarmenak aintzat hartzeko helburuarekin. Aurtengo ekitaldiak herritarren zientzia lantzen duten proiektuak saritu nahi izan ditu, gizartean, ingurumenean eta zientzian eragina izan dutenak. Hau www.ornitho.cat atariak jasotzen duen bigarren aitorpena da, izan ere 2015ean Kataluniako Herritarren Zientziaren Lehenengo Saria eman zioten. Zorionak!

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2017-04-17
tipnews
FORMAKUNTZA IKASTAROAK

www.ornitho.eus dauden talde taxanomiko desberdinak osatzen duten espezieak identifikatzeko formakuntza bultzatzeko, dohainik eta plazak agortu arte ondoko ikastaroak eskeintzen ditugu.

 

Tximeletak identifikatzeko ikastaroa.

  • Antolatzailea: Zerynthia Elkartea.
  • Lekua: Urdaibai Bird Center (Gautegiz-Arteaga, Bizkaia).
  • Data: 2017/apirila/29-30.
  • Dohaineko ikastaroa, 25 plazak.
  • Matrikula eta informazioa: Zerynthia Elkartea (zerynthia.org@gmail.com). Matrikula garaian ondoko informazio eman: Izen+Abizenak, telefono zenbakia eta korreo elektronikoa.
  • Babesleak: www.ornitho.eus eta Urdaibai Bird Center.

 

Odonatuak, anfibioak eta narrastiak identifikatzeko ikastaroa.

Edizio bat baino gehiago egingo da:

  • Antolatzailea: Aranzadi Zientzia Elkartea.
  • Dohaineko ikastaroak, plazak agortu arte.
  • Matrikulak: Aranzadiko idazkaritzan (idazkaritza@aranzadi.eus). Matrikula garaian ondoko informazio eman: Izen+Abizenak, telefono zenbakia eta korreo elektronikoa, aukeratutako ikastaroa.
  • Babeslea: www.ornitho.eus

1.go aukera:

  • Lekua: Peñas Negras Ingurumen Interpretazioko Zentroa (Bizkaia).
  • Data: 2017/maiatza/07. Ordutegia: 09:00-18:00
  • Hizkuntza: gazteleraz.

2.go aukera:

  • Lekua: Guardia Arabako Egoitza (Laguardia, Álava).
  • Data: 2017/maiatza/19 eta 20. Ordutegia: 19:00-24:00 eta 09:00-18:00
  • Hizkuntza: gazteleraz.

3.go aukera:

  • Lekua: Laboratorium Museoa (Bergara, Gipuzkoa).
  • Data: 2017/maiatza/27. Ordutegia: 09:00-18:00
  • Hizkuntza: euskeraz.

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2017-02-23
avinews
ARABAN ETA GIPUZKOAN ELKARLANEAN PIZIDOEN LAGINKETA EGITEKO DEIALDIA

Pirinioetako Interreg Habios proiektuaren baitan, ekintza bat proposatu da pizido espezieen banaketa geografikoaren ezagutza hobetzeko, “elkarlanean egindako laginketa” bitartez Pirinioetako mendikatean eta inguruko alderdietan. Modu honetan, populazioen kokapena zehaztu nahi da ugalketa garaian eta, bide batez, beste ekimen batzuetan elkarlana bultzatu nahi da, Pirineoetako isurialde bietako atlas ornitologikoaren eguneraketan besteak beste.

Ekimen hau hegazti behatzaileen elkarlaneko saio bezala azaldu da. Behatzaile hauek boluntarioki atxikiko dira eta 2017 eta 2018 denboraldietan lortzen dituzten erregistroen ekarpena egiteko konpromezua hartuko dute. Jasotako datuekin publikoa izango den txosten bat egingo da.

Euskadiko kasuan, lanerako lurraldeak Araba eta Gipuzkoa dira. Parte hartzeko bi modu proposatzen dira:

  1. Landan modu “oportunistan” jasotako behaketen ekarpena, edozein pizido ezpezierena (nahiz eta lehentasunez okil ertaina eta okil beltza eskatzen diren). Erregistroak formulario estandarraren bitartez www.ornitho.eus plataformara igo beharko dira.
  2. Bakarrik okil ertainarekin. Helburua banaketa eremu nagusiaren inguruko alderdiak ebaluatzea da. Landan laginak metodologia espezifikoarekin hartzea proposatzen da, lan unitate zehatzetan: 10x10 km eta 1x1 km-tako UTM kuadrikulak. Hauek aurretik hautatutakoak izango dira, baieztatu gabeko behaketa zaharrak edukita edo okil ertainaren presentzia “egonkorra” den ala ez ezagutzen ez denean. 2017 eta 2018ko otsailetik apirilera, behatzaileek protokolo estandarizatu bat bete beharko dute, habitat potentzialetan (hariztiak) entzute puntuak egitea barne hartzen duena. Parte hartzen interesatuta daudenak Txema Fernandezekin (jofernandez@hazi.eus) harremanetan jarri daitezke, argibide zehatzak jasotzeko eta laginketa unitateak esleitzeko.

Eskerrik asko deialdi hau aintzat hartzeagatik.

Interreg Habios ekintza honetan laguntzen dute Arabako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Hazi Fundazioak, Aranzadi Zientzia Elkarteak, Itsas Enara Ornitologi Elkarteak, Arabako Natur Institutuak, Nafarroako Gobernuak, Aragoiko Gobernuak, Centre Tecnològic Forestal de Catalunya, Conselh Generau d’Aran, Institut Catalá d’Ornitologia, LPO/BirdLife, Association des Naturalistes de l’Ariege, Office National des Fôrets eta ornitho.eus eta eBird plataformetako gestoreek.

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2017-02-21
avinews
2016 URTEKO MEMORIA DESKARGATU DEZAKEZU

Prest dago 2016 urteko balantzea jasotzen duen txostena. Bertan plataformak 2016. urtean zehar izan duen aktibitatea erakusten duten estatistika orokorrak aurkitu ditzakezu: atariaren erabilera, erabiltzaile kopurua, ekarpen kopurua eta askoz gehiago. Espero dugu gustoko izatea atariaren erabilera gardentasun osoz erakusteko ekintza hau. Etorkizunean plataformaren gaineko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harrementan. Beti egongo gara hobetzeko prest!

Besterik gabe, jaso ezazu agur bero bat,

www.ornitho.eus-eko taldea

Deskargatzeko agiria :  Informe_Ornitho2016ES-8695.pdf
(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2017-01-30
tipnews
MARTXAN DA EUSKADIKO BEHAKETA ARRAROEN BATZORDEA

Orain dela gutxi eraturiko Euskal Batzorde Ornitologikoak bere gain hartu zituen funtzioen arabera (informazio gehigorako ikusi www.ornitologia.eus), Euskadiko Behaketa Arraroen Batzordea eratu da. Batzorde honek ez-ohiko espezieen aipamenak homologatuko ditu, Euskadiko hegaztien zerrenda ofizialaren arabera. Zerrenda hau Batzorde Ornitologikoaren web-orrian dago argitaratuta. Honenbestez, www.ornitho.eus atarian ere espezie arraroen homologazio sistema martxan jarri dugu. Hurrengo asteetan zehar homologatzea beharko duten espezieen zerrenda osatzen joango gara. Zerrenda eguneratu ahala, talde honetan sartutako espezieen behaketei sistematikoki ikur bat jarriko zaie aurrean, aipamenaren estatusa adieraziko duena (balioztatzeko zain, onartua edo baztertua).

Honen bidez, gure lurraldeko ornitologian aurrerapauso kualitatibo bat ematen laguntzen dugu. Izan ere, espezie arraroen behaketak sistematikoki berrikusteko aukera izateaz gain, hauen erregistro ofizial bat eratuko dugu. Berri hau zure gustokoa izango delakoan, jaso ezazu agur bero bat.

www.ornitho.eus atariko lantaldea.

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2016-11-28
tipnews
Landare exotiko inbaditzaileak
TALDE BERRI BAT IREKI DUGU: LANDARE EXOTIKO INBADITZAILEAK

Ornitho.eus plataforman espezie talde berri bat ireki dugu, landare exotiko inbaditzaileena. Autonomia zein estatu mailan osatutako landare exotiko inbaditzaileen zerrendak oinarri moduan hartuz, talde berri bat ireki dugu erabiltzaileei landare hauen aipamenak erregistratzea ahalbidetzeko helburuarekin. Dakizun moduan, landare hauek mehatxu nagusietakoa dira gure ondare naturalaren kontserbaziorako. Izan ere, oso denbora gutxian bertako landaredia ordezkatu, dibertsitate biologikoa gutxitu eta ekosistemen funtzionamendua kaltetzen dute. Tresna berri hau erabiltzera animatzen zaitugu, informazio hau oso erabilgarria baita Administrazio Publikoentzat eta ingurumena kudeatzen duten erakundeentzat.

Espero dugu albistea gustatu izana. Jaso ezazu gure agurrik beroena,

www.ornitho.eus plataformakotaldea

(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2016-11-2
tipnews
Gaueko tximeletak
TAXON BERRI BAT ERABILGARRI! GAUEKO TXIMELETAK

Ornitho.eus atarian taxon berri bat ireki dugula jakinazari nahi dizugu: gaueko tximeleten taldea. Penintsula osoan milaka espezie egon arren, gure plataforman ugarienak eta identifikatzeko errazenak diren 143 espezietara mugatu gara. Zerrenda honetara espezie batzuk gehitu ahal izango dira etorkizunean. Erantsita dagoen dokumentuan ikusiko duzu gaur egun erabilgarri dauden espezieen zerrenda.

Bestalde, datu zaharrak eduki eta ornitho.eus atarira igo nahi badituzu, partikular edo kolektibo moduan, jarri gurekin harremanetan (ornitho@aranzadi.eus) informazio baliotsu hori sistemara gehitzeko. Lagundu dezagun, modu honetara, Euskadiko gaueko tximeleten banaketa espazialaren ezagutza hobetzen!

2017. urtean zehar ikastaro teoriko-praktiko batzuk antolatuko ditugu Zerynthia taldearekin batera gaueko tximeletak identifikatzen ikasteko. Behar denean emango dugu honen berri.

Besterik gabe, albiste hau zure gustokoa izan dela espero dugu. Jaso ezazu agur bero bat.

www.ornitho.eus plataformako taldea.

Deskargatzeko agiria :  Listadomariposasnocturnas-5590.xlsx
(-ek) bidalia Juan Arizaga
 
2016-10-18
tipnews
IRTEERA PELAGIKOAK? KONTATU IKUSITAKOA ORNOTHO-N!

Gero eta irteera pelagiko gehiago antolatzen dira itsas hegaztiak eta zetazeoak ikusteko helburuarekin. Animalia talde biek interes handia dute zientzia eta kontserbazio aldetik. Horregatik, itsasoan ikusten duzunaren aipamenak www.ornitho.eus atarian sartzera gonbidatzen zaitugu. Modurik ohikoenean egin dezakezu, ikusitako espezieen datuak sartuz, nahi izatera espezie bakoitzetik ikusitako ale kopurua gehituz, edo, oraindik hobeto, zerrenda oso batean irteeran ikusi duzun guztia bilduz.

www.ornitho.eus atariak itsasoko kokapenak sartzen uzten ez duenez, puntu hori batzuk sortu ditugu irteera pelagikoetako datuak errazago sartzeko.

Zehazki:

-Abra inguruan puntu hori bat aurkituko duzu "irteera pelagikoa: Santurtzi-->50 milia". Gorka Ociok antolatzen dituen irteerak dira eta bertan ikusitako edozer puntu honi lotuta aipatu daiteke.

-Bermeon beste puntu hori bat dago: "Irteera pelagikoa: Hegaluze".

-Hauez gain, bere garaian azaldu genuen moduan,  beste hiru puntu hori daude Matxitxako, Getaria eta Higer lurmuturren aurrean, Kantauri itsasoa hiru eremutan banatzeko sortu zirenak.

Aurkitu zure eremua eta datuak sartzera animatu! Xehetasun gehiagorako ikusi 2015eko irailaren 30eko albistea.

Animatu eta lagundu zetazeo eta itsas hegaztien gaineko ezagutza hobetzen!

(-ek) bidalia Juan Arizaga
orrialdea :
 
 
1
2
3
4
>
 
Itema/orrialdea :
Zenbakia : 36
Biolovision Sàrl (Switzerland), 2003-2017